Zenbakia

Euskararen erabileraren bilakaera azken…

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 53. ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
    Euskararen erabilera dugu oraingoan zenbakiaren aztergaia. Askotan esan ohi den bezala, eta zenbaki honetako zenbait artikulutan ere esaten den bezala, euskararen erabilera da kezka nagusia euskararen normalizazio prozesuan, erabileraren mota eta neurria direlako normalizazio mailaren adierazpen argia. Hori horrela izanik, berriro ere erabileraren gaiari heltzea beharrezkoa iruditu zaigu, horri buruz argitasun handiagoa lortzea esperoz.


Metodologia sendorik gabe teoria onik ez

Xabier Isasi Balanzategi
Hizkuntzen arteko ukipen egoera gertaera arrunta da. Hau da, herri askotan jazotzen da; Europan bakarrik berrogeita hamar milioi pertsona inguru bizitzen gara egoera horretan. Halere, ez da gehiegi aztertu. Gehienetan, hizkuntza gutxitua desagertu aurreko egoera gisa ulertzen da. Baina beti ez da horrela izaten. Horra hor, lekuko, euskararen egoera. Hizkuntzen arteko ukipen egoera, bada, ezegonkorra da; aldakorra, alegia. Aldakortasun horretan hizkuntzen arteko lehia ez da beti modu berean agertzen. Hizkuntza gutxituaren aldetik iraupenerako erresistentziarik izaten ez bada erabateko desagerpena berandu baino lehenago gertaera segurua da. Erresistentzia egonez gero hizkuntza gutxitua iraunarazi daiteke. Erresistentziatik harago, berreskurapena eginkizun zaila eta luzea da.


Euskararen erabilerari buruzko irakurketa. Aurrera begirako hausnarketa

Jon Aizpurua, Miren Mateo
Azken 20 urteotan euskararen ezagutzak izan duen bilakaera positiboa izan da oro har. Halere, egia da Euskal Herriko batez besteko irakurketaren ondorio dela baieztapen hori eta egoera oso bestelakoa dela lurralde batean eta bestean. Izan ere, 2001eko Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkestan jasotako emaitzen arabera, euskararen galera oraindik nabarmena izaten ari da Iparraldean, eta Nafarroan ia ez da aldaketarik egon azken 10 urteotan. Beraz, euskararen aurrerapena nonbait bada begi-bistakoa eta nabarmena, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) da. Hori, gizarte-mailako babes handiaren eta 80ko hamarkadaren hasieran euskararen alde egiteko harturiko ekintza-neurri positiboen emaitza dela esan daiteke.


Euskararen erabileran nondik eragin? Zenbait gogoeta.

Pablo Suberbiola Unanue
OHARRA: Artikulu hau Bilbon, 2004ko azaroaren 16an, Topagunearen IV. Jardunaldirako prestaturiko hitzaldiaren oinarria da. SARRERA: Euskararen erabileraren garrantzia bere normalizazio prozesuan. Hala dio hitzaldi honetarako proposaturiko izenburuak. Ez dakit izenburu borobila ote den, baina zirkularra badela behintzat esango nuke, funtsean gauza bera baita: hizkuntza baten erabilera mailak adierazten digu zein neurritan dagoen "normalizatua" hizkuntza hori, edota, askotan esan denez: zer da hizkuntza baten normalizazioa lortzea? bere erabileraren hedapen funtzional, demografiko, eta geografikoa lortzea.


