63. zenbakia ·
2007 (2)
Udalerrien garrantzia euskararen erabileran
Xabier Mendiguren Bereziartu
Azken hilabeteotan puri-purian egon da ele biko irakastereduen
gaineko eztabaida: lau aditu-taldek: juridikoak, soziolinguistikoak, psikolinguistikoak
eta operatiboak txostenak atondu dituzte, ondoren estatuko eta nazioarteko beste
aditu talde batek bere iritziak eman dituzte azterturiko gaien inguruan eta
azkenik Tontxu Campos, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak bere
proposamena egin du orain arteko irakastereduak gainditzeko markoaz eta abian
jarri da Lege Biltzarrean etorkizunean gure irakaskuntza-sistema hizkuntzei
dagokienez gidatuko duen prozesua. Esan beharrik ez dago aditu guztiek agerian
jarri dutela honelako prozesuak duen konplexutasuna eta bertan eragina duten
faktoreen askotarikotasuna, eta ondorioz, ez dagoela formula sinple eta errazik
gure helburu lortzeko, hots, 16 urteko gazte euskaldun eleaniztunak sortzeko.