Zenbakia

49. zenbakia · 2003 (4)

Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura…


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 49 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Euskararen egoera unibertsitate aurreko mailatako hezkuntza munduan zein den, modu zabalean ulertuta, hori da zenbaki honetako aztergaia. Modu zabalean, alderdi ezberdinak jasotzen direlako: euskararen plangintza, euskararen agerpena, euskararen erabilera, erabiltzen den euskararen kalitatea, eta abar. Izan ere, hezkuntza eremu nagusia izan da euskararen normalizazio bidean, eta hala izango da gertuko etorkizunean, behintzat. Hori horrela, aldizkariak eremua gertutik aztertzea nahi izan du.


Euskal Irakaskuntza Ipar Euskal Herrian

Erramun Baxok, Maite Oxandabaratz, Mixel Esteban, Pantxika Ibarboure, Pantxika Maitia
Iparraldean eskoletako euskal irakaskuntzak inoiz ez bezalako garrantzia dauka. Alabaina, 2001eko inkesta soziolinguistikoak erakusten digu familia bidezko transmisioa ez dela ongi egiten. Beraz, eskolaren gain da neurri handi batean euskararen jarraipena segurtatzea. Gainera, haurrak gero eta gehiago bi urtetan sartzen dira ama-eskolan, eta adin horretan lehen hizkuntza ez da oraino behin betiko finkatua.  


Nafarroako irakaskuntzaren egoeraren berri

Mikel Arregi
  SARRERA   Ideia hau maiz azaldu bada ere, berriz aipatzea komeni da: euskararen normalizazio prozesua hezkuntza arloan Nafarroako gizarte eragileei zor zaio neurri handi batean, Administrazioa (instituzioen ardura duten eta izan duten alderdi politikoak) honen kontra ari baita. Administrazioak beti gizartearen eskaeraren ondoren onartu du euskararen alde hartu beharreko neurriren bat: ikastolak 60ko hamarkadan klandestinitatean sortu ziren, 70eko hamarkadan irakasleen aldeko jarrerari esker hasi zen euskaraz irakasten eskola publikoetan, eta honi esker Administrazioak 11 maisu maistra kontratatu zituen “cupo de bilingüismo” deiturikoa sortuz. 80ko hamarkadaren hasieran gero eta nabarmenagoa zen herritar askoren euskararen aldeko konpromezua eta euskarazko irakaskuntza errealitate bilakatzen ari zen, nahiz eta legezko onarpenik ez zen gertatuko 1986 urtera arte, Euskararen Legea onartu zen urtea, hain zuzen ere.


Euskal Curriculuma: hizkuntza arloa

Maria-Jose Azurmendi
Ikastolen Elkartea “Euskal curriculum propioa” aztertzen ari da, zenbait adituren laguntzarekin; alegia, 1996ko Ikastolen III. Batzarrean hartu zuen konpromezua gauzatzen ari da. Curriculuma gauza zabala da, ondoko galderari erantzun behar diolako: Euskal Herriko pertsona kulturadun batek euskal kulturari buruz eta kultura unibertsalari buruz oro har, gutxienez:  


Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez

Ikastolen Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea
Hezkuntza eleaskotarikoaren egitasmoa hedatzen ari da, eta horretarako egon daitezkeen bideen artean eleaniztasun goiztiarraren aukera nagusitzen ari da gure artean. Ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko, urrutira joan gabe Euskal Herrian bertan, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, nola azken hamarkadaz geroztik, urtez urte, zabaltzen ari diren ikastoletan, eskola publiko eta pribatuetan hirueletasun goiztiarreko esperientziak. Badirudi, gainera, hezkuntza komunitatean nahiko adostasun handia dagoela eleaniztasunaren lorpenei dagokienez: derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, bi hizkuntza ofizialen ezagutza sendoa eta erabiltzeko gaitasuna ziurtatuko dira; eta atzerriko hizkuntzei dagokienez, aukeratzen den atzerriko lehen hizkuntzan komunikatzeko eta ikastarlo bat hizkuntza horretan jarraitzeko oinarrizko gaitasuna eta atzerriko bigarren hizkuntzaren ezagutzaren hastapenak ziurtatuko dira. Zalantzarik gabe esan daiteke euskal eskolan azken bolada honetan egiten ari den berrikuntzarik nabarmenetakoaren artean elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarraren planteamendura aldatzea dela. Bide hori urratzeko asmoz, 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren bidez.


Gaitasun eleaniztuna eta elebakarra alderagarriak al dira?

