Bat Soziolinguistika Aldizkaria
Azkeneko zenbakia

Familien hizkuntza-politika
10,00€
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.Hitzaurrea
Belen Uranga Arakistain
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718X
Belen Uranga Arakistain
b.uranga@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718X
Bilbon euskaraz hazi. Haur txikiak dituzten gurasoen hizkuntza-praktikak eta bizipenak Laburpena
Olatz Altuna Zumeta
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-6981-5791
, Jaime Altuna Ramirez
EHU
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-1457-9188
, Josu Ozaita Azpirotz
EHU Jose Migel Barandiaran Katedra
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-4257-0786
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.1
Familiak hizkuntza-eragile garrantzizkoak dira, eta, batzuetan oharkabean bada ere, hizkuntza-
politikak diseinatu eta garatzen dituzte. Adibidez, etxeko hizkuntza zein izango den, seme-
alaben hezkuntza-eredua zein izango den eta aisialdian zein hizkuntzaren alde egingo
den hautatzerakoan. Horrelakoak dira euren gain hartzen dituzten erabakiak, hain zuzen,
hizkuntza-erabilerari zuzen-zuzenean eragiten diotenak.
Familia-mailako nahiak eta helburuak, ordea, hiriko testuinguru soziolinguistikoaren menpe
daude, eta horretara egokitu behar dituzte ezinbestean. Hori dela eta, artikulu honetan lekua
egiten zaie hizkuntza gutxituari mesede egiten ez dioten hiri-espazioetako hizkuntzen minorizazio-
eta biziberritze-prozesuei.
Hitz gakoak: familiako hizkuntza-politika, euskararen transmisioa, hizkuntza-praktikak, hizkuntza-
ideologiak, hizkuntza-muda, hizkuntza sozializazioa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Olatz Altuna Zumeta
o.altuna@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-6981-5791
Jaime Altuna Ramirez
jaime.altuna@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-1457-9188
Josu Ozaita Azpirotz
josu.ozaita@ehu.eusEHU Jose Migel Barandiaran Katedra
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-4257-0786
Erosi (3,00€)
Euskararen jarraipena sustatzeko familien estrategiak
Maite Garcia-Ruiz
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.2
Getxoko testuinguruan kokatzen den ikerketa kualitatibo batean oinarrituta, artikulu honen
helburua da familia batzuek seme-alabengan euskararen erabilera sustatzeko erabiltzen dituzten
estrategiak partekatzea. Jakina da hizkuntza batzuek inolako sustapenik behar ez duten
bitartean, hizkuntza gutxituen kasuan ez dela horrela izaten, eta ez direla gutxi egoera
horren aurrean babesgabe edo ezintasunean sentitzen diren familiak. Hala ere, badira hainbat
eratara eta eremu ezberdinetan eraginez hizkuntza gutxitua sustatzen duten familiak,
gure kasuan euskara. Hizkuntza-sustapen hori Familiako Hizkuntza-Politikaren (FHP) eta
Hizkuntza Sozializazioaren (HS) hurbilpen teorikoen baitan interpretatzen da lan honetan.
Emaitzek erakusten dute parte-hartzaile horiek familia barruan euskararen aldeko estrategiak
dituztela eskolaz kanpoko jardueretan eta aisialdian eragiteko, horiek aurrera eramateko,
hainbat zailtasun identifikatzen dituzten arren.
Hitz gakoak: euskararen sustapena, estrategiak, hizkuntza gutxituen jarraipena, Familiako
Hizkuntza-Politika (FHP).
