Aldizkarian argitaratu

Bat Soziolinguistika Aldizkarian artikulua argitaratu nahi izanez gero, jarraitu ondorengo urratsak:

BAT aldizkarian artikuluak argitaratzeko eskaerarekin batera, mesedez, ziurtatu honako irizpideak betetzen dituela:

ARTIKULUAREN GAIAK

  • Euskal soziolinguistikaren esparruko ikerketa-lanak
  • Euskararen biziberritze-prozesura hurbiltzen diren beste diziplinetako ikerketa-lanak (antropologia, psikologia, komunikazioa e.a.)
  • Euskararen normalizazioa eta hizkuntza-plangintza
  • Euskal soziolinguistika saileko saiakerak
  • Nazioarteko soziolinguistikaren arloko ikerketak

HIZKUNTZA

  • Artikuluak euskaraz argitaratuko dira, eta horrela bidaltzea eskatuko da.
  • Artikuluaren laburpena eta hitz gakoak euskaraz eta ingelesez argitaratuko dira. Egileak aukera izango du atal horietako ingeleseko itzulpenak igortzeko; gainerakoan editore-taldea arduratuko da eginkizun horretaz.

ZUZENKETA

  • Euskara batuaren arauen araberako zuzenketa ortografikoa errespetatuz (Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabiltzea gomendatzen da).

LUZERA

·        25.000-40.000 karaktere bitartekoa, zuriuneak barne.

EGITURA

  • Izenburu-orria:
    • Artikuluaren egile guztien informazioa: izena eta bi abizenak, afiliazioa(k) eta helbide elektronikoa(k)
    • Laburpena: gehienez 1000 karaktere.
    • Hitz-gakoak: 4-5 hitz.
  • Testu nagusia (azpi-atalak eta izenburuak adierazi):
    • Sarrera
    • Marko teorikoa edota testuingurua
    • Metodologia
    • Emaitzak
    • Ondorioak
  • Eskertzak (Beharrezkoa bada)
  • Bibliografia
  • Eranskinak (Beharrezkoa bada)

ESTILOA

  • Letra tipoa: Testua 1,5 lerroartearekin; testu-gorputza 12 puntukoa eta letra-tipoa, Arial, Times New Roman, Calibri…

ILUSTRAZIOAK

  • Lerro eta zutabeetan ematen den informazioa TAULA bezala emanda.
  • TAULAK, IRUDIAK eta GRAFIKOAK zuri-beltzekoak.
  • TAULAK, IRUDIAK eta GRAFIKOAK izendatuta eta kronologikoki
  • Kasu guztietan iturria adierazita.
  • Irudien kasuan jpg edo tankerako formatuan.
  • Grafikoen kasuan jatorrizko formatua ere bidali (Excel…)

OIN-OHARRAK

  • Ohar bakoitza oin-ohar gisa gehitu, 10 puntuko testua osatuz.

ERREFERENTZIA ETA OHARRAK

Chicago Estilo-liburuaren 17. edizioko ereduari jarraituko zaio

  • Egile bakarra denean deitura eta urtearen artean ez da komarik jarriko: (Zubiaga 2012).
  • Bi edo hiru egile direnean bi deiturak “eta” baten bidez bereiziko dira, eta koma jarriko zaio urtearen aurretik: (Suay eta Sanginés, 2010).
  • Hiru egiletik gora direnean (et al.) idatziko da letra arruntez: (Martí et al. 2005).

AIPUAK

  • Aipu laburrak. “komatxo” artean testuan bertan jasota: […] (Altuna 2017).
  • Aipu luzeak. Aparteko pasartean idatziko dira. Amaierako puntua erreferentziaren aurretik jarrita: […] (Altuna 2017)

