Zenbakia

Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 60 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak dira aztergai 60. zenbaki honetako dossier monografikoa osatuko dutenak, gaur egun hezkuntza munduan eta gizartean oro har nahiko eztabaidagarri gertatzen ari zaigun gaia. Eztabaida honetan aldizkari honek bere ekarpena egin nahian, premiazkoa ikusi zuen lehenbailehen gai honi lekua eskaintzea, horretarako ikuspegi zabala eta orokorra jarraitu nahian, parte hartzaile anitzak kontuan hartuz, eta iritzi eta balorazio ezberdinak jasoz. Beraz, gure partaidetza-eskaera zabala izan da, baiezkoa eman digutenena baino zabalagoa; hala ere, uste dugu nahiko aberatsa izatea lortu dugula, nahiko adierazgarria izatea ere bai, dagokigun eztabaida honetan modu esanguratsuan parte hartzeko.


Irakastereduak aldatzeko ordua ote?

Ibon Olaziregi


Hizkuntza ereduak aurrera begira

Erramun Osa


“Irakaskuntza euskalduntzeko proposamen”etik zati batzuk

Tasio Erkizia, Mikel Lakasta, Jon Urrusolo
  *OHARRA: artikulu hau LAB Sindikatuak osatutako "irakaskuntza Euskalduntzeko Proposamena" txostenetik hartutako zati batzuek osatzen dute. Txostena osorik, bere horretan, irakurri nahi duenak jo dezala webgune honetara: www.labsindikatua.org/irakaskuntza/publikoa/hez. Txostena liburu formatoan nahi izanez gero, berriz, LABeko egoitzan eskura daiteke


Hizkuntza ereduak ikastolen ikuspegitik

Xabier Garagorri


23 urte eta gero… hau

Teresa Ruiz
    Unibertsitate aurreko irakaskuntzan hizkuntza ereduak sortu zirenetik 23 urte pasa dira, baina haiek sorrarazitako hutsuneak zeintzuk diren ikusteko askoz ere urte gutxiago behar izan ditugu. Ebaluaketa anitzen emaitzek susmatzen genuena baieztatzen dute: B eta D ereduko ikasle kopurua handitu den neurrian A eredukoa jaitsi egin da, eta lehenengo biak ama-hizkuntza euskara ez duten ikasleak euskaratzeko baliagarriak izan arren, hirugarrena, berez, hizkuntzaren jabekuntza bultzatzeko ez da gauza. Bestalde, gaztelaniaren ikaskuntzari buruzko datu gutxiago ditugu, hala ere, badirudi ikasleen hizkuntza eta kultura maila zein testuinguru soziala, aukeratutako eredua baino eraginkorragoak direla.


Benetako elebitasunean aurrera egiteko, itunarekin bat etgorri eta leial jokatu. XXI.ean elebniduna

Javier Nogales


Hezkuntza sistema euskalduna eta eleanitza

Pedro J. Macho
    Gurea bezalako gizarte bateko hezkuntza-sistema propioak, luzaroan diglosia egoeran dagoen hizkuntza bat duenak, bermatu behar du ikasle guztientzako hizkuntza-gaitasun bera eta euskaraz ondo jakitea. Horiek horrela, euskal hiritar guztien funtsezko eskubidea da euskaraz jakitea eta euskara komunikazio-tresna izatea hala eguneroko bizitzan nola irakaskuntzan, eta eskubide hori osoki eta pertsona guztiei bermatu behar die gure hezkuntza-sistemak. Ildo berean, ondorio gisara esan daiteke ikasle guztien betebeharra dela derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan euskara erabiltzeko hizkuntza-gaitasun osoa izatea; horretarako, ezinbestekoa da bai hezkuntza-eskaintzaren planifikazioak, eta bai bitarteko eta baliabide erabilgarriek hori ziurtatzea.


Nori berea

Jonjo Agirre, Mikel Basabe
    Ezetza. Horixe da, gaur egungo A eredua mantentzeko arrazoietako bat. Ezezkoa ematea hizkuntza bat eskuratzeari. Ezezkoa, ikasleak euskara ikasteko aukera izateari, guztiok baitakigu A ereduak ez duela euskarazko gaitasun gutxienekoak eskuratzeko balio. Horixe du helburu, hain justu: ikasleak ez dezala euskara eskuratu, ahalik eta kontakturik gutxien izan dezala EAEko bi hizkuntza ofizialetatik batekin.


Euskara urratsez urrats

Begoña Errazti


Euskara eta gaztelania ikastea bermatuko duen hizkuntz eredu baten alde

Felix Etxeberria


D-eredu goiztiarra ikasbide orekatua

Janire Luque, Maria-Jose Azurmendi
    1. SARRERA Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), euskararen berreskurapena helburu izanda, askotariko hezkuntza esperientziak garatu dira, lehendik ikastoletan eta azken hamarkada hauetan eskola publikoetan ere bai. Euskal hezkuntza sistemaren analisia, bereziki murgiltze ereduak (D ereduak), ikerketa askoren helburua izan da (Azurmendi & Luque, 2001; Arzamendi & Geneese, 1997; Cenoz, 1998; Cenoz & Valencia, 1994; Etxagüe, 1992; Etxeberria, 1999; Garagorri, 1995, 1998; Gardner, 2000; Idiazabal & Kaifer, 1994; Larrañaga & Ruiz, 1996; Lasagabaster, 1997, 2000, 2001, 2003; Lasagabaster & Cenoz, 1998; Luque 2004; Luque & Azurmendi, 1998, 2000; Olaziregi & Sierra, 1990, 1991; Sierra, 1993, 1994, 1996; etb.).


Euskararen erabilera eta transmisioa

Jon Aizpurua Espin
    AURKEZPENA Lanaren helburua bi gune soziolinguistiko desberdinetan euskararen erabilera eta familia bidezko transmisioa aztertzea izan da. Lehenengo eta behin, azterketa gune nagusiki erdaldun batean egitea erabaki zen. Hortaz, lehen hizkuntza gaztelania izanik, euskara batez ere hezkuntza-sistemaren bidez ikasi duten euskaldunek osatu zuten unibertsoa.


Eskolaren hizkuntza-eredua harreman-sareen trinkotzearen ikuspegitik

Agurtzane Elordui
  SARRERA Hizkuntza bat normalizatzea haren harreman-sareen trinkotzean datza nagusiki: harreman-sare berriak sortuz, eta lehenago zeudenak ahalbideratuz, indartuz eta berregituratuz lortzen da trinkotze hori. Harreman-sareen artean bi mota nagusi bereiz ditzakegu. Batetik, hurbileko harreman-sareak ditugu: senide, lagun edo auzokideen artekoak dira horiek eta, gehienetan, erabilera-esparru informaletan gauzatzen dira. Bestalde, urruneko harreman-sareak daude, goi mailako zereginetan, erabilera-esparru formalagoetan, sortu ohi diren sareak.


Nafarroa: Unibertsitate aurreko hezkuntzan dauden hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak

Pakita Zabaleta


Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera

Titto Betbeder
    1. EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN MISIOAK 2004ko azaroaren 26an, Hezkuntza Nazionaleko Ministeritza eta Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Orokorra engaiatzen ziren, hitzarmen baten bitartez, euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko hitzartze iraunkor bat helburu duen egitura amankomun batean. Hitzartze horretan sartzen dira partaide ezberdinek abiatu beharreko politikak, izan dadin Estatuak bere gain dituen gaitasun alorretan edo tokiko erakundeek dituztenetan, eta bien gain daudenetan ere bai. Hitzartze horrek kontuan hartzen ditu irakaskuntza eskaintzaren egokitzea, eskaintza horrekin beharrezkoak diren laguntza-jarraikitze neurriak, eta pedagogia mailako animatze neurriak. Desmartxa hori sartzen da ikasturteen koherentzia, osotasuna eta jarraipena printzipioetan, eta kontuan hartzen ditu euskararen eta euskarazko irakaskuntza honek dauzkan hiru sareak (irakaskuntza publikoa, Irakaskuntza Girixtinoko Zuzendaritzaren peko den irakaskuntza pribatua, Seaska Federazioaren peko den irakaskuntza pribatua).


Katalanaren irakaskuntza Katalunian: gizartearen kohesioa bilatu nahi duen hekuntza-eredu baten aldeko apustua

Josep Vallcorba
  ERABAKI DEMOKRATIKO BAT 1979ko Kataluniako Autonomia Estatutuak katalanaren ofizialtasuna ezarri zuen. Ofizialtasun hori gaztelaniaren ofizialtasunaren atzetik zetorren (1978ko Konstituzioan adierazi zen gaztelania zela Estatu osoko hizkuntza ofiziala). Hain zuzen ere, 1979ko Estatutuaren 3. artikuluak puntu garrantzitsu bi zituen, gerora Kataluniako Generalitateko hizkuntza-politikan funtsezkoak izan direnak: bata, katalana bertako hizkuntza gisa onartzea, eta, bestea, bi hizkuntza ofizialen erabilera normala eta ofiziala bermatzeko konpromisoa, bien arteko berdintasuna lortzeko, hiritarrei dagozkien eskubideen ikuspegitik.


Fernando Muniozguren

Iñaki Arruti Landa