Nafarroako irakaskuntzaren egoeraren berri

Mikel Arregi
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Arregi, M. (2003). Nafarroako irakaskuntzaren egoeraren berri. Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Arregi, Mikel. 2003. "Nafarroako irakaskuntzaren egoeraren berri." Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Arregi M. (2003). 'Nafarroako irakaskuntzaren egoeraren berri.' Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura….

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
8 aldiz deskargatu da.

  SARRERA   Ideia hau maiz azaldu bada ere, berriz aipatzea komeni da: euskararen normalizazio prozesua hezkuntza arloan Nafarroako gizarte eragileei zor zaio neurri handi batean, Administrazioa (instituzioen ardura duten eta izan duten alderdi politikoak) honen kontra ari baita. Administrazioak beti gizartearen eskaeraren ondoren onartu du euskararen alde hartu beharreko neurriren bat: ikastolak 60ko hamarkadan klandestinitatean sortu ziren, 70eko hamarkadan irakasleen aldeko jarrerari esker hasi zen euskaraz irakasten eskola publikoetan, eta honi esker Administrazioak 11 maisu maistra kontratatu zituen “cupo de bilingüismo” deiturikoa sortuz. 80ko hamarkadaren hasieran gero eta nabarmenagoa zen herritar askoren euskararen aldeko konpromezua eta euskarazko irakaskuntza errealitate bilakatzen ari zen, nahiz eta legezko onarpenik ez zen gertatuko 1986 urtera arte, Euskararen Legea onartu zen urtea, hain zuzen ere.
8 aldiz deskargatu da.