57. zenbakia · 2005 (4)

Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna

Castillo Suárez, Pedro Albite
(*1)   Immigrazioa Euskal Herrian Gaur egun, oraindik ezin esan daiteke euskal gizartea immigrazio garbiko herrialde bat denik, argi eta garbi; izan ere, alde egiten duen eta iristen den jende kopurua oso antzekoak baitira. 3 milioi lagun inguruko biztanleria du, zazpi herrialdeak kontuan hartuta, eta 2003. urtean 80.000 lagun inguruk alde egin zuten gure herriko zazpi herrialdeetatik, hainbat arrazoi medio. Baina, emigrante horietatik, bestela pentsa litekeen arren, herena bakarrik zen beste herriren batean jaioa, Espainiako edo Frantziako estatuetako lurralderen batean jaioak nagusiki (16.000 inguru); urte horretan emigratutako gainerako bi herenak Euskal Herrian bertan jaioak ziren.