Zenbakia

Kale erabileraren IV. neurketa, 2001…

PDF formatuan eskaintzen da.somdn_product_page

HITZAURRE GISA 43 ZKIA

somdn_product_pageMaria-Jose Azurmendi
      Iritsi zaigu “Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketa” izeneko ikerketaren berri ematen duen zenbakia. Euskararen erabilera zertan den eta zein bilakaera duen ezagutzea premiazkoa zaigu aldez edo moldez euskara geroratzen laguntzeko konpromezua hartu dugunoi. Bai baitakigu, euskararen erabilera mailak gure hizkuntzaren normalkuntza maila zintzo adierazten duela.


Erabileraren Kale Neurketa. Ibilbidea eta metodologia

somdn_product_pageOlatz Altuna
SARRERA Euskal Herriko Kale Neurketak, Euskal Herri osoan, eremu publikoan ¾kalean¾, euskararen ahozko erabilera neurtzen du. Estreinakoz 1989an egin zen neurketa hori, geroztik lau urtean behin errepikatu da. Hamabi urte igaro ondoren, beraz, IV. Kale Neurketa burutu dugu. Orain arteko hiru Neurketak Euskal Kultur Batzarraren (EKB) zuzendaritzapean egin dira. EKB desagerturik SEI Elkarteak hartu du bere gain euskararen egoera zertan den aztertzeko ezinbestekoa den ikerketa hau. Esan bezala, hamabi urteko ibilbide luzea du Euskal Herri mailako Kale Neurketak. Aurretik, Siadecok burutu zituen kale neurketak, Gipuzkoa osoan (1983) eta Ipar Euskal Herriko barnealdean. Aitzindaritza lan horien ostean, proiektu hau sortzeko ahalegin eta ekarpen handiak egin zituzten Siadecok berak metodologiari dagokionean (Iñaki Larrañaga eta Kike Amonarriz buru), unibertsitateko zenbait irakaslek erabilerari buruzko teorizazioan (J.L. Alvarez Enparantza “Txillardegi�» eta Xabier Isasi), eta Euskal Kulturaren Batzarrak proiektuari maila orotako babes eta laguntza “logistikoa�» eskainiz. Bihoakie bada, horiei guztiei gure esker ona euskararen osasuna diagnostikatzeko lanari eta, oro har, euskal soziolinguistikari egindako ekarpen garrantzitsu honengatik.


Erabileraren IV Kale Neurketa. Emaitzen azterketa

somdn_product_pageOlatz Altuna
Sarrera Euskararen Kale Neurketa 1989az geroztik lau urtean behin egiten den ikerketa da. Euskal Herri osoan kalean euskarak duen presentzia du aztergai. Behaketa zuzenaren metodologiaz baliatuz neurtzen da kaleko elkarrizketetatik zenbat diren euskaraz. Aurreko atalean aztertu dugu ikerketaren ibilbidea eta metodologia, jarraian ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu: Euskal Herri mailako eta lurraldekako erabilera, bilakaera, eta gaitasun-maila eta erabileraren arteko korrelazioa. Datu horiez gain, badira neurtu diren beste aldagai batzuk ere, esate baterako adin taldeak, sexua eta haurren presentzia. Aldagai horiek BAT aldizkariko ale honen beste artikuluetan aurkezten dira.


Euskararen Erabileraren Bilakaera Ipar Euskal Herrian

somdn_product_pageEguzki Urteaga
SORRERA Artikulu honek, SEI-k egindako Erabileraren IV. Kale Neurketa du abiapuntutzat, nahiz eta ez garen inkestaren datu soiletan oinarrituko kale neurketaren nondik norakoak ulertzerakoan. Inkesta honen diseinuaren oinarria aurrekoen bera izan da, alegia, "“neurketa burutu den urte saioa, aste egunak eta orduak, aurreko neurketen berdinak izan dira eta neurtutako ibilbideak irizpide berekin aukeratuak izan dira". Era berean, neurketa 2001-eko azaroaren 7-a eta 10-a bitartean egin dela esan beharra dago eta ipar Euskal Herriko 37 udalerrietan egin da (30 Lapurdin, 4 Nafarroa Beheran eta 3 Zuberoan), oro har, 9 264 pertsona entzun direlarik.


