66. zenbakia · 2008 (1)

Katalanaren itzulpen automatikoa

Mikel L. Forcada
Itzulpen automatikoan, testu idatziekin egiten da lan eta, bereziki, testu informatizatuekin, hau da, euskarri informatiko batean gordeta dauden testu-dokumentuekin, esate baterako, testu-tratamenduko programekin sor edo edita daitezkeen dokumentuak. Automatikoa da informatika-sistemek egiten dutelako, hau da, software egokia instalatuta daukaten ordenagailuek. Honela definitzen da itzulpen automatikoa: sorburu-hizkuntzan idatzitako testu informatizatu bat eraldatzea (informatika-sistema bat erabiliz) xede-hizkuntzan idatzitako beste testu informatizatu bat lortzeko; itzulpen landugabea deritzogu azken testu horri.