BIBLIOGRAFIA

  • Liburuen kasuan: Egilearen abizena(k) eta izen osoa. Argitaratze-urtea parentesirik gabe. Izenburua letra etzanez idatzia, argitalpen hiria eta argitaletxea.
    • Esteban, Mari-Luz. 2017. Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Zarautz: Susa-Lisipe.
  • Hainbat egile: Egile bat baino gehiago badira, egileen izenak lanaren azalean azaltzen den hurrenkeran adieraziko dira, komaz bereizita. Lehen egilearen abizenak eta izen osoa, eta ondorengo egileen izen-abizenak alderantzizko ordenan. Azken izenaren eta azken aurrekoaren artean, koma beharrean «eta» erabiliko da. Argitaratze-urtea parentesirik gabe. Izenburua letra etzanez idatzia, argitalpen hiria eta argitaletxea:
    • Altuna, Olatz, eta Asier Basurto. 2013. Hizkuntza erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Liburuen kapituluen kasuan: Egilearen abizenak eta izen osoa jarriko da. Ondoren argitaratze-urtea parentesirik In liburuaren izenburua: azpititulua. Argitaratzailea: izen-abizenak, hasierako orrialdea-amaierako orrialdea. Hiria Argitaletxea.
    • Muhlhäusler, Peter. 2005. «Hizkuntz komunitateak». In Hizkuntzen mundua: Munduko hizkuntzei buruzko txostena. Martí, Felix, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu. Bilbo: Unesco Etxea.
  • Artikuluen kasuan: Egilearen abizenak eta izen osoa jarriko da. Ondoren argitaratze-urtea parentesirik gabe. Izenburua komatxoen artean, aldizkariaren izena letra etzanez, zenbakia eta orrialde zenbakiak.
    • Zalbide, Mikel. 2015. « mendeko hizkuntza-plangintza, Sabino Aranaren 1901eko saioaren argitan», Hermes 50: 10-29.
  • Interneteko dokumentuen kasuan: Egilearen abizenak, izena (argitalpen-urtea), dokumentuaren izena, url-a eta kontsulta-data (urtea-hilabetea-eguna).

HIZKUNTZA EGOKIA

  • Ez da onartuko idazkera diskriminatzailerik. Ezin da kontzeptu sexistarik edota arrazistarik erabili.

ARGITALPEN-PROZEDURA

Idazlana Egileentzako Gidalerroen arabera prestatu dela ziurtatzean, materiala bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus helbide elektronikora bidali behar duzu.

Bi euskarri elektronikotan bidaliko da lana: DOC(X), ODT edo RTF formatuetan eta PDF bertsioan. Horrez gain, idazlanean ilustrazioren bat txertatu bada (taulak, grafikoak, irudiak edota bestelakoak), ahalik eta kalitate handienarekin eta jatorrizko formatuan bidali behar dira horiek (jpg, xls, odp…).

EGILEAREN DATU PERTSONALAK ETA ARTIKULUA ARGITARATZEKO BAIMENA

Idazlana editore-taldeari helaraztean, argitalpen-agiria sinatuko du(te) egilea(e)k, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren argitalpen-eskubideak onartu dituela adierazteko.

Egilearen argitalpen-agiria bete behar du egileak. Bertan, egilearen kidetza (unibertsitatea, iker-gunea, erakundea, etab.) eta helbide elektronikoa ezarriko dira. Horrez gain, artikulua argitaratzeko baimena sinatuko du. Artikuluaren egilea bat baino gehiago bada, egile bakoitzak formulario bana beteko du.

Era berean, BAT Aldizkariari datu pertsonalak erabiltzeko baimena emango dio, eta Soziolinguistika Klusterrak Datu pertsonalak babesteko eskubideak bermatuko dizkiola ziurtatuko dio indarrean dagoen legearen arabera.

EBALUAZIOA

BAT Soziolinguistika Aldizkariak jasotako artikuluak gutxienez kanpoko bi adituk ebaluatzen dituzte, aldizkariaren webgunean azaltzen den moduan. Itsu bikoitzeko prozedurak (peer reviewed) berrikuspenaren objektibotasuna bermatzen du.

Erredakzio-taldeak konpromisoa hartu du hautatutako ebaluatzaileak egokiak direla eta lanak epaitzeko gai direla ziurtatzeko, egileekin interes lehiatu gabe. Berrikusleek interes-gatazka potentzialak deklaratzea eta aztertzen duten ikerketa isilpekotzat tratatzea espero da argitaratu arte. Prozesuan sortzen den informazio osoa konfidentzialtasunez erabiliko da.

Ebaluatzaileek beharrezko ikusiz gero, editore-taldeak hainbat zuzenketa egiteko iradoki diezaioke egileari.

Behin zuzenketa horiek eginez gero artikuluaren behin betiko testua maketatu egingo da. Egileak artikuluaren maketaren gainean azken berrikusketa egiteko aukera izango du, betiere zuzenketa txikiak egin daitezkeela kontuan hartuz.

EPEAK

Aldizkariaren editore-taldearen eta egilearen artean adostuko dira lana eskuratzeko eta berrikusteko epeak; betiere, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren urteko egitasmoaren kronograma kontuan hartuta.

Aldizkarian argitaratzeari buruzko bestelako zalantzarik edukiz gero, jarri harremanetan editore-taldearekin: bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus