Zenbakia

Txillardegi-Hausnartu Sariak (2022)

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 126, 2023 (1)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Available Downloads:

Hitzaurrea

Asier Basurto ArrutiORCID profila

Asier Basurto Arruti

a.basurto@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872ORCID profila
Available Downloads:


Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: Lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan

Xan Aire

Xan Aire

xanaire@psteo.net
Euskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.1
Artikulu xume honek, Ipar Euskal Herriko testuinguru erdaldunean eraman lanketa kolektibo bezain intuitibo bati aztarna egituratu bat finkatu nahi dio, elkarrekintzak haurren artean euskararen erabilera ez formala eta espontaneoa areagotzeko korrelazioa hizpide nagusitzat hartuz. Lehen zatian, elkarrekintza eta euskararen erabilera lotzen aitzindari izan zen Uztaritzeko ikastolaren deskribapena egiten du. Hortik, bigarren zatian, ariketa konparatibo batetik, lehen pista orokorrak ateratzen saiatzen da, azken zatian lan-marko baten proposamena pausatzeko. Lan horrek balio izanen duelakoan ikastetxe gehiagotan esperimentatzeko, baita egoera hobetzen lagunduko duten ikerketa sakonagoak eramateko. • Hitz gakoak: Elkarrekintza, erabilera, jolastokia, lan-markoa, espazioa, pertsona, objektua, denbora.
Available Downloads:


Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa

Iñaki Beristain AgirreORCID profila

Iñaki Beristain Agirre

inaki.beristain@gmail.com
DBH eta Batxilergoko irakaslea, Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3645-8246ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.2
Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata bestearekin harremanetan daude, hizkuntza-komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman hauetan sozializatuz ikasten dugu komunikatzen, hizketaren bitartez elkarri eragiten dioten sare sozialetan. Antropologia lan honetan datu esanguratsuak aurkeztuko ditut Orio (Gipuzkoa) udalerriko gazteek hizkuntzekin (batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko, euren sare soziala eta hizkuntza-komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko. • Hitz gakoak: Soziolinguistika, ukipen egoeran dauden hizkuntzak, elebitasun, diglosia, hizkuntza hautaketa eta erabilera, eta hizkuntza-komunitate.
Available Downloads:


Tolosaldeko Ikasle Eusleak. DBHko ikasleekin gauzatutako lau asteko ariketaren emaitzak eta ikasleen iritziak

Imanol Artola ArtetxeORCID profila

Imanol Artola Artetxe

aktibazioa@galtzaundi.eus
Galtzaundi Euskara Taldea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-5836-9260ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.3
Tolosaldeko gazteen artean nagusiki euskaraz hitz egiten bada ere, azken urteetan erdalduntzen ari dela-eta dezenteko kezka dago eskola-komunitatean. Hori horrela izanik, Aldahitz Ikerketak lantokietarako prestatutako metodologia moldatu da, eta DBHko ikasgeletan lau asteko proiektu bat jarri da martxan. Oraindik ere euskara nagusi den ikastetxeetan, gela bakoitzean launa ikasle hautatu dira eskola eremuan dauden artean euskaraz egin dezaten, eusle izan daitezen. Lau asteko ekimen batek ez du ikastetxeko hizkuntza-erabilera errotik aldatzen, baina aldaketa txiki batzuk eragin ditzake. Astez aste ikasleek betetako datuak baliatu dira azterketa egiteko; eta datu horiek ikasmailekin, generoarekin eta ikastetxeen euskararen erabilera-aitortuarekin gurutzatu dira. • Hitz gakoak: Eusle, ahalduntzea, hizkuntza-aldaketa, adostasuna, ikasleak.
Available Downloads:


Hizkuntza eta garuna: hainbat metaforaren inguruko gogoeta

Naroa AnabitarteORCID profila

Naroa Anabitarte

naroa.anabitarte@ehu.eus
UPV/EHU, Gizarte Psikologia Saila. Psikologiako fakultatea
ORCID: 0000-0002-9999-1777ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.4
Metaforen rola zentrala da ikerketa zientifikoetan. Hizkuntzalaritzaren eta zientzia kognitiboen esparruan, ikerketen oinarrian metafora jakin batzuk erabiltzen dira. Hizkuntzari eta giza gogoari begiratzeko moduak sortzen dituzte metafora horiek, eta horrek hizkuntzalaritza aplikatuan eragin zuzena izan dezakeela argudiatzen da artikulu honetan. Zehazki, euskal soziolinguistikan erabiltzen diren hainbat metaforaren inguruko gogoeta egingo dugu lerro hauetan. • Hitz gakoak: Hizkuntza, garuna, zientzia kognitiboak, euskera, metafora.
Available Downloads:


Sarean ehundutako hizkuntzen (ko)ofizialtasunaren eraentza juridikoa. Espainiako Estatuan euskara, galiziera, valentziera eta katalanaren marko juridikoaren alderaketa hedabideen alorrean

Eider Gurrutxaga LarrañagaORCID profila

Eider Gurrutxaga Larrañaga

egurrutxagalarranaga@gmail.com
Ikertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3148-3936ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.5
Artikulu hau Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza praktikak XXI. mendean masterreko Master Amaierako Lanean dago oinarritua, Maite Zelaia eta Iñigo Urrutiaren gidaritzapean egina. Komunikazioa zein komunikabideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garaiotan, Espainiako Estatuan koofizialak diren hizkuntzen hedabideetako eraentza juridikoa aztertzea izan da lan honen helburua. Nazioarteko, Europako, Espainiako Estatuko zein autonomia erkidegoetako araudia erabili da ikergaiaren errealitatera gerturatzeko. Ondoren, ikus-entzunezkoetan valentziera, galiziera, katalana eta euskarak duten egoera aztertu da beraien arteko alderaketa oinarri hartuta. Bide batez, komunikabideen esparruan Espainiako Estatuko hizkuntza- politikaren hutsuneak azaleratzeko saiakera egin da. • Hitz gakoak: Hizkuntza gutxituak, komunikabideak, Espainiako Estatua, eraentza juridikoa, hizkuntza-politika.
Available Downloads: