Zenbakia

Euskararen erabilera enpresetan

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 57 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Zenbaki honetako dosierrean lantzen den gai monografikoa euskararen erabilera eta normalizazioa enpresetan, edo lan munduan da. Euskararen erabilera eta normalizazioa hezkuntzan (49., 50. eta 51. zenbakietan), udaletan (54. zenbakian) eta administrazioan (55. zenbakian) landu ondoren, enpresetan aztertzea ere, enpresa pribatuetan batez ere, beharrezko ikusi genuen, neurri handi batean elkar osagarri diren munduak direlako: elkarren arteko lotura hori azpimarratzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik (HPS) datorkigun artikuluan, baita bestelako artikuluetan ere.


LAN-MUNDUA: GAURKO EGOERA ETA ASMOAK

Nikolas Gardner


ERABILERA PLANA ABIAN JARTZEA ERABAKI ESTRATEGIKOA DA ENPRESARENTZAT

Amaia Lariz
     


ERABILERA PLANEN ALDEKO ARGUDIOAK

Patxi Alaña


DEBAGOIENEKO ESPERIENTZIA

Joxerramon Elortza, Inaxio Garro, Errukane Aperribai


AURRERAPAUSOAK ERABILERAN. ARLAN, 13 URTEKO EUSKARA PLANA

Patxi Alaña, Begoña Fernandez
 


IMH Fundazioaren egitasmoa: pertsonen konpromisoak, erakundearen arrakasta

Edurne Bilbao, Joseba Mikel Urdangarin


EZ DA EREMURIK HAIZEA SARTZEN EZ DENIK. (Euskararen haizeak Fagor Arrasaten)

Eñaut Apaolaza, Joxean Alustiza
1. FAGOR ARRASATEREN BERRI. 1970EKO HAMARKADA ETA 1990EKO HAMARKADA Fagor Arrasate ia 500 langileko enpresa da, eta hiru egoitza ditu, Arrasateko planta nagusia, Markinakoa eta Donostiakoa. Duela 50 urte baino gehiago sortu zen Arrasaten bertan, eta Arrasateko lehen kooperatiba izan zen. Xafla metalikoaren deformazio eta tratamendurako makinaria egiten du, eta bezeroak mundu guztian ditu sakabanatuta. Euskal Herrian bezero gutxi ditu, eta normalean proiektu txikiak eskatzen dizkiote.


ELKARGIREN EUSKARA PLANA: 2 URTEKO ESPERIENTZIA

Axier Baglietto


EKKO: EUSKARAZKO KOMUNIKAZIOAREN KUDEAKETA ORGANIZAZIOETAN

Kepa Atutxa, Ibai Atutxa


Jarrera, portaera, motibazioa eta partehartzea enpresetako euskara planetan

Nekane Arratibel, Joxpi Irastorza


SOZIOEKONOMIA-ARLOAREN BILAKAERA KATALUNIAN: IKERKETAK ETA EKINTZA-PLANAK

Ernest Querol


Galdera-erronda

Hainbat erantzule


Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna

Castillo Suárez, Pedro Albite
(*1)   Immigrazioa Euskal Herrian Gaur egun, oraindik ezin esan daiteke euskal gizartea immigrazio garbiko herrialde bat denik, argi eta garbi; izan ere, alde egiten duen eta iristen den jende kopurua oso antzekoak baitira. 3 milioi lagun inguruko biztanleria du, zazpi herrialdeak kontuan hartuta, eta 2003. urtean 80.000 lagun inguruk alde egin zuten gure herriko zazpi herrialdeetatik, hainbat arrazoi medio. Baina, emigrante horietatik, bestela pentsa litekeen arren, herena bakarrik zen beste herriren batean jaioa, Espainiako edo Frantziako estatuetako lurralderen batean jaioak nagusiki (16.000 inguru); urte horretan emigratutako gainerako bi herenak Euskal Herrian bertan jaioak ziren.


HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ETA EUSKARA HEZKUNTZA SISTEMAN

Eunate Prieto
  (*1) Liburu honetan egileak Euskal Herriko hezkuntza-sistemen gaineko ikerketa sakona burutu du, hizkuntza-eskubideetan erreparatuz. Atzera begira jarri, egungo egoera aztertu eta etorkizunari begira, proposamenak aurkezten dizkigu egileak. Honetara, hizkuntza aldetik, nolakoa izan beharko litzatekeen etorkizuneko Euskal Herria eta zein izan beharko litzatekeen hezkuntza-sistemaren norabidea hausnartzen du, beti ere oinarritzat zera hartuz: hezkuntza-sistema, herritarron hizkuntza integratzeko tresna eraginkorra bilakatu behar dela, euskal gizartearen aniztasuna eta gizartearen hizkuntza kohesioa uztartuz.