Euskararen erabilera azaltzeko eredu psikosoziala

Iñaki Garcia
Azkeneko urte hauetan euskararen berreskurapen prozesuan (hegoaldean, gehienbat) aurrerapen nabarmenak eman direla denok onartuko genukeen gauza da. Dena den, aurrerapenak euskararen ezagutzaren esparruan handiak izan badira ere, ezin dugu gauza bera esan erabileraren kasuan, esparru honetan aurrerapausuen abiadura motelagoa izan baita. Zer dela eta horrelako desoreka ezagutzaren eta erabileraren artean? Txepetxen teoria erabiliz (Sánchez Carrión, 1987), hizkuntzen ikasketa prozesua ulertzeko ezagutzari eta erabilerari hirugarren faktore bat erantsi behar zaie: motibazioa, alegia. Beraz, motibazioa izan daiteke ezagutzaren eta erabileraren artean dagoen desorekaren erantzule. Motibazioa eta jarrera elkarrekiko oso lotuta dauden aldagaiak dira (Gadner, 1985). Normalean hizkuntzen eskurapen prozesuetan motibazio bezala etiketatzen dena, hizkuntzen erabilera azaltzeko orduan, jarrera moduan etiketatzen da, hainbat egileen arabera banaezinak edo gauza bera ere izan daitezkeelarik (Clement eta Noels, 1996). Beraz, ezagutzatik erabilerara pasatzeko huts egiten duen faktorea motibazioa edota jarrera izan daiteke. Dena den, euskararen egoera aztertzen duten ikerketei so eginez gero (Siadeco, 1978, 1979, 1991; Eusko Jaurlaritza, 1989, 1995, 1999, 2002; Aztiker, 2002), nabaria da euskal hiztunen kopuruaren gorakada eta euskararekiko aldeko jarrera. Hau horrela ikusita, ematen du baldintza ezin hobeak direla euskararen erabilera ziurtatzeko, dena den, (denok dakigun bezala errealitatean gertatzen dena oso bestelakoa da) aipatutako ikerketetan ere euskararen erabileraren datuak hain baikorrak ez direla esaten zaigu.


Euskara dela eta… neskek zer diote?

Jone Miren Hernández García
Artikuluaren izenburuari erantzuna bilatu asmoz, eta sarrera gisa, orain dela urte pare bat burututako ikerketa baten ondorioak ekarri nahi izan ditut orrialde hauetara. Azterketa EAEko D ereduko ikastetxe batean burutu zen eta bertako ikasleak izan ziren ikerketaren objektu eta protagonista nagusiak. Beraien errutinak jarraituz, ikasgelan, pasabideetan eta jolastokian murgiltzeko aukera izan nuen, eta bide batez bertan gertatzen zena behatzekoa. Ikasleekin eseri nintzen, elkarrekin hitz egin genuen, eta hainbat eginbeharretan taldekide bihurtu nintzen. Hurbiltasun horrek zenbait egoeren lekuko izateko aukera eman zidan. Aldi berean, eguneroko gertutasunean hainbat egoera eta gertakari gaztetxoekin komentatzeko parada ere izan nuen. Jarraian, solasaldi horietako batzuk plazaratu nahiko nituzke, maila teoriko edo hipotetiko batean sarritan esaten dena gizarte aktoreen hitzetan nola adierazten den ikusi ahal izateko.


Irratiak ertzak limatu dizkio euskara batuari

Odile Krutzeta
EUSKARAREN AJEAK Urtebetetze egunean Ibon Sarasola euskaltzainaren liburu bat oparitu zidan ahizpak. Garai hartan argitaratu berria zen Sarasolaren ‘Euskara Batuaren Ajeak’. Artean zazpi urte joan dira baina hitzaurreko pasarte bat gaur goizean irakurri banu bezain fresko daukat buruan. Izan ere, irratiko kazetariok eguneroko jardunean bizi dugun egoera surrealistaren erretratu paregabea eskaintzen du Ibon Sarasolak bertan:


Kuadrillategi egitasmoa

Diego Egizabal, Asier Huegun BurgosORCID profila

Asier Huegun Burgos

asier.huegun@ehu.eus
UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
ORCID: 0000-0003-0703-0766ORCID profila
, Pello Jauregi Etxaniz
Lagunartean edo koadriletan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, hainbat udalerritan bi ikasturtez luzatu den esku-hartzea eta ikerketa dugu Kuadrillategi Egitasmoa. 2001-2002 ikasturtean, esaterako, zortzi udalerrik abiatu zuten Kuadrillategi: Lasarte-Oriak, Andoainek, Urnietak, Beasainek, Debak, Bergarak, eta Aretxabaletak. Urtebete geroago beste hiru herrik abiatuko zuten: Atarrabiak, Uhartek, eta Burlatak. Esku-hartzearen sustatzaileak hiru izan dira: tokian tokiko Euskara Zerbitzua eta Euskara Elkartea batetik; eta bestetik, Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza elkartea. Azken hau orain hiruzpalau urte sortu bazen ere, bertan dihardutenek, hala nola, Pello Jauregi doktoreak, urte asko daramatzate esku-hartzea eusten duen marko teorikoa eta metodologikoaren inguruan ikertzen. Kuadrillategi egitasmoaren ibilbidea luzea da benetan, hamabi urte igaro dira lehen aldiz Pello Jauregik koadrila bat hartu eta haren euskalduntzeari heldu zionetik. Irakurleak orain esku artean ibiliko dituen emaitzak eta datuak, berriz, 2001eko irailetik 2003ko ekainera bitartean iraun eta arestian zerrendatu ditugun udalerrietan burutu zen ikerketa aldiari dagozkio.


