Zenbakia

41. zenbakia · 2001 (1)

Erabilera, labirintotik sukaldera


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 41. ZKIA

Imanol Esnaola
Erabilera gure kezka askoren sorburu eta ahalegin gehiene helburu izan da. Erabili beharra eta erabilera eragozten duten eragileak indargabetu nahian hamaika gogoeta, eztabaida, proiektu eta esperientzia egin izan dugu. Gazteek zergatik ez duten erabiltzen, edo helduen artean erdarara horren erraz zergatik jotzen den. Arduragabekeriaz ari ote garen ala egoera soziolinguistikoak erabat zapuzten duen gure nahia eta aukera... Aldizkariaren zenbaki honetan gai honi heldu nahi izan diogu. Izan ere, laster ezagutuko ditugu 2001ean egindako erabileraren neurketaren emaitzak eta zentsuaren emaitzek utzitakoak, eta balantzea egiteko unea izango da hori. Balantzeak gazi nahiz gozoak entzungo ditugu, eta kasu guztietan ondorioa bera izango da: aurrera egin behar.


Katalaneraren erabilera nola sustatu

Imanol Esnaola
Pertsonarteko erabilera, hots, aurrez aurreko erabilera; aurrez idatzi eta finkatutakoa ez dena; horixe izan zuten Grup de Sociolingüísticak antolatutako jardunaldietara hurbildutakoek arretagune. Helburua, berriz, nola eragin katalaneraren erabileraren hazkundea. Grup de Sociolingüístikak Soziolinguistikaren alorrean ezagutza sakona eta eskarmentu handia duten adituak biltzen ditu. Sortu zenetik katalaneraren berreskurapen eta normalkuntzari soziolinguistikaren alorretik ekarpen kualifikatua egiten ahalegindu izan da. Bere eragina eta itzala nabariak izan dira azken urteotako hizkuntza politikaren hainbat alorretan, ikerketa arloan nahiz hizkuntza katalanaren aldeko mugimenduetan. Jardunaldi hauek, halaber, katalaneraren erabilera handitzea helburu izango duen aro bati hasiera emateko lehen prestaketa lana izan nahi zuten.


Katalaneraren erabilera etxean eta kalean

Imanol Esnaola
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres (Ús oral familiar) eta F. Xavier Vila (Ús oral no familiar ) jaunek aurkeztutako ponentzien laburpena da. Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera. Erabilerari buruzko jardunaldien lehen aztergaia azken hogei urtetako bilakaera izan zen. Gaia kokatzeko Joaquim Torres eta Francesc Xavier Vila jaunek inkesta bidez jasotako emaitzen irakurketa egin zuten. Lehenak familia mailan erabilerak izan duen bilakaera aztertu zuen eta bigarrenak, berriz, familiaz kanpoko esparruan izan duena.


Ate irekiak gazteleradun pertsonarteko testuinguru batean

Emili Boix
Oharra: Honako lan hau Emili Boix jaunaren“Triar no ès trair (Hautatzea ez da traizio egitea) izenburua duen liburuko ondorioetatik hartutakoa da. Jardunaldi hauetan aurkeztu ez baldin bazen ere, Bartzelonako herritarren erabilera ulertzeko egindako ahaleginik ezagunenetako bat zelako eta Jardunaldietan erreferentzia gisa askotan aipatu zutelako ekarri dugu hona. Liburu honetako hitzaurrean, elkarlotuta dauden bi galdera egiten nizkion neure buruari: 1) zein neurriraino gazteleradun eta katalandunen talde arteko elkarrizketetan gaztelerari egokitzapen ohiko arauak eman die bide hizkuntz erabilera arau berriei?; eta 2) zein faktorek azal edo erraz dezakete erabilera arau zaharrak jarraitzea edota berriak agertzea? Segmentatutako elkarrizketaren frogako datuetatik (6. kapitulua) eta eremu etnografikoko landa laneko datuetatik (7. kapitulua) bi galdekizunei emango diet erantzuna.