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Maite Garcia-Ruiz
maite.garciaru@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813
Erosi (3,00€)
Helduen ikuspegitik udalerri euskaldunetako haurren euskara erabileraren mapa osatzen
Eider Saragueta
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1325-5697
, Oihana Leonet
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8801-5455
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.3
Guraso, irakasle eta eragileek euren kezka adierazten ari dira haurrek geroz eta adin goiztiarragoan
gaztelaniaz hitz egiten hasten direlakoan. Kezka horretatik abiatu da ikerlan hau,
izan ere, helduen pertzepzioak eta haurren hizkuntza-errealitatearen arteko desberdintasunak
antzeman dira. Nahiz eta ikerlan hau azterketa zabalago baten parte izan, lan honetan bereziki
helduen hizkuntza-hautemateak eta -usteak jaso dira. Aztertutako 7 udalerrietako 139
haurrekin egin dira gela-barneko dinamikak eta 43 heldurekin talde-eztabaidak. Ikerketa zabalean
haurren euskararen bizi-indarrean eta erabileran eragiten duten 148 faktore identifikatu
dira, eta multzo hauetan bildu: eskola-mailakoak, herrikoak, Euskal Herriko fenomenoak,
fenomeno orokorrak eta ikus-entzunezkoak. Ondorio nagusienak erakusten dute identifikatu
diren faktore gehienak elkarri lotuta daudela eta asko haurren eskumen eta fokutik kanpo
daudela, batzuk UEMArenetik kanpo ere. Hala ere, helduen partetik jasotako erantzun eta
hautemate asko euskararen egoerarekiko ezkorrak izan diren arren, datuek ez dute euskararen
egoeraren atzerakadarik erakusten. Haurrei dagokionez, berriz, kontziente dira euskararen
egoeraz, eta euren ikuspegia helduena baino baikorragoa da. Ondorioz, garrantzitsua da
helduen hautemateetan sakontzen jarraitzea, horrek lagun baitezake hizkuntza-plangintzarako
tresna eraginkorragoak garatzen. Era berean, UEMAko udalerrietan egoeraren azterketa
zehatzak egitea eta haurren ahotsak entzutea egoeraren irakurketa zehatzago bat egiten lagun
dezakete. Azkenik, proposatzen da UEMAko kide diren udalerrietan neurketa eta ikerketa
bereziak egitea egoeraren bilakaeraren jarraipen egokia egin ahal izateko.
Hitz gakoak: euskara, hezkuntza, haurren hizkuntza ohiturak, hizkuntza erabilera.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Eider Saragueta
eider.saragueta@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1325-5697
Oihana Leonet
oihana.leonet@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8801-5455
Erosi (3,00€)
Herritartasun soziolinguistikoa gaztelania nagusi den eremu eleaniztuneko familietan
Maite Garcia-Ruiz
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813
, Ibon Manterola Garate
UPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318
, Anik Nandi
Senior Lecturer, Woxsen Univ. India
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8254-6637
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.4
Stroud-en (2018) herritartasun soziolinguistikoaren egitura analitikoa abiapuntu hartuta,
gobernuaren hizkuntza-politiken eta hainbat gizarte-eragileren aldetik (gurasoak eta haurrak,
esaterako) horiek interpretatzeko, txertatzeko eta/edo negoziatzeko moduaren arteko
lotura konplexua aztertzen da artikulu honetan, gizarte eleaniztunetan hizkuntza gutxituak
erabiltzeko edo ez erabiltzeko gune ideologikoak agerian utziz. Ikerketa honetako parte-hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Galiziako hizkuntza gutxituen alde beren
seme-alabak euskaraz edo galegoz hezteko erabaki kontzientea hartu duten gurasoak dira.
Ikerketa-metodo kualitatiboak diren behaketak, elkarrizketak eta eztabaida-taldeak erabiliz,
erakusten dugu nola guraso horiek hizkuntza-politikaren bitartekari bihurtzen diren etxean
eta kanpoan askotariko estrategien bidez. Gainera, argudiatzen dugu gurasoek diskurtso politikoan
duten partaidetza oso aldizkakoa eta ad hoc ager daitekeela, baina haien banakako
ekintzak mobilizazio kolektiboetara bideratzen direnean, behetik goranzko hizkuntza-politikak
ekar ditzaketela.
