43. zenbakia ·
2002 (2)
Euskararen Kale Erabilera Bizkaian
Patxi Juaristi
2001. urtean egindako neurketen arabera, gutxi gora-behera hamar bizkaitarretik batek (%11) euskaraz hitz egiten du kalean. Zentzu honetan, Euskal Herriko herrialdeen artean, Bizkaia tarteko egoeran dago euskararen erabilerari dagokionez, izan ere, bizkaitarrak gipuzkoarrak (%29,9) baino erdaldunagoak dira, baina arabarrak (%3,3), nafarrak (%6,7) eta iparraldekoak (%5,8) baino euskaldunagoak.
Bizkaitarren %18 edo %19 euskalduna dela kontuan hartzen badugu, gutxi gora-behera Bizkaiko biztanleriaren %7-8 euskalduna da baina ez du hitz egiten euskaraz kalean. Gogoratu egin behar da, 1991. urteko zentsuko datuetan oinarritzen den II. Soziolinguistikazko Maparen arabera, bost urtetik gorako bizkaitarren %19 euskalduna dela eta, aldiz, 1996. urteko Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkestaren arabera %18,1.