Hizkuntzaren erabilera pribatua, interbentzioaren mugak non jarri?

Imanol Esnaola
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Branchadell jaunak aurkeztutako ponentziaren laburpena da ((Els límits de) la intervenció en l'ús privat de la llengua). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera. Zer egin dezake gobernu batek, gizarte liberal-demokratiko batean, hizkuntza gutxitu baten erabilera handi dadin? Herritarrak hizkuntza hori erabiltzera behar al ditzake pertsonarteko harremanetan? Bestela esanda, estatuak hizkuntza baten erabilera debeka al dezake?


Hizkuntza hautatzeko askatasunaren mitoa

Josep-Maria Terricabras
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Josep-Maria Terricabras jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (el mite de la llibertat d’elecció de llengua) Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera. Orain dela aste batzuk, hizketan nengoen gizon batekin Katalunian hizkuntzaren erabilerari buruz, eta berak esan zidan: “Pero Vd. tiene que respetar mi libertad de usar el castellano.�» Bat-batean, otu zitzaidan galdetzea: “Perdone, ¿Vd. cuántas lenguas habla?�» “Una: el castellano�», erantzun zuen. Eta nik esan nion: “Entonces Vd. no tiene libertad ninguna de usarlo. Vd. está obligado a ello, como no quiera estarse siempre callado. Yo tengo la suerte de hablar seis idiomas; yo puedo hablar de libertad lingüística, Vd. no.�»


Biztanleriaren segmentazioa ezagutza eta jarreren arabera

Joaquim Torres
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de catal� , l’ús d’aquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.   Kataluniako biztanleria urrun dago homogeneo izatetik, bere hizkuntz ezaguerei, erabilerei eta joerei dagokienez. Beraz, katalanaren pertsonarteko erabilera areagotzeko neurriak gizarteko sektore bakoitzari egokitu behar zaizkio. Ondorioz, biztanleriaren segmentazioari ekin behar diogu, bi gauza definitzea ahalbidetuko digun segmentazioari alegia: alde batetik, zeintzuk diren kopuruz gutxitzea eta handitzea komeniko liratekeen segmentuak, eta, bestetik, zeintzuk diren esku-hartzerik egokienak segmentu bakoitzean katalanaren lagunarteko erabilera areagotzea lortzeko.


Pertsonen arteko harremanetako katalanaren erabilerari buruzko ekarpen laburra

Albert Bastardas i Boada
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Bastardas jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (Breu aportació sobre l'ús del catal� en les relacions interpersonals). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.   1. ARAZOAK   Gazteleraren ahozko erabileraren jarraitasunerako joera da –eta ez katalanarena, itxaron beharko litzatekeen bezala– nabarmen kezkatzen duena Katalunian gaur bizi diren pertsona askoren aldetik, batez ere abian dagoen ‘hizkuntz normalkuntzako’ esparru batean, eta bereziki L1CATeko gizabanakoen aldetik ‘ez-katalanduntzat’ –izan ala ez izan– hartzen dituzten pertsonekin izaten diren elkarrekintzetan, nahiz eta talde honek izan dezakeen gaur Katalunian katalanaren gaitasun handia, ulermenekoa bederen.


SIKeraiki lan-jardunaldia, Institutua sortzeko bidean urrats bat gehiago. Kronika

Imanol Esnaola
Euskal Soziolinguistika Institutua sortzeko bidean eragile izateko lana eman zion SEI elkarteak bere buruari. Sortu zenetik bi urte luze joan dira eta urratsez urrats bide horretan aurrera urratsak ematen aritu da. Iaz Euskal Soziolinguistika Institututua Sortzen Sinposiuma antolatu zuen (2000-11-24) hainbat eragilerekin lankidetzan. Ekimen horrek urte beteko harreman eta prestaketa lana izan zituen bere baitan. Emaitza, berriz, bistakoa, Insitutuaren beharra gizarteratzea lortu zen: bai eragile nagusiekin (administrazioak, unibertsitateak, euskalgintza...) zuzenean bilduta, bai euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten banakoekin gogoeta eginez (ponentzia nagusiaren prestaketa prozesua 400 lagunengana iritsi zen eta Sinposiumean bertan 180 lagun bildu ziren).


