Aldizkariari buruz

Bat Soziolinguistika Aldizkaria euskaraz argitaratzen den soziolinguistika esparruko aldizkari zientifikoa da. Bere helburua euskararen biziberritze-prozesuaren inguruko ezagutza zientifikoa hedatzea da.

Aldizkariaren xede-taldea euskal soziolinguistika esparruan lanean ari diren ikertzaileak, unibertsitateko irakasle zein ikasle izan, eta euskara biziberritzeko prozesuan inplikatuta dauden agente guztiak, hala nora, Herri Administrazioko esparru desberdinetako teknikariak eta hizkuntza-politikako ardura publikoa duten guztiak. Era berean BAT aldizkarian argitaratzen diren lanek interesa piztuko dute nazioarteko hizkuntza biziberritze-prozesuetan inplikatuta dauden gainerako hizkuntza-komunitateetako ikertzaileak eta eragileak, eta, modu zabalagoan soziolinguistika esparruan interesa duten gainerako ikertzaileak. Azkenik, euskararen normalizazioan murgilduta dagoen gizarte osoak ere badu interesa BAT Soziolinguistika Aldizkarian argitaratzen diren artikuluetan.

Aldizkaria Euskal Kulturaren Batzarrak (EKB) sortu zuen 1990. urtean; eta sortze-prozesu horretan inplikazio zuzena izan zuen Jose Luis Enparantza Txillardegik.

Aldizkariak urtero lau zenbaki ematen ditu argitara, hiru hilabeteko maiztasunarekin, soziolinguistikaren eremuan Euskal Herrian zein atzerrian landutako eredu teorikoak, esperientziak eta erreferentziak eskainiz.

Soziolinguistika Klusterra euskara biziberritzeko ikerguneak argitaratzen du BAT Soziolinguistika Aldizkaria 2004. urtetik aurrera. Gainera, 2020 urtetik aurrera, aldizkari digitala ere bada.

Era berean, artikulu guztiak DIALNET sarean daude eskuragai.

Gure nazio-hizkuntza berriro Euskal Herriaren mintzabide eta oinarri bihurtuko bada, beraz, bi gauza lortu behar ditugu; eta lorpen horretan laguntzekotan sortu da eskuetan duzun aldizkari hau. Bata, hizkuntzaren alorreko fenomenoak ahalik eta ongienik ezagutzea. Lehendabizi jakin egin behar da, egia ezagutu behar da albait zehazkienik; beste herrietako saioak, arrakastak eta porrotak aztertu behar dira. Bestea, berriz, hizkuntza pizkundean herria bera interesatu gabe, soluziorik ez dagoela sinetsi eta sinestarazi behar dugu. Herriak ez badu nahi, herriak ez badu nazio-hizkuntzaren arazoa bere gain hartzen, jai dago.

J.L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Aldizkariaren sortzailea
(BAT aldizkaria. 1. Zenbakia. 1990eko otsaila)

ZUZENDARIA: Estibaliz Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea)

ARGITALPEN BATZORDEA

ERREDAKZIO-TALDEA

KANPO EBALUATZAILEAK

Jon Abril Olaetxea (Elhuyar), Xan Aire (Hizkuntza aholkularia), Juanjo Allur (Siadeco), Miren Artetxe Sarasola (UPV-EHU), Estiñe Astorkia Kortabitarte (Artez euskara zerbitzua), Albert Badosa Roldós, Andoni Barreña Agirrebeitia (Salamancako Unibertsitatea), Xabier Bengoetxea Muxika, Auxkin Galarraga (UPV-EHU), Agurtzane Elordui Urkiza (UPV/EHU), Karine Etxeberri, Nekane Goikoetxea Agirre (HUHEZU, Mondragon Unibertsitatea), Jone Goirigolzarri Ordorika (Deustuko Unibertsitatea), Olatz Grijalba Aseguinolaza (UPV/EHU), Olatz Imaz Mendizabal (Laneki Elkartea), Pello Jauregi Etzaniz (UPV-EHU), Ibon Manterola Garate (UPV-EHU), Ane Ortega Etcheverry (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Txerra Rodriguez Gomez (Hizkuntza aholkularia), Zuriñe Rodríguez Lara (UPV/EHU), Aitor Zuberogoitia Espilla (Mondragon Unibertsitatea)

Bat aldizkariaren kide izandakoak

Zuzendariak: Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1989-2000) eta Maria-Jose Azurmendi Ayerbe (2001-2006), Iñaki Martínez de Luna (2013-2022).

