43. zenbakia ·
2002 (2)
Kale Neurketa: Sexuaren Araberako Erabileraren Emaitzak Eta Horien Inguruan Sortutako Galderak
Jone Miren Hernández García
Gogoeta honi hasiera emateko, azkeneko Kale neurketan emandako aurrerapausoak nabarmendu nahi ditut, izan ere sexuaren araberako erabileraren datuen jasotzeari 1997an hasiera eman bazitzaion ere, 2001eko saioan aldagai horren inguruko hobekuntza interesgarriak egin direla deritzot. Hori dela eta, lehenengo aldiz, sexua aldagaia adinarekin gurutzatzeko aukera dugu. Berrikuntza horrek informazioa aberasten du, euskararen erabilera dela eta, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeak bereziki zein adin multzotan kokatzen diren agerian utziz. Esandakoa esanda, eta sexua aldagaiaren inguruan jasotako datuen analisiari helduz, informazio horrek hiru puntu hausnartzera bultzatzen nau eta horixe izango da artikulu honen helburua, hiru maila horietan laburki- murgiltzea.