Zenbakia

126. zenbakia ·
2023 (1)
TXILLARDEGI-HAUSNARTU SARIAK (2022)
10,00€
BAT Soziolinguistika Aldizkaria 126, 2023 (1)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: Lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan
Xan Aire
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.1
Artikulu xume honek, Ipar Euskal Herriko testuinguru erdaldunean eraman lanketa kolektibo
bezain intuitibo bati aztarna egituratu bat finkatu nahi dio, elkarrekintzak haurren artean euskararen
erabilera ez formala eta espontaneoa areagotzeko korrelazioa hizpide nagusitzat hartuz. Lehen
zatian, elkarrekintza eta euskararen erabilera lotzen aitzindari izan zen Uztaritzeko ikastolaren deskribapena
egiten du. Hortik, bigarren zatian, ariketa konparatibo batetik, lehen pista orokorrak ateratzen
saiatzen da, azken zatian lan-marko baten proposamena pausatzeko. Lan horrek balio izanen duelakoan
ikastetxe gehiagotan esperimentatzeko, baita egoera hobetzen lagunduko duten ikerketa sakonagoak
eramateko. • Hitz gakoak: Elkarrekintza, erabilera, jolastokia, lan-markoa, espazioa, pertsona, objektua,
denbora.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa
Iñaki Beristain Agirre
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.2
Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata
bestearekin harremanetan daude, hizkuntza-komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman hauetan
sozializatuz ikasten dugu komunikatzen, hizketaren bitartez elkarri eragiten dioten sare sozialetan.
Antropologia lan honetan datu esanguratsuak aurkeztuko ditut Orio (Gipuzkoa) udalerriko gazteek hizkuntzekin
(batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko,
euren sare soziala eta hizkuntza-komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta
hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko. • Hitz gakoak: Soziolinguistika, ukipen
egoeran dauden hizkuntzak, elebitasun, diglosia, hizkuntza hautaketa eta erabilera, eta hizkuntza-komunitate.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Tolosaldeko Ikasle Eusleak. DBHko ikasleekin gauzatutako lau asteko ariketaren emaitzak eta ikasleen iritziak
Imanol Artola Artetxe
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.3
Tolosaldeko gazteen artean nagusiki euskaraz hitz egiten bada ere, azken urteetan erdalduntzen
ari dela-eta dezenteko kezka dago eskola-komunitatean. Hori horrela izanik, Aldahitz Ikerketak
lantokietarako prestatutako metodologia moldatu da, eta DBHko ikasgeletan lau asteko proiektu bat
jarri da martxan. Oraindik ere euskara nagusi den ikastetxeetan, gela bakoitzean launa ikasle hautatu
dira eskola eremuan dauden artean euskaraz egin dezaten, eusle izan daitezen. Lau asteko ekimen batek
ez du ikastetxeko hizkuntza-erabilera errotik aldatzen, baina aldaketa txiki batzuk eragin ditzake. Astez
aste ikasleek betetako datuak baliatu dira azterketa egiteko; eta datu horiek ikasmailekin, generoarekin
eta ikastetxeen euskararen erabilera-aitortuarekin gurutzatu dira. • Hitz gakoak: Eusle, ahalduntzea,
hizkuntza-aldaketa, adostasuna, ikasleak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntza eta garuna: hainbat metaforaren inguruko gogoeta
Naroa Anabitarte
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.4
Metaforen rola zentrala da ikerketa zientifikoetan. Hizkuntzalaritzaren eta zientzia kognitiboen
esparruan, ikerketen oinarrian metafora jakin batzuk erabiltzen dira. Hizkuntzari eta giza gogoari
begiratzeko moduak sortzen dituzte metafora horiek, eta horrek hizkuntzalaritza aplikatuan eragin zuzena
izan dezakeela argudiatzen da artikulu honetan. Zehazki, euskal soziolinguistikan erabiltzen diren
hainbat metaforaren inguruko gogoeta egingo dugu lerro hauetan. • Hitz gakoak: Hizkuntza, garuna,
zientzia kognitiboak, euskera, metafora.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Sarean ehundutako hizkuntzen (ko)ofizialtasunaren eraentza juridikoa. Espainiako Estatuan euskara, galiziera, valentziera eta katalanaren marko juridikoaren alderaketa hedabideen alorrean
Eider Gurrutxaga Larrañaga
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.5
Artikulu hau Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza praktikak XXI. mendean
masterreko Master Amaierako Lanean dago oinarritua, Maite Zelaia eta Iñigo Urrutiaren gidaritzapean
egina. Komunikazioa zein komunikabideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garaiotan,
Espainiako Estatuan koofizialak diren hizkuntzen hedabideetako eraentza juridikoa aztertzea izan da
lan honen helburua. Nazioarteko, Europako, Espainiako Estatuko zein autonomia erkidegoetako araudia
erabili da ikergaiaren errealitatera gerturatzeko. Ondoren, ikus-entzunezkoetan valentziera, galiziera,
katalana eta euskarak duten egoera aztertu da beraien arteko alderaketa oinarri hartuta. Bide
batez, komunikabideen esparruan Espainiako Estatuko hizkuntza- politikaren hutsuneak azaleratzeko
saiakera egin da. • Hitz gakoak: Hizkuntza gutxituak, komunikabideak, Espainiako Estatua, eraentza
juridikoa, hizkuntza-politika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)