Euskararen kale erabilera Araban: 1989-2001

somdn_product_pageIñaki Martinez de Luna
Euskal Herriko euskararen kale erabilera laugarren aldiz neurtzen duen ikerketa honek euskalgintzan eta hainbat gizarte eremutan interes guztiz ulergarria piztu du. Arabari dagokionez ere, bilduriko informazioak hainbat puntu azpimarragarri eskaintzen digu, ondoko lerroetan ikus daitekeen bezala. Ikus dezagun, beraz, Araban gehien gailentzen diren zifrak eta joerak zeintzuk diren, datu orokorrenetatik abiatuta.   KALE ERABILERA, ORO HAR (%) URTEA Araba Gasteiz Euskal Herria 1989 3,9 1,9 10,8 1993 3,9 2,5 12,0 1997 3,8 2,9 13,0 2001 3,3 2,8 13,5 1. taula Araban, 1989tik 2001era bitarteko kale-erabilera, oro har, mantendu bada ere, lehenengo begiradan begi bistan agertzen zaigunak jaitsierarako joera baten susmoa pizten digu, azkeneko zortzi urteetan erabilera %3,9tik %3,3ra bitartean apaldu baita. Baina, esan dezagun, aldiz, Gasteizko datuek ez diotela ildo berdinari jarraitzen, 1989tik 1993rako igoeraren ondoren, erabilerak, jaitsi partez, lorturiko maila berdinari eusten diolako.


Euskararen Erabilera Nafarroan

somdn_product_pageMikel Arregi
SEI elkarteak 2001ean euskararen erabilera kalean neurtu zuen. Egin den laugarren neurketa izan da, lehenengoa 1989an egin zen eta ondoren lau urtero errepikatu ditu kale neurketa horiek. Kale neurketaren helburua begibistakoa da: behaketa zuzenaren bidez zenbatzea kalean entzuten diren elkarrizketetakik zenbat diren euskaraz. Alderdi metodologikoen azalpena aurrerago egin denez ez naiz luzatuko. Beraz, goazen harira DATUEN AURKEZPENA Neurketa Nafarroako 41 herritan egin zen. Herriak aukeratzeko irizpide demografikoak hartu dira aintzat: 5.000 biztanletik gorako herri guztiak eta gainerakoen artean % 10. Nafarroako datuen azalpen hau idazteko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioa hartu da kontuan. Banaketa hau kontuan hartzea bi arrazoiengatik izan da:


Euskararen Kale Erabilera Bizkaian

somdn_product_pagePatxi Juaristi
2001. urtean egindako neurketen arabera, gutxi gora-behera hamar bizkaitarretik batek (%11) euskaraz hitz egiten du kalean. Zentzu honetan, Euskal Herriko herrialdeen artean, Bizkaia tarteko egoeran dago euskararen erabilerari dagokionez, izan ere, bizkaitarrak gipuzkoarrak (%29,9) baino erdaldunagoak dira, baina arabarrak (%3,3), nafarrak (%6,7) eta iparraldekoak (%5,8) baino euskaldunagoak. Bizkaitarren %18 edo %19 euskalduna dela kontuan hartzen badugu, gutxi gora-behera Bizkaiko biztanleriaren %7-8 euskalduna da baina ez du hitz egiten euskaraz kalean. Gogoratu egin behar da, 1991. urteko zentsuko datuetan oinarritzen den II. Soziolinguistikazko Maparen arabera, bost urtetik gorako bizkaitarren %19 euskalduna dela eta, aldiz, 1996. urteko Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkestaren arabera %18,1.


Euskararen Kale Erabilera Gipuzkoan

somdn_product_pageJose Felix Diaz de Tuesta
1.- SARRERA. Neurtzen ez dena ezin da hobetu. Horixe da, behintzat, kalitatea ardatz duten kudeaketa sistemen irizpideetako bat. Errealitate bat neurtzea, ordea, ez da erraza edo, hobeto esanda, errealitatearen neurketa fidagarriak egitea ez da erraza. Are gutxiago baliabideak urriak direnean. Edonola ere, gogoan izan beharra dago, goian esandako kudeaketa sistemen arabera, aurrera egiten ez duenak atzera egiten duela. Zein da gaur egun Euskal Herriko hizkuntza egoera? Euskararen egoerak hobera ala txarrera egin du azken berrogei edo hogei urteotan? Hori da behin eta berriro hizkuntza normalkuntzan ari garenok geure buruari eta elkarri galdetzen dioguna. Eta ez da erraza izaten horretan ados jartzea.


Erabileraren Neurketa. Adin– Taldeen Bilakaera

somdn_product_pageImanol Esnaola
SARRERA Euskararen egoera eta bilakaera jarraitzeko neurtzen diren adierazleen artean adin taldeena da, seguruaski, ikusmin gehien pizten duena. Urteek eta egindako bideak erakutsi digute, ordea, honelakoetan ez dagoela “magia�» egiterik. Arraia eta ogia mugagabe biderkatzen ziren egunak urrun daude historian. Erabileran eragin nahian ari garenok badakigu, edo behar genuke jakin, ez garela magoak. Metafora egoki baten bila jarrita, erabileraren soroan ari dena lorazainaren pareko zerbait dela esan dezakegu (eguraldiaren eta urte sasoien arabera, pazientzia handiz erein, ureztatu, kimatu, ongarria eman eta politiki poliki gure baratza eremu bizi eta osoa izan dadin lan egiten duena).


Kale Neurketa: Sexuaren Araberako Erabileraren Emaitzak Eta Horien Inguruan Sortutako Galderak

somdn_product_pageJone Miren Hernández García
Gogoeta honi hasiera emateko, azkeneko Kale neurketan emandako aurrerapausoak nabarmendu nahi ditut, izan ere sexuaren araberako erabileraren datuen jasotzeari 1997an hasiera eman bazitzaion ere, 2001eko saioan aldagai horren inguruko hobekuntza interesgarriak egin direla deritzot. Hori dela eta, lehenengo aldiz, sexua aldagaia adinarekin gurutzatzeko aukera dugu. Berrikuntza horrek informazioa aberasten du, euskararen erabilera dela eta, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeak bereziki zein adin multzotan kokatzen diren agerian utziz. Esandakoa esanda, eta sexua aldagaiaren inguruan jasotako datuen analisiari helduz, informazio horrek hiru puntu hausnartzera bultzatzen nau eta horixe izango da artikulu honen helburua, hiru maila horietan –laburki- murgiltzea.


Euskararen erabileraren IV. kale neurketa. Emaitza nagusiei buruzko zenbait gogoeta

somdn_product_pageJean-Baptiste “Battittu” Coyos
Lerro labur horietan Euskararen erabileraren kale neurketaren emaitza nagusien txostena ez dugu artoski aztertu nahi, baina zenbait gogoeta eta galdera baizik egin. Ipar Euskal Herriko datuak erabiliko ditugu bereziki. 1) INKESTAREN BALDINTZEZ Lehenik inkestaren baldintzei buruzko galdera bat etortzen zaigu. Nola banatua izan den biztanle kopurua adinaren arabera, haurren, gazteen, helduen eta adinekoen taldeetan? Haur taldea zein adinera, etab? Eta beraz beha ziren inkesta egileek ondotik galdetu duteajendeari zein zen haren adina, jakinez neurketa «hizketan ari direnari ezer galdetu gabe» egina izan zela ? Beraz kale neurketa horren berezitasun bat da datuak objektiboak direla, baina duda bat dago hiztunen adinaz.


Zer egin

somdn_product_pageJoxe Jabier Iñigo
Euskararen erabilpenaren datua alde batetik positiboa izanik ere —euskal hiztunen leialtasun handia erakusten duen aldetik—, kezkagarria da bi zentzu funtsezkoenetan: a) oraindik oso baxua da, eta b) hazkuntzaren erritmoa moteldu egin da. Bi errealitate horien atzean kausa bera dago: euskaldunen proportzioa oso txikia da. Horregatik, erabilpenaren portzentajea hurbilduz doakion neurrian, ezinbestean joango da hazkuntza hori motelduz, motelagotuz gainera, aurrerantzean. Erabilpenaren aurreko neurketetan dagoeneko aurreikusten ziren emaitzak dira oraingoak, eta ez lukete inorentzat sorpresa izan behar.


