Zenbakia

54. zenbakia · 2005 (1)

Euskararen erabileraren eta normaliz….


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 54. ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi Laburpena:
  Aldizkarian beti dugu helburu euskararen erabilera eta normalizazio gaiak aztertzea; oraingoan, zenbaki honetako gai monografikoan, hau udaletan nola gertatzen ari den ikustea da nahi duguna. Hizkuntza gutxiagotuen hizkuntza normalizazioari buruz dagoen literatura zabalean askotan aipatu ohi da lehenengo zaindu eta landu ohi diren esparruak hezkuntza, gertuko administrazioa, eta hedabideak direla. Bestalde, badago eredu bat ezaguna duguna, “Reversing Language Shift” izenekoa (Fishman, 1991), eta euskararekiko aplikatua izan dena (Azurmendi, Bachoc & Zabaleta, 2001), bereziki baliagarria zaiguna eremu teoriko moduan erabiltzeko zenbaki honetako edukiaren garrantzia hobeto ulertzeko: eredu honek dio, besteak beste, oso garrantzitsua dela gizabanakoen gertuko eta eguneroko harremanen esparruak zaintzea, adibidez gertuko administrazioa. Hauxe da, hain zuzen, zenbaki honek adierazi nahi duena: gaur egun, udaletan zer egiten den euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizazioa bideratzeko.


Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren hedapena toki mailako erakundeetan (2002-2005)

Ane Crespo, Amaia Agirre


Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza bideak

Joxean Amundarain, Izaro Ugalde, eta Nekane Jauregi


Bizkaiko Foru Aldundia eta EBPN

Patxi Alberdi, Manu Gañan Laburpena:
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak 1998ko uztailaren 28an EBPN onetsi zuenetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia izan du gidari euskararen arloko jardunbidean. Egin-eginean ere, hasiera-hasieratik ekin zitzaion Aldundiak euskara arloan egiten ziharduena EBPNren arabera egokitzeari, eta handik gutxira, 1999an hain zuzen, Bizkaiko euskalgintzan eragin nabarmena izan duen tresna berria sortu zen Aldundiaren egitura organikoan: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia.


Hiriburuen lekua EBPNn: Donostia

Edurne Otamendi Laburpena:
Udaletako euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketari buruzko ale honetan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) baitan hiriburuen lekuaz aritzeko gonbitea egin zaigu.


EBPN Gasteizen

Itziar Atienza, Alex Vadillo Laburpena:
SARRERA EAEn 94 erakundek onartu du dagoeneko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Iaz data hauetan Jaurlaritzak argitara eman zituen datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi ziren biztanleen eta euskaldunen erdiak zeuden ordurako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) sartuta.


EBPN Bilbon

Ana de Castro Rubalkaba Laburpena:
Euskararen berreskurapenean murgilduta gaudenok bertatik bertara ezagutzen dugun plana da EBPN. Betegarria litzateke, alde horretatik, Euskararen Aholku Batzordeak diseinatutako ahalegin erraldoiaren nondik norakoak hemen azaltzen hastea.


Kantatzera noazu bertso bat edo bi herenegun jarrita EBPNri

Edorta España Laburpena:
BAT soziolinguistika aldizkaritik EBPNri buruzko artikulu bat idazteko gonbita luzatu zidatenean, egia esatea nahi baduzue, harrituta geratu nintzen guztiz. Izan ere, euskara teknikari izan beharrean, ogibidez itzultzaile nauzue eta ikasketaz Biologian lizentziatua; gaur egun, ordea, lasai BATkideok, euskara teknikariaren egitekoetan nabil buru belarri. Hala ere, gonbitak poztu ninduela ezin ukatu. Hizkuntza‑normalkuntzako urtebeteko nire eskarmentu laburretik uste dut baditudala aipatu beharreko alderdi batzuk, eta horiexek kontatzera natorkizue orain. Entzun nahi dituenak, beraz, jar dadila orri hauen aurrean, eta patxadaz irakur ditzala. Bestela, ondo baderitzozue, jo hurrengo artikulura, gai interesgarriago baten bila. Modu batean zein bestean, bejondeizuela.


Usurbilgo euskara biziberritzeko plan nagusiaren argi-ilunak

Ibon Beristain Laburpena:
SARRERA BAT soziolinguistika aldizkariak, Usurbilgo Udaleko zinegotzi naizenez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren inguruan dudan iritzia eskatu dit eta ondorengo lerroetan nire ikuspegia azalduko dut. Ikuspegi hau emateko, Usurbilgo Udalean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (aurrerantzean EBPN) egin duen bidea azalduko dut, eta, horrekin batera, nire iritzia ematen saiatuko naiz.


Erandioko Udaletik

Aitziber Oliban


Menua