MªPilar Sagasta
  SARRERA   Alderagarriak al dira hiztun bat hainbat hizkuntza erabiltzen dituena eta beste bat bakarra erabiltzen duena? Aurrenak eta azkenak era berean erabiltzen al dute hizkuntza? Artikulu honen bidez eztabaida hori plazaratu nahi dugu eta gaia hurrenkera honetan jorratuko dugu: lehenik, marko teorikoari buruz arituko gara eta bi ikuspegi jorratuko ditugu eleaniztasuna aztertzeko; bigarrenik, aipatu egingo ditugu zeintzuk ezaugarri dituen gaitasun eleaniztunak; hirugarrenik, aztertu egingo dugu eleaniztunaren portaera linguistikoa hainbat adibide jarriz; eta, azkenik, hainbat ondorio aterako ditugu.


Euskararen irakaskuntza eta jabekuntza-ikaskuntza estrategiak (2-4 urtekoek) D ereduan

Maria-Llanos Luque, Maria-Llanos Luque
1. SARRERA   Hizkuntzaren jabekuntzaren era orok, Vygostkik aipatu zuenez, testuinguru sozialean euskarri-sistema, ikaskuntza, eta jabekuntzaren barne prozesuaren arteko ezinbesteko topaketaren menpe daude (Bruner, 1981, 1984). Hori dela eta, ekintza linguistikoa gizarte-ekintza mota bat da, honela hizkuntzaren garapenak elkarrekintzaren garapenarekin, sozializazio prozesuekin elkartasun estua izango luke (Diez.Itza, 1992). 


Ikastola eta eskoletan euskararen erabilera indartzeaz gogoeta

Erramun Osa
  1. ATARIKOA     “Izan, ala ez izan” Shakespeare-k (1564-1616) Hamlet-en ahotan jarritako esaldi gogoangarria euskararen eta euskarazko irakaskuntzan aritu izan diren eta hala diharduten askoren barreneko pentsamenduak laburbiltzen dituen esaldia da, beharbada. Izan ere, Euskal Herrian gertaturiko mintzaldatzeari (language shift) galga jartzeko ez ezik euskararen indarberritzea gertatu ahal izateko ere, eskolaren[1] zein helduen euskalduntze eta alfabetatzearen ekarpena garrantzi handikoak izan dira. Ingurumari horretan, Cooper-en “maintenance of a language implies its acquisition by the next generation” ildotik, Euskal Herrian gertatutako dislokazio demografikoari[2] (Fishman) zein ahultze soziokulturalari buelta emate horretan gogotik ahalegindu gara ikastoletan, eskoletan, zein euskaltegietan. Lortutako emaitzek ez gaituzte erabat gogobete, ordea, eta, besteak beste, euskal lurralde batzuetan euskararen ezagutzak gora egin arren, adin talderik gazteenetan, euskararen erabilerak maila bereko hazkunderik ez izatea kezka iturri da gure artean.


Euskara eta hezkuntza

Juan Carlos Alonso
Zaila egiten da gai honen inguruan lasaitasunez idaztea, euskararen berreskurapenean eta normalizazioan ari diren kultur, hezkuntza, gizarte, eta enpresen esparruetako erakundeak behin eta berriz jasaten ari direna kontuan izanik.   Halere, lasaitasuna beharrezkoa da. Idazten duen honek gure hizkuntzaren egoera ona dela uste du; hori bai, asko hobe daitekeena. Eta baieztapen hau ondo ulertzeko idazkian azaltzen diren balorazioak bizipen zehatz batzuetan oinarritzen direla argitu behar da, euskara ia desagerturik egon den herrialde batean gertatutakoak, Araban hain zuzen ere. Eta esparru zehatz batetik egiten dira, euskararen berreskurapenaren alde ahalegin handia egin duen Euskal Eskola Publikotik.


Hizkuntza kalitatea, burujabetza linguistikoa da

Kike Amonarriz Gorria
  ASPALDIKO KEZKA   Lehenengo eta behin, esan dezagun, hizkuntzaren kalitatearen inguruko kezka ez dela gaurkoa, eta euskal idazle eta euskaltzale askok agertu duela historian zehar, aldez edo moldez.  


Euskararen kalitateaz eta abarrez

Ibon Olaziregi
    Gogoan dut, duela urte batzuk irratia entzuten nengoela, Euskadi Irratia agian, nire arreta deitu zuen gauza bat entzun nuela: Ipar Euskal Herriko pertsona bati ari zitzaizkion elkarrizketa egiten bertako gizarteari buruz. Momentu batean, euskarak Ipar Euskal Herrian duen egoeraz galdegin zion esatariak eta erantzuna honelako zerbait izan zen: euskara iparraldean urtu egin da, azukre-koxkorra uretan bezala eta ia konturatu gabe. Parabola polita iruditu zitzaidan, euskararen galera mikatzari azukrearen gozoa eransten baitzion nolabait. Geroztik azukre-koxkorraren irudia maiz etorri zait gogora. Hegoaldeko euskal herrietan gure begien aurrean gertatzen ari dena deskribatzeko ere ez dut uste hain metafora txarra denik, gurean azukre-koxkorra hain desegina ez dagoela argudiatuz kontsola gintezkeen arren.


Hizkuntza eta eskola

Lore Erriondo
  Hizkuntza da pertsonen garapen kognitibo eta sozialerako oinarrizko tresna, eta laburbilduz, bere bilakaeran eragiten duten aldagaiak, norbanakoak eta sozialak dira. Hizkuntza eraikitzearekin batera eraikitzen dugu gure nortasuna eta bestearen laguntzaz lortzen dugu eraikin kulturala eta sinbolikoa eskuratzea, kanpo-mundutik jasotzen dugun zuzeneko hautematearen mugak gainditzea, lokera eta erlazio konplexuak adieraztea, kontzeptuak sortzea, ondorioak eraiki eta arazo teoriko konplexuak burutzea; funtsezkoa da, beraz, gizakien arteko hizkuntz harremana. Errealitatea ulertzeko eta kideen arteko komunikazioa hobetzeko premia dugulako garatzen da giza-hizkuntza, eta honen bitartez lortzen dugu, hain zuzen ere, ezagutza garatzea eta gizarte konplexutasuna antolatzea. Horregatik diogu ideiak elkarren artean trukatu ahal eta nahi izatea gizakien ezaugarria dela eta hizkuntza dela bereziki gizartekide egiten gaituena. Hizkuntzarik gabeko gizartean ez litzateke inola ere gizaki hiztunik garatuko, ez eta ezagutza, antolaketa, eta hauen transmisioa ere.


Hizkuntzaren kalitatea hezkuntzan

Juan Luis Goikoetxea
  Kalitatea aspaldietan dago modan. 1998 hartan zioskun Luis Mari Larringanek “Kalitatearen gaia gure gizartean aspaldion luze eta zabal dabilen gaia da”. (Euskonews & Media 150 zenbakia.) Ez da, beraz, XXI. ume-mende honetan agerturiko kezka edo ataza.  


Irakaskuntzako hizkera moldea

Xabier Bengoetxea Muxika
    HIZKUNTZAREN KALITATEA ETA GAITASUN KOMUNIKATIBOA     Azken boladan asko hitz egin da hizkuntzaren kalitateaz. “Euskararen etxeak” dituen “ajeak” eta onbideratzeko nolako “sendabelarrak” behar dituen luze-zabal eman zaigu aditzera han eta hemen. Euskararen garapenak (euskara batzeak eta hedatzeak) berekin ekarri dizkigun kostuak eta sortu dituen desorekak kezkaz aipatu dira. Hezkuntza mundua da, gainera, azterketa gehienen jomuga behinena, ez baita alperrik hezkuntzan eman euskararen berreskuratze ahalegin handiena.


Eskolaren kalitatea eta eskola

Itziar Idiazabal
    Euskararen kalitatearen inguruan sakontze-ahalegin bat baino gehiago egin da gure artean; ale honetan bertan dugu esaten ari garenaren lekukoa. Eskolaren kalitatea, berriz, hitzetik hortzera –bereziki politikariek– dabilen gaia bada ere, ez da horren jorratua gure artean. Nolanahi ere, hezkuntza arduradunen ezinbesteko helburua da. Alabaina, kalitatea aipatu nahi bada, gaur ez da nahikoa, haren oinarri gisa, norberaren edo autoritate baten, edota uste zabalaren babesa agertzea. Izan ere, egun kalitatea neurtu egiten da, ziurtatu. Hori ondo baino hobeto dakite enpresek, erakundeek, eta zenbait ikastetxek ere, beraientzat “ebaluaketa”, “kalitatea” berbak guztiz arruntak baitira. Jakina, kalitateaz, objetibotasun apur batez hitz egin ahal izateko, ezer baino lehen kalitate horren oinarri diren irizpideak argitu behar dira. Alegia, zer da balioztatzen den hori, eta zeren arabera egiten da balioztatzea? Arloan arloko jakintzak erakutsiko du bidea. Hizkeraren kalitateaz –euskararenaz- aritu garenean (Larringan & Idiazabal, prentsan) batez ere irizpideak zehazteari eskaini diogu ahaleginik handiena; jakina, horretarako derrigorrezkoa izan zaigu hizkuntzaren funtzionamendua modurik zehatz eta osatuenean azaltzen duen marko teorikoa ere baliatzea. Hizkuntzari eta euskarari buruz kalitateaz hitz egiteak, beraz, ezinbestekoa du aldez aurretik zehaztea zein irizpideren arabera egiten diren egiten diren balioztapenak.  Hizkuntza kontuetan baina, askotan, gehiegitan akaso, irizpideak propioak baino autoritateak, idazle klasikoak, akademiak, …  indar handiagoa izan ohi dute. Hizkuntzaren erabilera ondotik aztertu duenak badaki badirela bestelako bideak ere honako hau edo harako hura ondo edo oker dagoela baieztatzeko. Kontua bere horretan konplexua izanik ere, daitekeena dela gauzak zehaztasunez eta garantiaz erabakitzea.