Batzordekideak: Jon Abril, Paulo Agirrebaltzategi, Brixi Arrue, Maria-Jose Azurmendi Ayerbe, Imanol Esnaola, Xabier Falcon, Joxe Jabier Iñigo, Xabier Isasi, Juan Inazio Marko Juanikorena, Joxe Manuel Odriozola, Joseba Zinkunegi, Pablo Suberbiola, Carlos Vilches, Jean-Baptiste Coyos eta Pablo Sotés.

Koordinatzaileak: Begoña Etxeberria (1991-1992), J. Inazio Marko Juanikorena (1995-1999), Joseba Zinkunegi (1996-1997), Jon Abril (1998), Imanol Esnaola (1999-2003), Larraitz Garmendia (2003-2007), Lionel Joly (2007-2008).

Bat aldizkariaren parte izandakoak

Aurrez, Bat Aldizkariko ardura izan duten lagunak honakoak dira:

Zuzendariak: Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1989-2000), Maria-Jose Azurmendi Ayerbe (2001-2006) eta Iñaki Martinez de Luna (2006-2022)

Batzordekideak: Jon Abril, Paulo Agirrebaltzategi, Brixi Arrue, Maria-Jose Azurmendi Ayerbe, Imanol Esnaola, Xabier Falcon, Joxe Jabier Iñigo, Xabier Isasi, Juan Inazio Marko Juanikorena, Joxe Manuel Odriozola, Joseba Zinkunegi, Pablo Suberbiola, Carlos Vilches, Jean-Baptiste Coyos eta Pablo Sotés.

Koordinatzaileak: Begoña Etxeberria (1991-1992), J. Inazio Marko Juanikorena (1995-1999), Joseba Zinkunegi (1996-1997), Jon Abril (1998), Imanol Esnaola (1999-2003), Larraitz Garmendia (2003-2007), Lionel Joly (2007-2008)

ALDIZKARIAREN kode ETIKOA ZIURTATZEKO PROTOKOLOA

  • Bat Soziolinguistika Aldizkaria euskaraz argitaratzen den soziolinguistika esparruko aldizkari zientifikoa da. Bere helburua euskararen biziberritze-prozesuaren inguruko ezagutza zientifikoa hedatzea da.
  • BAT Soziolinguistika Aldizkaria Soziolinguistika Klusterra euskara biziberritzeko ikerguneak argitaratzen du.
  • BAT Soziolinguistika Aldizkariak argitaratutako dituen artikuluen etika eta kalitatea bermatzeko konpromisoa hartu du, COPE Batzordeak (Code of Conduct and Best Practices Guidelines for Journals Editors) proposatutako Aldizkarien Editoreentzako Jardunbide Egokien Jokabide Etikoaren eta Jarraibideen arabera.

ERREDAKZIO TALDEAREN BETEBEHARRAK

BAT soziolinguistika Aldizkaria zuzendari batek, argitalpen-batzorde batek eta erredakzio-batzorde batek kudeatzen du, bakoitzak bere eginkizun espezifikoak dituelarik. Talde horiek arloko aditu aitortuz osatua dago, eta euren izenak, afiliazioak eta harremanetarako helbide elektronikoak aldizkariaren webgunean ikus daitezke.

  • Soziolinguistika Klusterraren eta BAT aldizkariko talde editoreen artean (zuzendaria, Argitalpen Batzordea eta erredakzio-taldea) dagoen harremana independentzia editorialaren printzipioan oinarritzen da. Erredakzio-taldeak zehazten du zein artikulu jarriko den argitaratzeko behar den protokoloan, beharrezko diren haien kalitatearen eta egokitasunaren arabera.
  • BAT Soziolinguistika Aldizkariak jasotako artikulua onartzea edo ukatzea erabakiko du honako irizpide hauen arabera: aldizkariaren helburuekin bat egitea, artikuluaren edo ekarpenaren garrantzia, azterketaren baliozkotasuna, originaltasuna, zientifikotasuna eta argitasuna. Era berean, artikuluak ebaluatzean, eduki intelektualari erreparatuko dio, edozein direla ere egileen arraza, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa, jatorri etnikoa, herritartasuna edo filosofia politikoa.
  • Erredakzio-taldea inpartziala da aurkeztutako lanak tratatzerakoan eta egilearen burujabetza intelektuala errespetatuko du.
  • Erredakzio-taldeak zuzenean baztertu ditzake jasotako lanak, kanpoko berrikuspen prozesu batera jo gabe, baldin eta desegokitzat jotzen baditu eskatutako kalitate-maila betetzen ez dutelako, aldizkarien helburu zientifiko edo editorialekin bat ez datozelako edo praktika txarren frogak aurkezten badituzte.