Hitz gakoak: herritartasun soziolinguistikoa, hizkuntza-gobernantza, agentzia, familia hizkuntza-
politika, galegoa eta euskara.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Maite Garcia-Ruiz
maite.garciaru@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813
Ibon Manterola Garate
ibon.manterola@ehu.eusUPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318
Anik Nandi
aniknandi@gmail.comSenior Lecturer, Woxsen Univ. India
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8254-6637
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen kudeaketa korporatiboari buruzko teoria eta praktika Euskal Herrian: euskararen kudeaketarako zergatiak eleaniztasunaren orokortze garaietan
Auxkin Galarraga Ezponda
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8880-3208
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135-5
Artikulu honetan, Euskal Herrian hizkuntzen kudeaketa korporatiboaren garrantzia azpimarratu
duten ekarpen teoriko eta diskurtsiboak errebisatzen dira, enpresa pribatu zenbaiten
esperientzia praktikoak aztertzearekin batera. Azken 20 urteetan euskararen kudeaketa eta
hizkuntzen kudeaketari buruzko argudio eta ikuspegietan bilakaera esanguratsuak eman direla
defendatzen dugu, bi faktore nagusiren eraginez. Alde batetik, Euskal Herriko enpresa
pribatu gehienak testuinguru soziolinguistiko elebidun batetik, ingurune global eleaniztun
batean barneratuak egotera igaro dira eta horrek hizkuntza-gaietan esku-hartzeak burutzerakoan
euskararen kudeaketan fokua jarrita izatetik hizkuntzen kudeaketa konplexuago bat
burutu behar izatera bideratu ditu. Bestetik, azken urteetako diskurtsoetan hizkuntzen kudeaketaren
inguruko ikuspegi estrategiko bat garatuz joan da, hizkuntzak enpresa-helburuak
erdiesteko tresna edo bitarteko modura interpretatuz eta balioa sortzeko orduan zeharkako
onurak eskaintzen dituztela ulertuz. Edonola ere, hizkuntzen kudeaketa Euskal Herriko
enpresa gehiagotan barneratzen doan kudeaketa-arloa izan dadin, aurrerapauso zenbaiten
beharra identifikatzen da, maila akademikoan zein maila praktikoan, lurraldeko enpresek
hizkuntzen kudeaketa eta euskararen kudeaketa sakonago uztartzeko baliabideak eta gaitasunak
izan ditzaten.
Hitz gakoak: Hizkuntzen kudeaketa; Euskararen kudeaketa; Eleaniztasunaren kudeaketa;
Kudeaketa Estrategikoa; Enpresa pribatua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Auxkin Galarraga Ezponda
auxkin.galarraga@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8880-3208
Erosi (3,00€)
Euskararen bizitasun digitala vs euskararen etorkizuna “hoc tempore obsequium amicos, ueritas odium parit”
Lionel Joly Charrasse
Euskaltzaindia
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-5601-7884
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.6
Euskararen normalizazio prozesuan gero eta garrantzitsuagoak bihurtu dira Internet eta euskararen
osasun digitala, horregatik haien ebaluazioa egitea ezinbestekoa dirudi, nahiz eta
horrek ez duen hizkuntzaren benetako bizitasun sozialaren isla ematen. Antzeko egoera bizi
izan zen telebistarekin: kate gutxi zeuden garaian euskarazko bat edukitzeak ez zuen berez
hizkuntzaren egoera soziala islatzen. Interneten eta Wikipedian euskarak presentzia handia
du, bere hiztun kopuru txikia kontuan hartuta, politika publikoen laguntzari eta euskal komunitatearen
konpromisoari esker (Waliño 2019b; Goñi 2019).
Bizitasun digitala hiru alderditan aztertu liteke: eskaintzan, hau da, zenbat tresna eta eduki
sortzen diren euskaraz eta publikoari eskaini; eskarian, hau da euskaldunek zenbat eduki
edota tresna digital eskatzen duten; eta erabileran, hau da eskaintzen diren euskal produktu
digitalak zenbat kontsumitzen diren. Hala ere, Waliñok (2019b) ohartarazi duenez, ez dago
datu zehatz eta objektiborik sare sozialetan edo webguneetan euskararen erabilera neurtzeko.
Artikulu honetan ikusten denez, datu horiek kontu handiz jaso behar dira. Horrez gain,
artikuluan ikusten denez, bizitasun digitalak ez du informazio zuzenik ematen euskararen gizarte
bizitasunari, osasunari edo etorkizuneko biziraupenari buruz. Digitalizioak euskararen
bizi-iraupenerako izan ditzakeen aukerak eta muga nabarmenak aztertzen dira artikuluan.
Hitz gakoak: digitalizazioa, Wikipedia euskaraz, itzulpen automatikoa, euskararen biziraupena,
euskararen normalizazioa, euskararen plangintza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Lionel Joly Charrasse
ljolyeuskaltzaindia@gmail.comEuskaltzaindia
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-5601-7884
Erosi (3,00€)