Zenbakia

Teknologia berriak eta euskara

PDF formatuan eskaintzen da.

Euskara XXI. mendeko informazio eta komunikazio teknologietan

Andoni Sagarna


Euskarazko Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT-ak)

Araceli Diaz de Lezana
“Informazioaren gizartea” kontzeptua entzun genuen, lehenengo aldiz, orain urte batzuk eta, horrekin batera, “Teknologia Berriei” buruz hitz egiten hasi ginen. Internetek, hau da sareen Sareak, bizitza aldatu digu: lan egiteko modua, negozioak egiteko modua, pertsonekin erlazionatzeko modua, zerbitzuak jasotzeko modua, informazioa jasotzeko modua… Internetekin batera beste kontzeptu berri bat ere sortu zen “errealitate birtuala”, gure ordenagailuaren bidez iristen zaigun beste espazio bat.


Hizkuntza-teknologia IXA taldean, euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko aplikazioak

Iñaki Alegria, Xabier Artola, Arantza Diaz de Ilarraza, Kepa Sarasola, IXA taldea


Hizkuntzaren tratamendu automatikoa euskararen irakaskuntzAN

Itziar Aldabe, Bertol Arrieta, Arantza Diaz de Ilarraza, Montse Maritxalar, Ianire Niebla, Maite Oronoz, Larraitz Uria
Sarrera Gaur egun hizkuntzak irakatsi zein ikasteko hainbat tresna informatiko dauzkagu merkatuan. Euskararen kasuan ere hainbat bide jorratu dira dagoeneko. Izan ere, hizkuntzen irakaskuntzaren arloan aukera asko ematen ditu informatikak. Batzuk hizkuntza bat ikasteko metodo edota osagarri gisa aurkezten dira. Beste batzuk, nahiz eta hizkuntza bat irakasteko izenburupean ez saldu, erabilgarri gerta daitezke hizkuntza baten ikaste-prozesuan zehar. Hau dela eta, ondoren egingo dugun egoera-azterketan, ikuspegi zabala hartuko dugu eta ordenagailuek ikasgelan eta ikasgelatik kanpo hizkuntzak irakasteko eskaintzen dizkiguten baliabideak aipatuko ditugu.


Begiratu bat corpus-baliabideei

Nerea Areta, Antton Gurrutxaga, Igor Leturia
1 Sarrera Maiz esan ohi da hizkuntza batek hizkuntza-teknologien garapenean duen maila lotuta dagoela hizkuntza horren 'osasunarekin', horren adierazle izateraino. Ez da aztia izan behar bi alderdi horien arteko lotura badagoela sumatzeko. Mundu zabalean posizio 'indartsuan' dauden hizkuntzak dira hizkuntza-teknologietan, eta, horien artean, corpusgintzan, baliabide gehien dituztenak. Horrek, berriz, zerikusi zuzena du hizkuntza horiek mintzatzen diren herrialdeen botere ekonomikoarekin ere, zientzia- eta teknologia-ikerkuntzan inbertitzeko baliabide handiak, eta gizarte teknologizatuak, behar baitira, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea bideragarria izango bada.


Hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnak

Elena García Berasategi


Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak

Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Illarraza, Gorka Labaka, Mikel Lersundi, Kepa Sarasola
Sarrera Itzulpen automatikoa informatikaren sorreratik datorkigun erronka da. Hasierako konputagailuetarako bilatu ziren lehenengo erabilpenen artean bi erronka zail zeuden: xakea eta itzulpen automatikoa. Mende erdi geroago, lehenengoan adituen maila berdintzera edo gainditzera iritsi den bitartean, bigarrenean asko falta da oraindik hori lortzeko. Egun itzulpen-sistema automatikoek lortzen duten kalitatea oso urrun dago pertsona itzultzaileek lortzen duten kalitatetik. Hala ere, lan errepikakorrenetan teknologiak asko laguntzen die itzultzaileei eta itzulpen-enpresetan derrigorrezko bihurtu dira laguntza-sistemak. Bestalde, antzekotasun handiko hizkuntzen artean itzulpenak egiteko edo bestela itzuliko ez liratekeen dokumentuen itzulpen-zirriborroak edukitzeko, gero eta gehiago erabiltzen da itzulpen automatikoa.


Euskara eta hizketa-teknologiak

Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas
  Sarrera Hizketa da gizakiok informazioa trukatzeko darabilgun baliabiderik naturalena eta osoena. Gaur egun, teknologia berriei esker (telefonia, irratia, telebista eta Internet, esaterako), asko zabaldu da hizketaren eta komunikazioaren erabilera-eremua, hizketa bidezko komunikazioak gizakiaren psikologian duen nagusitasunaren erakusgarri. Gizakia, batez ere, idatziz komunikatzen da makinarekin, eta eragin-truke hori ahalik eta erosoena izatea da, azken batean, hizketa-teknologien helburu orokorra, gizakiaren eta makinaren arteko komunikazioa gizakion artekoaren ahalik eta antzekoena izateko bidean. Aurki, hizketa izango da, beste zenbait modalitate naturalek lagundurik, ordenagailuarekin komunikatzeko era nagusietariko bat (Huang, 2001), eta, hizketa bidezko interakzioak oraindik erabateko heldutasuna lortu ez badu ere, gero eta aplikazio gehiagok baliatzen dituzte hizketarekin lotutako teknologiak.


Euskaljakintza: Euskara eta teknologia berriak

Maite Goñi
Zer da euskaljakintza? Azkenaldian, web 2.0 edo Internet berriaz nonahi entzun dezakegu. Asko hitz egin da, halaber, irakaskuntzak internetera hurbiltzeko eta berau ulertzeko modu berri honi atera dakizkiokeen onurez. Jakintza Ikastolako IKT taldean, duela urte batzuk hasi ginen ohartzen onura hauez eta hausnarketa sakon baten ondorengo emaitza dira gaur egun abian ditugun hainbat proiektu. Garbi ikusi genuen web 2.0 delakoak orokorrean asko eskaintzen zuela, eta irakaskuntza arloan bereziki emankorra izan zitekeela. Alde batetik, dohaineko eta erabilerrazak diren tresna mordo bat (blogak (1), wikiak (2), webquestak(3), batzaileak(4), marka-gune sozialak(5)…) jartzen dira gure eskura; eta, bestetik, hori bezain garrantzitsua den filosofia berri bat (partekatzea, ezagutza denon artean eraikitzea, autonomiaz jokatzea, irakaslearen rola aldatzea…). Gauzak horrela, ez genuen nahi teknologia berrien inplementazioa informatikako klaseetara edo ordenagailu gehiago erostera mugatzea. Esparru eta gai guztietara heltzea nahi genuenez, metodologian eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eragitea ezinbestekotzat jo genuen. Testuinguru horretan ulertu behar da gure lehenengo blogen sorrera: IKTeroak(6), Jakinstein(7), Ordizia, Jakinmin eta euskaljakintza(8).


IKASYS, norbere trebakntza sistematikoaren bidez egiten den ikasketa

Maite Gomez Lete
1. Proiektuaren kokalekua Hezkuntza mailako I+G alorreko IKASYS izeneko proiektu berriztatzaileari buruz xehetasunak ematea da artikulu honen helburua. Aspaldi honetan hezkuntzan nabari diren hutsuneak betetzera dator Ikastolen Elkarteak abian jarri duen proiektu hau, hau da, ariketak egiten trebe izaten lagunduko dio ikasleari eta, bidenabar, baita buruz ikasten ere, eta hori guztia autonomoki barneratzeko aukera eskaintzen dio proiektuak, betiere ikasle bakoitzaren gaitasuna eta beharrak kontuan izanez eta horiei ahal den egokiena erantzunez. Bestalde, proiektua aplikatuz, uste dugu, hainbat arazori aurre egiteko baliabide gehiago izango dela eskura, ikasketan eta ikasleen artean ematen den aniztasunean arreta gehiago ipiniko dela, irakaslearen eta ikaslearen denbora-dedikazioa optimizatu egingo dela, eta, bestalde, bat-bateko zuzenketa egingo duela, eta horrenbestez, etekinak hobetu eta ikaslearen autoerregulazioa eta autonomi maila handiagoa lortuko dela.


Teknologia idazlearen lagun

Fernando Morillo
Aldi berean miretsita eta beldur Gizakiok ertzean gaude oro har. Hala egokitzen zaigulako edo gogokoa dugulako, auskalo. Baina labarretan egon ohi gara, aldi berean itsasoa ederresten eta amildegira erortzeko beldurrez. Horrexegatik, ziur asko, muga-aro batean bizi garela uste dugu etengabe. Egia bezain gezurra: ezohikoa askotan gertatzen denean ez da hain ezohikoa.


Katalanaren itzulpen automatikoa

Mikel L. Forcada
Itzulpen automatikoan, testu idatziekin egiten da lan eta, bereziki, testu informatizatuekin, hau da, euskarri informatiko batean gordeta dauden testu-dokumentuekin, esate baterako, testu-tratamenduko programekin sor edo edita daitezkeen dokumentuak. Automatikoa da informatika-sistemek egiten dutelako, hau da, software egokia instalatuta daukaten ordenagailuek. Honela definitzen da itzulpen automatikoa: sorburu-hizkuntzan idatzitako testu informatizatu bat eraldatzea (informatika-sistema bat erabiliz) xede-hizkuntzan idatzitako beste testu informatizatu bat lortzeko; itzulpen landugabea deritzogu azken testu horri.


HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sarietarako deialdia

Soziolinguistika Klusterra