Soziolinguistika, ikastaro presentzialak

Pablo Suberbiola Unanue
Aurten lehen aldiz jarri da martxan HIZNET graduondokoa (HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA) Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia 2 sailak, SEI elkarteak eta UEUk antolatuta, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren laguntzaz. HIZNET-eko formazio teoriko hau osatu asmoz, SEI elkartea eta UEUko Soziolinguistika saila ikastaro bat antolatu dugu 2002ko udaberrirako. Ikastaro hauen helburuak honako hauek dira: HIZNET ikastaro telematikoan emango den formazio teoriko orokorra egungo esperientzia praktikorik interesgarrienekin osatzea eta aberastea. Azken urteotan egin diren ikerketa lan eta esperientzia praktikoak ezagutzera ematea eta egilearekin aurrez aurre sakontzeko aukera zabaltzea. HIZNET ikastaroan eta euskalgintzan lanean ari direnei elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gaiak eztabaidatzeko gune bat eskaintzea, ekimen, ideia eta elkarlan berriei ateak zabalduz. Antolaketa; egunak eta ordutegiak:


Hizkuntza katalana kontsumitzailearen aldetiko erabaki-hartze eredu baten barruan

M.M. Aguiler, J.M. Romani
Oharra: Artikulu hau honako lan honen 10. atalaren itzulpena da: Aguiler, M. M.; Romaní, J. M. (1995). Actituts dels consumidors catalans davant de l’us comercial del catal� (Kontsumitzaile katalanen jarrerak katalanaren merkataritza-erabileraren aurrean). Bartzelona, Geralitat de Catalunya. Eredu honek kontsumitzailearen erabaki-hartzean parte hartzen duten aldagaiak bi motatan banatzen ditu: erabakia hartu eta ekintza gauzatu behar duen subjektuari dagozkion aldagaiak, eta erabakia eta ekintza jaso behar dituen objektuari dagozkion aldagaiak. 10.1. Subjektuari dagozkion aldagaiak Aldagai psikologikoak. Hizkuntza katalanaren presentziak esanahi desberdinak har ditzake norberaren historia pertsonalaren arabera, eta beti dago izaera partikular eta bereizgarrien menpean. Aldez aurretiko joerazko, jarrerazko eta ziozko aldagaiak. Hizkuntza katalanak eragin desberdina sortzen du norberaren posizionamendu ideologiko/afektiboaren ondorioz aldez aurretik duen joeraren arabera. Katalan jatorriko elkarrizketatuek, oro har, besteek baino neurri handiagoan erakusten dute osagai hau. Eta bera da, hain zuzen, katalanaren efektua hizkuntza bat edo besteren erabilerak dakarren praktika/erosotasunetik harago joanarazten duena. Hizkuntza katalanetik afektiboki hurbilen dauden hiritarrek osagai pragmatikoa (aurretiko jarreretatik deslotuagoa) gailentzen dute merkataritza-esparruan hizkuntzari dagozkion guztietan. Gazteenen segmentuetan, hizkuntza katalanaren ezaguera hoberenak ematen diren segmentuetan, jarrerazko osagai ideologikoago honen murriztea antzematen da. Ezagutzazko aldagaiak. Hizkuntza katalanaren ezaguera maila handiago edo txikiagoak eragiten du oinarrian ezaguera baxuagoa denean eta, bereziki, lengoaiak irakurketa arretatsua eskatzen duen informazio idatzi garrantzitsua jakinarazten den egoeretan. Oso eragin gutxi dauka berehalako irakurketako informazio idatzietan, hala nola etiketatzean edo dendetako errotulazioan. 10.2. Kontsumo objektuari dagozkion aldagaiak Hizkuntza katalanaren presentziak duen eragina honetan ere maila desberdinetan ematen da: