Zenbakia

63. zenbakia ·
2007 (2)
Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo
PDF formatuan eskaintzen da.Euskal Herriko Gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntz erabilera
Kontxesi Berrio-Otxoa
1. Sarrera
Artikulu honetan agertzen diren datuak 1999an 13-14 urteko gaztetxoen euskararen
egoerari (1) buruz EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
egindako ikerketak eskaini zituenak dira (2).
Eremu ez-curricularraren garrantzia euskararen erabileran
Helena Baraibar, Kristina Boan
Sarrerako ideiak
Euskararen eta euskarazko irakaskuntza finkatzen ari da Euskal
Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, baina, Bigarren Hezkuntzan
eta Unibertsitatean goraka egin arren, oraindik asko falta da egoera normalizatzeko.
Halaber, Lanbide Heziketan euskararen egoera guztiz kezkagarria da eta honen
eragina erabakigarria da lan munduan euskara normalizatzeko egin beharreko urratsei
begira. Nafarroan eta Iparraldean euskarazko irakaskuntzaren egoera EAEkoa baino
kezkagarriagoa da. Beraz, hezkuntzan jarraitu beharko da euskara eta euskarazko
irakaskuntza sendotzen, ikasle guztiek, etxetik euskaldun zein erdaldun direnek,
euskara, hitzez eta idatziz, ondo mendera dezaten etorkizunari begira, bada,
ildo estrategiko (Gunea, 2000; Kontseilua, 2000) hauek nabarmentzen ditugu:
Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektua
Sonia Perez, Jaime Altuna, Oihana Lujanbio
Euskararen erabilera eskola orduz kanpo da BAT aldizkari honen
gaia. Eskola orduz kanpo esaten denez, eskolara joaten direnez ari garela pentsatu
behar. Eta horietako asko gazteak dira. Horregatik ikusi genuen apropos zenbaki
honetan Soziolinguistika Klusterra, Gipuzkoako Urtxintxa Aisialdi Eskolarekin
eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera garatzen ari den proiektuaren
berri ematea: Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba.
Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoak: diagnosia eta balorazioa
Anabel Armendariz Tirapu, Patri Arburua Etxeberria
SARRERA
Izenburuak dioen bezala, artikulu honetan Nafarroako udal eta mankomunitateen
menpe dauden euskara zerbitzuek haur eta gaztetxoen astiari begira dituzten
egitasmoak azalduko ditugu. Ez gara Nafarroa osoaz ari, beraz. Ondoko mapa honetan
Nafarroan euskara zerbitzua duten udalerriak markatu ditugu:
Euskal ludikotasuna erabiliz, euskara indartu
Aitor Esnaola, Mikel Egibar
LUDIKOTASUNAREN BAGOIA KULTURA DEN LOKOMOTORARI BERRERANTSI
Gure jendarteak gero eta lotura gutxiago ikusten du kirolaren
eta kulturaren artean. Nonbait, noizbait kulturaren trena huts egin du kirolak,
eta hari lotu ezinik geratu da, bagoi galdua balitz bezala. Gure proiektuaren
bitartez, kirolaren bagoia kulturaren trenari atxiki nahi diogu, eta erakutsi
nahi genuke kirola, gauza ororen gainetik, gure gizartearen adierazpen bizia
dela.
Txatxilipurdi elkartearen esperientzia
Elena Herrarte
OINARRIAK
Txatxilipurdi Elkartea Arrasateko euskara elkarte bat da. Herriko
haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera areagotzea du ardatz eta horretarako
aisialdian kokatzen du bere eskuartzea. Aisialdia beraz, bitarteko gisa lantzen
du baina elkartearen iparra euskararen erabilera indartzean dago. Aisialdia
tresna gisa erabiltzeko ordea, ezinbestekoa da esparru horretan kalitatez aritzeko
gaitasuna izatea eta Txatxilipurdik bere sorreratik, esparru honetako espezializazio
eta etengabeko garapena bizi izan du. Honela, aisialdian espezializaturiko euskara
elkartea dela baiezta dezakegu.
Eskolaz kanpoko jarduerak eta hizkunta normalkuntza, Bergaratik begiratuta
Estepan Plazaola Otadui
1.- SARRERA: GAIA MUGATZEN
Ez dakit “Eskola orduz kanpoko jarduerak” kontzeptuak
baduen definizio zehatz erabatekorik. Edozein kasutan ere, gaiaren gaineko lanak
ikusita badirudi honelatsukoa izan litekeela: “eskola adinean dauden herritarrek,
eskola orduz kanpo, parte hartzen duten jarduera antolatuak”. Kanpo geratzen
da, beraz, norbere kasa egiten den jarduera antolatu gabea.
Udalerrien garrantzia euskararen erabileran
Xabier Mendiguren Bereziartu
Azken hilabeteotan puri-purian egon da ele biko irakastereduen
gaineko eztabaida: lau aditu-taldek: juridikoak, soziolinguistikoak, psikolinguistikoak
eta operatiboak txostenak atondu dituzte, ondoren estatuko eta nazioarteko beste
aditu talde batek bere iritziak eman dituzte azterturiko gaien inguruan eta
azkenik Tontxu Campos, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak bere
proposamena egin du orain arteko irakastereduak gainditzeko markoaz eta abian
jarri da Lege Biltzarrean etorkizunean gure irakaskuntza-sistema hizkuntzei
dagokienez gidatuko duen prozesua. Esan beharrik ez dago aditu guztiek agerian
jarri dutela honelako prozesuak duen konplexutasuna eta bertan eragina duten
faktoreen askotarikotasuna, eta ondorioz, ez dagoela formula sinple eta errazik
gure helburu lortzeko, hots, 16 urteko gazte euskaldun eleaniztunak sortzeko.
Aisia euskaraz bizi!
Sonia Perez
AISIAKO ESKAINTZAREN OINARRIAN
Banakoen arteko elkar ekintzak dakar hizkuntza baten erabilera. Eguneroko bizitzan
gizarte sareak sortzen eta osatzen ari dira etengabe. Jaiotzetik, gizarte sare
askotako partaide bihurtzen da norbanakoa. Urteak pasa ahala, norberak harreman
sareak aukeratzen ditu. Aisialdia edo kultur animazioaren sareen metodologian,
analisiaren oinarrizko unitatea ez dira norbanakoa parte hartzailea eta bere
ezaugarriak, parte hartzaileen arteko harremanen loturak baizik. Haur eta gazteen
artean euskararen erabilera eragitea eta beraien harreman sarea euskalduntzea
da ezagutza eta erabileraren arteko oreka aurkitzeko estrategia: harreman sarea
osatzen duten lagunen arteko komunikaziorako tresna euskara izatea. Harreman
sare horietan dauden eragile edo antolatzaileei aisiari jartzen dizkioten balio
hezitzaileen artean, “edukien” artean, euskarari funtzio berriak zabaltzearena
dago.
Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Iñaki Eizmendi, Aitor Urriarte, Olatz Zubillaga, Arantzazu Errasti
Ttakun Kultur elkarteak urteetan izandako esperientziaren arabera eta, euskararen
erabilera sustatu nahian emandako pausoek erakusten digutenez, gazteen euskararekiko
jarrerak lantzea ondo dago: euskarak bizi duen egoeraren zergatia ulertzea,
euskararen aldeko jarrerak lortzea, eta abar. Baina euskararekiko jarrera on
bat edukitzea ez da beti euskara erabiltzearekin lotzen. Gazteek euskararen
aldeko jarrera eduki dezakete baina beraien artean guztia edo ia guztia erdaraz
egin. Eta hori ez da soilik horrela gazteen kasuan izaten. Helduen kasuan ere
askoren kasuan gertatzen da.
Hezitzaileen prestakuntza eskola orduetatik kanpoko esparruan
Jaime Altuna Ramirez
AISIALDIA ETA ESKOLA ORDUETATIK KANPOKO JARDUERAK: KOKAPENA ETA ZEHAZTAPENAK
Tradizionalki ikastetxeek haurren aisialdian esku-hartze handirik
izan ez badute ere (eskola orduak aisiarako orduen antitesia izan dira, lanerako
orduen pareko), azkenaldian, eskolek aisialdiko eragile gisa duten pisua gero
eta handiagoa bihurtu da. Esku-hartze hori eskola orduetatik kanpoko ekintzetan
(kirola, musika, antzerkia…) eta bestelako aisialdi jardueretan gertatu da (udalekuak,
egonaldiak, ludotekak...). Horrekin batera, azken urteetan, euskararen normalizazioan
lanean ari diren eragileek lan horretan aisialdiak duen garrantzia azpimarratu
eta hizkuntza geletatik ateratzeko beharra azpimarratu dute. Dena den, aisiaren
kontzeptua eta egoera zehaztean, nahasketa handiak gertatu dira eta, maiz, gehiegi
definitu gabeko esparruaz aritzen gara. Sarrera gisa, beraz, kontzeptu zehaztapen
batzuk egingo ditugu zertaz ari garen hobeto ulertzeko.
Soziolinguistika Frantzian
Eguzki Urteaga
SARRERA
Azken hamarkadetan, soziolinguistikak garapen nabarmena ezagutu
du frantzian, berrikuntza teoriko eta metodologoak ekarriz, argitaratzen diren
liburu zein artikulu anitzek joera hori erakusten dutelarik. Labov-ek dio linguistika
orokorraren barruan sartu daitekela, Saussure-n planteamenduak kritikatuz. Zentzu
horretan, esan daiteke, soziolinguistika, linguistika nagusiaren kritika batetik
habiatu dela. Frantzian, soziolinguistika 13 eskoletan banatzen da, Rouen-go
eskolako linguistika sozialetik eta dialektologiatik, Bourdieu-k inspiratu duen
erreferentzien teoriara, eskola okzitandarretik igaroz. Ondorioz, ez dago soziolinguistikaren
batasunik. Oso ezberdinak diren lan taldeak, beraien erreferentzia teoriko,
objetu eta problematikekin, aurkatzen dira jakingaiaren definizioaren inguruan.