Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez

Ikastolen Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea, I. (2003). Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez. Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea, Ikastolen. 2003. "Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez." Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea I. (2003). 'Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez.' Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
20 aldiz deskargatu da.

Hezkuntza eleaskotarikoaren egitasmoa hedatzen ari da, eta horretarako egon daitezkeen bideen artean eleaniztasun goiztiarraren aukera nagusitzen ari da gure artean. Ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko, urrutira joan gabe Euskal Herrian bertan, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, nola azken hamarkadaz geroztik, urtez urte, zabaltzen ari diren ikastoletan, eskola publiko eta pribatuetan hirueletasun goiztiarreko esperientziak. Badirudi, gainera, hezkuntza komunitatean nahiko adostasun handia dagoela eleaniztasunaren lorpenei dagokienez: derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, bi hizkuntza ofizialen ezagutza sendoa eta erabiltzeko gaitasuna ziurtatuko dira; eta atzerriko hizkuntzei dagokienez, aukeratzen den atzerriko lehen hizkuntzan komunikatzeko eta ikastarlo bat hizkuntza horretan jarraitzeko oinarrizko gaitasuna eta atzerriko bigarren hizkuntzaren ezagutzaren hastapenak ziurtatuko dira. Zalantzarik gabe esan daiteke euskal eskolan azken bolada honetan egiten ari den berrikuntzarik nabarmenetakoaren artean elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarraren planteamendura aldatzea dela. Bide hori urratzeko asmoz, 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren bidez.
20 aldiz deskargatu da.