EGILEARI DAGOZKION BETEBEHARRAK

  • Aldizkarian argiratzeko idazketa-irizpideak jarraituko ditu artikulua erredakzio-taldeari igorri aurretik.
  • Artikulua jatorrizko ikerketan edota gogoeta-ikerketan oinarrituko da, eta lan horren azalpen zehatzak aurkeztuko ditu.
  • Artikuluaren oinarria den ikerketan nabarmen lagundu duten kide guztiei berariazko aitortza egin behar da artikuluan bertan.
  • Egileek ziurtatu behar dute aurkeztu dituzten artikuluak originalak direla eta besteen hitzak erabiltzen badituzte, erreferentzien edo aipuen bidez, modu egokian egingo dutela.
  • Egileek ez dute aldizkari batean baino gehiagotan argitaratuko eduki bereko artikuluak. Nolanahi ere, erredakzio-taldearekin adostuta onartu daitezke jatorrizko lan baten itzulpena, aldizkariaren helburuekin bat datozen kasuetan.
  • Artikuluaren oinarria den ikerketa egiteko jasotako edozein dirulaguntza adieraziko du artikuluan bertan.

PAREKIDEEN BERRIKUSPENA (Peer-reviewed)

  • BAT Soziolinguistika Aldizkariak jasotako artikuluak gutxienez kanpoko bi adituk ebaluatzen dituzte, aldizkariaren webgunean azaltzen den moduan. Itsu bikoitzeko prozedurak (peer reviewed) berrikuspenaren objektibotasuna bermatzen du.
  • Erredakzio-taldeak konpromisoa hartu du hautatutako ebaluatzaileak egokiak direla eta lanak epaitzeko gai direla ziurtatzeko, egileekin interes lehiatu gabe. Berrikusleek interes-gatazka potentzialak deklaratzea eta aztertzen duten ikerketa isilpekotzat tratatzea espero da argitaratu arte. Prozesuan sortzen den informazio osoa konfidentzialtasunez erabiliko da.

ARGITALPENAREN HOBETZE ETENGABEA ETA KODE ETIKOA

  • BAT Soziolinguistika Aldizkaria irakurleen eta egileen beharrei erantzuten eta argitalpenak etengabe hobetzen ahalegintzen da. Argitaratutako materialen kalitatea bermatzeko prozesuak ditu eta adierazpen askatasuna eta eduki akademikoen osotasuna bermatzen ditu eta hirugarrenen edo korporazio-interesek bere estandar etiko eta intelektualak arriskuan jar ditzaten eragozten dute.
  • Arrazoizko neurriak hartuko dira ikerketa-jokabide okerrekin lotutako artikuluak identifikatu eta saihesteko. BAT Soziolinguistika Aldizkaria praktika okerren salaketen berri izanez gero, neurri egokiak hartuko dira COPEren jarraibideen arabera. Beharrezkoa denean, zuzenketak, argibideak, atzerapenak edota barkamenak argitaratuko dira.

COPYRIGHT ETA SARBIDEA

  • Copyright eta lizentzien informazioa argi deskribatzen da aldizkariaren webgunean. Horrez gain, aldizkarira eta banakako artikuluetara nola atzitu deskribatzen du.
  • Aldizkaria Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC-BY-SA 4.0) lizentziapean zabaltzen da. Lizentziaren kopia bat ikusteko, bisitatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0

JABETZA ETA KUDEAKETA

  • BAT Soziolinguistika Aldizkariaren jabetzari eta kudeaketari buruzko informazioa argi adierazten da aldizkariaren webgunean. BAT Soziolinguistika Aldizkariak ez ditu egile eta editore potentzialak aldizkariaren jabearen izaeraz engainatzen dituzten izenik erabiltzen.

WEBGUNEA

  • Estandar etiko eta profesional altuak bermatuta daude BAT Soziolinguistika Aldizkariaren webgunea eta bere edukia mantentzean.

ARGITALPEN-EGUTEGIA

  • BAT Soziolinguistika Aldizkariaren lau zenbaki argitaratzen dira urtero, hiru hilabeteko maiztasunarekin. Paperezko formatuan eta sarean eskuragarri dago, PDF eta e-pub formatuan.

ALDIZKARIAREN IZENA

    • BAT Soziolinguistika Aldizkariaren izena berezia da eta ezin da erraz nahasi lehendik dagoen edozein aldizkariren izenarekin, eta ez ditu nahasiko balizko egile eta irakurleak aldizkariaren jatorriaz edo beste aldizkari batzuekin duten loturaz.

Aldizkaria Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC-BY-SA 4.0) lizentziapean zabaltzen da. Lizentziaren kopia bat ikusteko, bisitatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0

ISSN 2659-5176

ISSN-L 1130-8435

Lege gordailua: SS120/90