Katalanez egiten duten lurraldeetako hizkuntza erabileren ikerketa

Xavier Vila, Natxo Sorolla
HIZKUNTZA DIMENTSIOEN IKERKETA ETA ZENBAIT ALDERDI TEKNIKO. Hizkuntzaren piramidea


Iritzia: Elhuyar

Elhuyar Aholkularitza
Euskararen aldeko mugimenduak eta politikak asko aldatu dira azken urteotan eta guk geuk ere dagoeneko urte batzuk badaramatzagu "euskararen erabilera areagotzeko planak" diseinatzen eta garatzen. Urte hauetako eskarmentuak eta premiek erabileraren inguruan asko hausnartzera bultzatu gaituzte eta, ondorioz, etengabe gure estrategiak eta lan egiteko modua doitu eta egokitu behar izan ditugu.


Iritzia: Emun

Emun Koop.E.
ERABILERA INDARTZEKO GAUR EGUNGO BIDEAK NORAINO IRISTEN DIRA? Azken hamabost urtean aurrerapen handiak egin dira lan munduan euskara txertatzeko bidean, eta horrek isla izan du batez ere azken hamar urteetan euskara plana duten enpresen kopuruan.


Iritzia: EHE

Urko Aierbe, Unai Larreategi
Euskal jendartearen euskararen erabilera kezkagarriaren aurrean euskalgintzan eta baita beste hainbat eremutan diharduten talde ezberdinek ahaleginak egin dituzte urte hauetan zehar egoera hori irauli nahian. Eginahal honetan egongo ziren segur aski aurrerapauso egokiagoak emateko aukerak, euskaldun orok euskaraz egingo bagenu egoera oso ezberdina izango litzatekeela ere egia baita, baina ezin ahantz daiteke gaur egun euskararen egoeraren erantzuleak ez garela herritar euskaldunak, nahiz eta sarri gure burua zigortu. Egoera honen jatorria mendeetatik datorren hizkuntza ordezkapena eta horretarako erabiltzen diren tresnak dira, alegia egun ezarrita dauden euskararen lege zatiketa eta horren araberako hizkuntza politikak. Zeintzuk dira euskara erabiltzeko gaur euskal jendartean dauden aukerak eta esparruak? Nola ordezkatu da hizkuntzaren ezagutza eta erabilpena historian zehar? Oro har, aipatu tresna horiek lagundu baino, kalte egin diote euskararen erabilpenari, erabilerarako esparruak murriztu baitituzte.


Iritzia: Erramun Osa

Erramun Osa
Euskararen ezagutzak, belaunaldi gazteenetan batez ere, gora egin arren, euskararen erabilerak pareko goranzko joerarik ez duela erakutsi esan da behin baino gehiagotan. Halaber, euskararen ezagutzak gora egin bai, baina, ikuspegi formalari erreparatuta, kalitateak txarrera egin duela ere etengabe barreiatu den kezka izan da. Alabaina, halakoetan, euskararen gurpilera hurreratu diren pertsonen ezaugarriak, dituzten beharrak nola baita bizi diren inguruneak eskaintzen dituen aukerak zein ezartzen dituen mugak, oso gutxitan hartzen ditugu kontuan. Era berean, euskararen ikuspegi formalari ematen zaion aparteko garrantziak ere ez dio euskararen indarberritze ahaleginari laguntzen.


Iritzia: Kontseilua

Joxe Jabier Iñigo
ERABILERA INDARTZEKO GAUR EGUNGO BIDEAK NORAINO IRISTEN DIRA? Urrats erabakigarriak egin dira joan deneko hamarkadetan. Labur erantzutekotan, irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean egin diren aurrerakadek ekarri dute gaur egun dugun ezagutza tasa, txikia oraindik, baina ditugun erabilera indizeak ahalbideratzen dituena. Bi arlo horietan —irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean— urratsak egiten segitzea, eta are neurri handiagoan egitea dira aurrera begirako bide garrantzitsuenak erabileran gora egiteko.


Iritzia: Jasone Aldekoa

Jasone Aldekoa
Oraintsu (Berrian, 2004ko urriaren 28an) Ibon Usarraldek, euskal hizkuntza komunitatearen bizindar etnolinguistikoaren inguruko ikerketaren egileak, zera zioen: "Euskara, luzera, hiltzera kondenatuta dago". Bere esanetan hizkuntza baten osasunaren adierazlerik argiena hiztun komunitateak egiten duen hizkuntza horren erabilera da eta corpusean zein statusean eragiten denean erabilera indartzeko asmotan egiten da. Erabilerarik gabe ez baitago hiztun komunitaterik, ez behintzat hizkuntza horretakorik.


Iritzia: Kike Amonarriz

Kike Amonarriz GorriaORCID profila

Kike Amonarriz Gorria

kikeamonarriz@gmail.com
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9956-5989ORCID profila
ERABILERA INDARTZEKO GAUR EGUNGO BIDEAK NORAINO IRISTEN DIRA? Botila erdi betea-erdi hutsa; balantze gazi-gozoak, argi-ilunak... Azken urte eta hamarkadetako euskararen erabileraren bilakaera baloratzerakoan maiz agertu izan dira era honetako kontzeptuak. Zantzu eta datu guztien arabera aurrera egin dugu, baina lortutako emaitzek ez dituzte bete genituen itxaropenak. Alegia, aurrera egin dugu, baina ez dugu aurreratu, uste, nahi edo behar genuen adina.


Iritzia: Jose Felix Diaz de Tuesta

Jose Felix Diaz de Tuesta
ERABILERA INDARTZEKO GAUR EGUNGO BIDEAK NORAINO IRISTEN DIRA? Oso datu gutxi dugu euskararen erabilerari buruz. Euskal Herriko euskararen kale erabilerari buruz, adibidez, lau datu sorta baino ez dugu, EKBk eta SEI Elkarteak 1989 eta 2001 bitartean egindako neurketetan lortutakoak, hain zuzen ere. Neurketa horietako datuen arabera, gora egin du euskararen kale erabilerak: hamabost urtean % 25 hazi da. Hala ere, oraindik oso apala da.


Iritzia: Lionel Joly

Lionel Joly
Egoera soziolinguistikoak aztertzeko, ezinbestekoak dira errepresentazioak ondo jorratzea eta are gehiago gure ikerketak erabilera baldin badu helburu. Norbaiti galdetzen badiogu zein hizkuntza erabiltzen duen bere gurasoekin edo bere lagunekin adibidez, ez dugu jakingo benetan zein hizkuntza erabiltzen duen baizik eta berak zein hizkuntza pentsatzen duen erabiltzen duela. Erraz nabaritzen da eguneroko bizitzan: askotan pertsona bati galdetu diodanean zein hizkuntza erabili duen elkarrizketa bat izateko beste pertsona batekin, elkarrizketa burutu eta gutxira, minutu edo segundu batzuetara, askotan jendeak ez daki zer hizkuntza erabili duen eta horrelako erantzunak jasotzen dira: "nola egin dudan nire anaiarekin... ez dakit... euskaraz... nire anaiarekin beti egiten dut euskaraz". Errepresentazio bat, beraz, besterik ez da.


Iritzia: Estepan Plazaola

Estepan Plazaola Otadui
ERABILERA INDARTZEKO GAUR EGUNGO BIDEAK NORAINO IRISTEN DIRA? Hizkuntza normalkuntzako orain arteko bideak eta emaitzak kalifikatzeko adjektiboak bilatzen hasita era honetakoak bururatzen zaizkit niri: gorabeheratsuak, kontraesankorrak, gazi-gozoak...


Familia barruko hizkuntza transmisioa soziolinguistikoki konplexuak eta anitzak diren hizkuntza komunitateetan: Pasaia

Josune Iraola
SARRERA Pasaiako udalerriak proposatutako ikerketa-beka batean du bere oinarria idazlan honetan aurkeztuko dugunak. Ikerketa honen emaitzarik esanguratsuenak 2004ko otsailean Bilbon egin zen VI. Soziologiako Kongresuko soziolinguistikako atalean aurkezten ari ginela, SEI Elkartekoen gonbitea jaso genuen aldizkari honetan ikerlanaren berri emateko.