2001eko kale neurketak, kezkak eta erronkak

somdn_product_pagePaula Kasares
Hondar kale neurketek emandako datuak aztertzeak zirrara gazi-gozoak eman dizkit. Zirrara gozoa, orain bitartean, neurketaz neurketa, Euskal Herri osoari dagokion erabilera datua igo baita, oso igoera apala izanda ere, eta gainera, euskararen erabileraren igoera hori gizarte talde gazteenetan gertatu da. Zirrara gazia, aldiz, azken neurketaldiak erakutsi bezala, igoera mantsotu baita eta ez dirudi mantsotze edo galgatze hori gertaera puntuala denik. 1989ko neurketalditik heldu den joera da. Euskal Herri osoari dagokion datu orokorraren azpian bi erabilera eredu agertzen zaizkigu, biak oso ezberdinak eta beren joeretan egonkorrak:


Eusko soziolinguistika: hiru iturriak. Balioztapen kritikoa

somdn_product_pageJesus R. Marcos


Euskal Herria, soziolinguistika eta kale neurketa

somdn_product_pageJuan Mari Mendizabal
Alde batetik zera azpimarratu behar genuke, gure herriaren berreuskalduntzea helburu estrategikotzat dugun guztiontzat hizkuntza politikak ere maila horretako garrantzia daukala eta horren azpiegituraren atal batek egoera soziolinguistikoaz arduratu behar duela. Ikerketa soziolinguistikoak kokapen bat edo beste izango du, eta dauka gaur ere, dauzkagun hizkuntza politikakoetako helburuen arabera. Ildo horretan, lehendabizi agerian jarri beharrekoa da Euskal Herriak gaur oraindik ez duela horrelako azpiegiturarik, nahiz eta bere beharra argia izan hizkuntzaren egoera arrisku bizian den herri batentzat. Horrekin lotuta ere, agerian utzi beharko genuke lurralde hauetan diharduten unibertsitateek soziolinguistikari eman izan dioten garrantzia eskasa : departamentu batzuetako pertsonen arduran gelditu eta hortik bideratu izan dira ekimen apurrak(ikastaroak,...). Euskararen aldeko mugimenduak, eta oro har euskalgintzak askotan jo behar izan du soziolinguistikara, gure errealitatea ezagutzeko asmoz eta bere kasa sortu behar izan ditu bitartekoak horri erantzuteko. Hala ere, beti bezala bitarteko gutxiz, baina herri ekimenak erantzun dio alor honi ere: hor dugu kale neurketa eta Soziolinguistika Institutua sortzeko asmoa.


Aurrera, baina oraindik asko egiteke

somdn_product_pageOlatz Olaso
Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketaren emaitzak lasaitasun apur batekin begiratzeko astia izan dugun ostean, ez gara jarriko datu guztiak aipatzen, aurreko orrietan egin duten bezala. Hausnarketa txiki bat egitearekin konforme. Ia bi orrialde hauetan interesgarria den zerbait esateko moduan gauden. EMAITZEN GIZARTERATZEA Gertutik begiratuta behintzat, inoiz baino hobeto zaindu da Kale Neurketa honetan emaitzen argitaratzea. Alde batetik, datuak argitaratu aurretik, ondo hausnartu da zein datu egin publiko eta baita, datu horiei buruz egin beharreko hausnarketa ere. Kale Neurketaren metodologia ezagututa, ondorio batzuk ateratzeko beharrezko ditugu, alde batetik, lagin esanguratsu bat izatea, eta bestetik, nolabaiteko segida bat lortzea. IV. Neurketa honetan, aukera egokia sortu da horretarako. Hala ere, zorionez, aurre egin zaio datu desglosatu guztiak emateko tentazioari. Hainbat udal txikitan Euskal Herri mailarako diseinaturik dagoen Kale Neurketak erabili nahi dituzte beraien udalerriko egoeraren argazki bat izateko, eta horrek ondorio okerrak ekar ditzake, neurketarentzat berarentzat eta batez ere metodologiarentzat.