Zenbakia

Euskara esparru sozioekonomikoan

PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Eskuragarri dauden Deskargak:

Hitzaurre gisa

Belen Uranga
   
Eskuragarri dauden Deskargak:


Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan

Karmelo Aiesta Sagardui
Funtzeskoa da enpresa pribatuek parte hartzea hizkuntzaren biziberritzean, duten eragin sozial, ekonomiko eta soziolinguistikoagatik. Hala ere, orain artean gutxi dira euskararen sustapenari ekin dioten negozioak. Ez litzateke bidezkoa izango enpresa pribatu jakin batzuek, instituzioek, euskalgintzako eragileek eta aholkularitzek eginiko lana gutxiestea, baina onartu beharra dago zailtasun handiak daudela enpresa pribatuen lehentasunen artean sartzeko euskararen sustapena. Artikulu honen helburua da arazo hori gainditzeko ideiak zabaltzea. Enpresa pribatuek beren errealitate, balio eta sinesmen propioak dituzte eta horiek aintzat hartu behar dira hizkuntza gutxituen erabilera enpresetan indartu nahi bada. Artikulu honetan Europar Batasuneko enpresa pribatuetan eleaniztasunaren kudeaketak duen garrantzia dokumentatuko da, enpresek zer hizkuntz premiak hautematen dituzten ikusiko da, eta beren hizkuntz politikak eta estrategiak nola aukeratzen dituzten azalduko da, EAEko enpresen ikuspegitik onarpen zabala izan dezaketen proposamenetara heltzeko. • Hitz gakoak: Europar Batasuna, euskara, hizkuntz politika, enpresa pribatua.
Eskuragarri dauden Deskargak:


Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa (EEL): Hizkuntza-aniztasunarekiko kudeaketa-eredu erantzulea

Auxkin Galarraga eta Belen Uranga
Enpresaren erantzukizun Linguistikoa kudeatzeko eredua (EEL Eredua). ERALAN5 gida argitaratu berri du Soziolinguistika Klusterrak 2021. urtean. Gidak baliabideak eskaintzen ditu Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko (EGE) gaien artean Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa (EEL Eredua) lantzeko, hizkuntzak kudeatzeko arau etikoen eta sozialen araberako onurak agerian jarrita. Helburua da esparru sozioekonomikoan, euskara indargune izango duen hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa aurreratua abian jartzeko tresna eskaintzea enpresa eta erakundeei. Artikulu honen bitartez, egileek gidaren oinarri teorikoak eta dimentsioak azaltzen dituzte, hala nola, alderdi metodologikoak eta inplementaziorako kudeaketa-planaren ildo nagusien lerro nagusiak. Hitz gakoak: Esparru sozioekonomikoa, Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna, kudeaketa aurreratua, hizkuntza- aniztasuna.
Eskuragarri dauden Deskargak:


Bai Euskarari Elkartea. Egiten eta eragiten dugulako gara

Rober Gutiérrez Mateos
Hogeita bi urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231 gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik. Gizartearen eskaerari erantzutea, eta zerbitzuetan zein oinarrizko funtzionamenduan euskara txertatzeko helburua zuen Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez hasitako bideak. Gaur egun, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean egiten eta eragiten ari den erakundea da Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiriaren proiektuarekin hasi zen ibilbidea eta alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu da urte hauetan, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu ditu, elkarlanean aritzen da beste zenbaitetan eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasia da. Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi da, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa du. • Hitz gakoak: Bai Euskarari, hizkuntza-kudeaketa, ziurtagiria, euskalgintza, elkarlana.
Eskuragarri dauden Deskargak:


CAFeko Euskara plana: nondik eta nora

Bianditz Iraola Azanza
CAFeko Euskara Planak 27 urte bete ditu. Gaurko egoerara iristeko 1970eko hamarkadan hasi ziren lanean, euskara eskolak kudeatzen eta Planak estandarizatuko zituen lanak intuizioz egiten. 1995ean lehen Euskara Plana egin zen, eta 2006ean Euskara Arduradun bat izendatu zen. Harrezkero, Hizkuntza Politika Orokorra ezarri zen, Euskara Plana lantokietan txertatuz. Irizpide eta tresna horiek bidelagun, helburu nagusia elebitasuna da, euskara lehenetsiz. CAF nazioarteko talde handi bat da, eta euskarak presentzia duen lantokietan -Beasainen eta Irunen– gaztelaniarekin bizi behar badu ere, ingelesak are pisu handiagoa du talde osoa kontutan hartzen badugu. Duen tamaina kontutan izanda -hainbat negozio ildo eta filial- ez daukagu euskararen pisua talde osoan neurtzeko modu egokirik. Hau kontuan izanda bereizketa egitea komeni da. Alde batetik talde osoaren funtzionamendua dago, eta bestetik Beasaingo eta Irungo lantegietakoa. Aurten harrera protokoloa, itzulpenak, Kaizen bileretako hizkuntza, ingurune digitala, eta informatika baliabideak neurtzen ari gara. Bide hau egiteko ez gaude bakarrik, ordea, beste hainbat enpresa eta erakunderekin elkarlanean dihardugu, denontzako irtenbideak elkarrekin landuz. • Hitz gakoak: CAFeko Euskara Plana, Hizkuntza Politika Orokorra, Etorkizuneko erronkak, Egungo irakurketa.
Eskuragarri dauden Deskargak:


Bidean: gure eskarmentua eremu sozioekonomikoan

Imanol Azkue Ibarbia
Aspaldikoak dira esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko ahaleginak, eta dagoeneko 30 urte baino gehiago bete dira lehen euskara-plana edo saiakera egituratua martxan jarri zenetik. Harrezkero bidea egin dugu, eta begiratua eman nahi izan diogu ibilitakoari, orain gauden lekuari eta etorkizunerako ikusten dugun bideari. Zer eta nondik begiratu aukera handia dago, baina bereziki erreparatu nahi izan diogu bide horretan aurrera egiteko ezinbestekoak izan diren diskurtso, arrazoibide eta balio batzuei, eta gerora begira ere jarriko gara, aurrealdean dauzkagun erronka batzuei heltzeko. • Hitz gakoak: Euskara-planak, arrazoibideak, balioak, erronkak.
Eskuragarri dauden Deskargak:


Euskararen etorkizuna arlo sozioekonomikoan: interes taldeen begirada

Abel Irizar Mantzizidor, Igone Bastarrika Salegi, Juanjo Ruiz Navarro eta Amaia Balda Etxarte
Euskara euskara euren estrategien barruan kokatzeko interes taldeen lanketak duen garrantziaz hitz egiten da artikulu honetan. Adituek diotenez, etorkizuneko enpresa eredua jasangarritasunarekin eta inguruko gizartearekin erantzunkidea izango da, ezaugarri horiek izan beharko baititu lehiakorra izan nahi duen enpresak. Ildo horretan, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren (EGE) estrategiaren ardatzetako bat da interes taldeen beharrak eta itxaropenak identifikatzea eta horiek enpresaren estrategian integratzea. Hari horri tiraka, interes taldeen lanketa aukera gisa proposatzen da enpresetan eragin ahal izateko, honako hipotesi honi helduta: interes taldeek enpresei eskatzen badiete euskara zerbitzu edo lan hizkuntza izan dadin, enpresek beraien kudeaketa estrategian eta jardueran txertatuko dute euskara. Interes taldeen identifikazio eta aktibaziorako egon daitezkeen aukera eta argudioez gain, hausnarketa sakonago baterako balio dezaketen hainbat galdera ere jaso dira. • Hitz gakoak: 4-5 hitz. Interes taldeak, gizarte erantzukizuna, arlo sozioekonomikoa, hizkuntza aktibazioa, euskara planak.
Eskuragarri dauden Deskargak:


Non eta nola mintzo den euskaraz, hizkuntza ofiziala ez den espazio batetan. Diglosiaren kontu : Iparraldetik ikuspegi bat

Hélène Charritton
Artikulu honetan Ipar Euskal Herrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen egoera aztertzen da. Euskararen ofizialtasun ezak lotura estua du erakunde mailan eta esparru formalean ekimen ezberdinak jartzeko baliabide eta baldintzekin, zer esanik ez gaur egungo egoera soziolinguistikoarekin. Lege berezitasunez gain, Ipar Euskal Herrian eta bereziki Lapurdiko kostaldean euskarak dituen erronka batzuk modu zuzenean islatzen dira lan esparruan. Erronka horiei Ipar Euskal Herritik nola erantzun zaien ere azaltzen da artikulu honetan, eragileen mapa moduko bat osatuz eta biziberritze prozesuaren bilakaera deskribatuz. Erronka horien harira, GOGAIDE enpresa egoera horretan eragiteko jaio da eta testuan zehar ekimen honen jatorria eta ibilbidea azaltzen dira, lau kasu zehatz azalduz eta euskararen biziberritzerako eskaini dezaketen ikaspena partekatuz. • Hitz gakoak: Ipar Euskal Herria; aholkularitza; kasu azterketa; sozioekonomia; soziolinguistika.
Eskuragarri dauden Deskargak:
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi ()

Enpresa eta Hizkuntza: Enpresen Erantzukizun Sozialaren ikuspegia, interes-talde guztiei balioa emateko

Josep Maria Canyelles i Pastó
Gaur egungo testuinguruan, hizkuntza gutxituak babesteko erronka nagusia enpresek garapen jasangarriaren testuinguruan jartzen dituzten irakasgaietatik kanpo ez geratzea da. Artikulu hau Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren aldeko hautua egiten duten enpresentzat eta Hizkuntzaren kudeaketan laguntzen dieten erakundeentzat tresna bat da, gogoeta kontzeptualez osatutakoa. Horretarako, alde batetik, hizkuntzari lotuta, enpresen erantzukizun soziala kontzeptualizatuko da, alderdi linguistikoen garrantzia eta enpresetako hizkuntzen lehentasun maila definitzearekin batera. Horretaz gain, Enpresen Erantzukizun Sozialaren kudeaketa nolakoa izaten den ere azalduko da, honen hizkuntzarekiko jardunbide egokiak honakoak izanik: elkarrizketa-prozesuak ezartzea, hizkuntza-praktikak kodetzea eta kontuak ematea. Azkenik, hizkuntzen aurrean enpresak lau ikuspuntutan mugitu beharko liratekeela ere erakutsiko da artikuluan, honako ikuspegietako bakoitzean sakonduko delarik: lege ikuspegia, ikuspegi komertziala, erantzukizun sozialaren ikuspegia eta, azkenik, babesaren ikuspegia. • Hitz gakoak: enpresa, hizkuntza, Erantzukizun Soziala, RSC
Eskuragarri dauden Deskargak:


Hizkuntza-erronkak lanean, hezkuntzan eta osasunean Quebecen Quebeceko

Laurence Alain eta Michelle Daveluy
Frantses Hizkuntzaren Kartak frantsesa "Estatuaren eta Legearen hizkuntza" bihurtzen du Quebecen, baita "lan, hezkuntza, komunikazio, merkataritza eta negozioen ohiko hizkuntza" ere (GQ 1977). Hizkuntza-legeek Kanadako probintzia horretako espazio sozioekonomikoan eta lantokietan duten eragina aztertuko dugu, eta frantsesaren, ingelesaren eta hizkuntza autoktonoen inguruko dinamikei helduko diegu. Horrek aukera ematen digu erronkak lantzeko, batzuentzat hizkuntza ardatz hartuta lantzeko eta, beste batzuentzat, kultura hizpide izanda. 96. Lege Proiektuak berriki eragindako garapenen inguruan eztabaidatuko dugu, zerbitzu publikoetan eta enpresa-munduan Kartaren printzipioak are gehiago aplikatzeko borondate politikoa erakusten baitu. Aurretik salbuetsita egon diren esparruei buruz sortu diren eztabaidak dokumentatu ditugu, hala nola zenbait enpresa-kategoria, goi-mailako irakaskuntza eta etorkinentzako osasun-zerbitzuak. • Hitz gakoak: Quebec, frantsesa, hizkuntza autoktonoak, 101. Legea, 96. Lege Proiektua.
Eskuragarri dauden Deskargak: