D-eredu goiztiarra ikasbide orekatua
Janire Luque, Maria-Jose Azurmendi
58 aldiz deskargatu da.
1. SARRERA
Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), euskararen berreskurapena helburu izanda, askotariko hezkuntza esperientziak garatu dira, lehendik ikastoletan eta azken hamarkada hauetan eskola publikoetan ere bai. Euskal hezkuntza sistemaren analisia, bereziki murgiltze ereduak (D ereduak), ikerketa askoren helburua izan da (Azurmendi & Luque, 2001; Arzamendi & Geneese, 1997; Cenoz, 1998; Cenoz & Valencia, 1994; Etxagüe, 1992; Etxeberria, 1999; Garagorri, 1995, 1998; Gardner, 2000; Idiazabal & Kaifer, 1994; Larrañaga & Ruiz, 1996; Lasagabaster, 1997, 2000, 2001, 2003; Lasagabaster & Cenoz, 1998; Luque 2004; Luque & Azurmendi, 1998, 2000; Olaziregi & Sierra, 1990, 1991; Sierra, 1993, 1994, 1996; etb.).
58 aldiz deskargatu da.
