Soziolinguistika Frantzian

Eguzki Urteaga
  SARRERA Azken hamarkadetan, soziolinguistikak garapen nabarmena ezagutu du frantzian, berrikuntza teoriko eta metodologoak ekarriz, argitaratzen diren liburu zein artikulu anitzek joera hori erakusten dutelarik. Labov-ek dio linguistika orokorraren barruan sartu daitekela, Saussure-n planteamenduak kritikatuz. Zentzu horretan, esan daiteke, soziolinguistika, linguistika nagusiaren kritika batetik habiatu dela. Frantzian, soziolinguistika 13 eskoletan banatzen da, Rouen-go eskolako linguistika sozialetik eta dialektologiatik, Bourdieu-k inspiratu duen erreferentzien teoriara, eskola okzitandarretik igaroz. Ondorioz, ez dago soziolinguistikaren batasunik. Oso ezberdinak diren lan taldeak, beraien erreferentzia teoriko, objetu eta problematikekin, aurkatzen dira jakingaiaren definizioaren inguruan.