Zenbakia

Lanbide heziketa eta euskara

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 51 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Hezkuntza eta euskara da berriro ere zenbaki honetako gai monografikoa; hezkuntzako Lanbide Heziketa maila oraingoan, hain zuzen. Lanbide Heziketa izenak dion bezala, lan-munduari zuzenduta dagoen hezkuntza mota da eta, horregatik, askotan izan da aldatua eta eraberritua lan munduan hobeto egokitzeko. Hego Euskal Herrian, gaur egun, bi ziklo daude: Erdi Mailako Formazio Zikloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoren, eta Goi Mailako Formazio Zikloa, Batxilergoaren ondoren. Barne antolakuntza konplexua eta dinamikoa ditu, nahiz eta euskararekiko jarduera apalagoak izan.


Lanbide Heziketa eta euskara Euskal Autonomia Erkidegoan

Iñaki Mujika
  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan bere ikasketak euskaraz egiten jarraitzen dutenak gehiengoa dira; aldiz, Lanbide Heziketara hurbiltzen direnek, azken urte hauetan, badirudi hizkuntzari lehentasunik ez diotela ematen, edo beste era bateko arazoak daudela, eta horiek galarazten dutela ikasketak euskaraz jarraitu nahi dituztenei beren aukera aurrera eramatea.  


Lanbide Heziketaren Euskal Adarra azken urteotan ikasmaterialgintzaren ikuspegitik (II)

Xabier Aramendi
  SARRERA   Ia hamar urte bete dira Lanbide Heziketa berria ezartzen hasi zenetik eta dagoeneko guztiz zabalduta eta finkatuta dago gure artean ikasketa mota hori. Bidean diren proiektu berriek eta eskaintza-eskariak eragin ditzaketen tokian tokiko aldaketak gorabehera, lanbide heziketa berria erabat garatuta eta txertatuta dago erkidegoko eskaintza akademikoan.


Hezkuntek proiektuaren aurkezpena

Mixel Etxeberri
  SARRERA Duela urtebete inguru abiatu zen Hezkuntek egitasmoa Ipar Euskal Herrian. Hausnarketa luze eta sakon baten ondoren, plantan ezarri da dagoeneko, eta erabilgarri izan da urtarriletik goiti, ikasleek ikasketa norabideak hautatu dituzten unean. Enpresa berriak eta euskaldunak sortzea da Hezkunteken helburua, eta, horretarako, ikasleen goi mailako formazioa bermatu nahi da. Heziketa teknikoa ezagutaraztea da lehen urratsa, ikasleei Euskal Herri osoan dauden eskolak, sareak, euskarazko formazioak, berezitasunak, eta haien arteko sinergiak ezagutaraztea.


IHM Fundazioaren erabilera-plana: Goazen egitasmoa, lan-mundua berreuskalduntzeko oinarrizko urratsa.

Joxean Egaña, Edurne Bilbai, Mikel Urdangarin
    SARRERA   Makina Erreminta Institutua [IMH] ez da lanbide heziketa eskola arrunta, izan ere, sektorean aitzindaria eta berritzailea izan da, eta hori baino zerbitzu zabalagoa ematen die enpresei. IMHk berak ere enpresatzat du bere burua, hain zuzen ere, mozkinik banatuko ez duen enpresa, baina zerbitzua egokitu eta hobetzeko irabaziak lortu nahi dituena.


Lanbide Heziketa euskaratzeko borroka

Esteban Agirre
  LAB sindikatuak “Lanbide Heziketa euskaraz” lelopean jardunaldi bat burutu zuen 2002ko apirilaren 27an. Horren asmoa zen arlo horretan egiten ari ziren esperientziak aztertzea eta Lanbide Heziketaren euskalduntzeak zituen argiak eta itzalak azaltzea. Zoritxarrez, Euskal Herriko lurralde guztietako egoeraren larritasuna berrestea besterik ez zen egin. Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntza ez da existitzen etapa honetan, baina Hegoaldean ere eskaintza ia hutsaren hurrengoa da, Araban, Bizkaian eta Nafarroan, bereziki.


Euskara Lanbide HEziketan: gainditu gabeko irakasgaia

Koldo Olaskoaga
1993an Euskal Eskola Publikoari buruzko legea onartu zenetik, Lanbide Heziketak ez du jarraitu gainerako heziketa mailetan egindako bidea. Beste mailetan euskal ereduak nagusi diren bitartean, Lanbide Heziketan D ereduaren eskaintza ez da behar bezala zabaldu. Horra hor Euskadiko Eskola Kontseiluak argitaratu berria duen txostenean jasotzen dena: D ereduaren zabaltzeak Lanbide Heziketan oztopoak aurkitu ditu, bai sare publikoan bai kontzertatuan.


Eleaniztasuna Lanbide Heziketan

Markel Arizmendi
  Azkenaldi honetan Lanbide Heziketaren hizkuntza ereduaren inguruan dezente hitz egin eta idatzi da. Gaia dudarik gabe estrategikoa da euskararen normalkuntza bidean, izan ere enpresa mailan euskarak duen horren presentzia penagarria arintzeko bideetariko bat da eta.   Teknologia etengabeko aldaketaren eta moldaketaren zurrunbiloan dago murgilduta. Berrikuntzak, produktu berriak, salmentak, erosketak… merkatu zabal eta mugagabean azaltzen dira eta enpresek bertatik edaten dute, eta edan behar!, lehiakortasun maila gorde nahi badute.


Euskara Normalkuntza Zarauzko Antoniano Ikastetxe Politeknikoan

Patxi Ostolaza
  SARRERA     Zarauzko Antoniano Ikastetxe Politeknikoa, 90 urte hezkuntzan daraman ikastetxe bat da. Hasiera batean, garaiko “Escuela de Arte y Oficios” bezala hasi zen eta 1954garren urtean “Escuela Profesional Obrera” bihurtu zen. Ordutik hona Lanbide Heziketa ikasketak ez ezik, hezkuntza arloko beste etapak ere lantzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoak eta erdi eta goi mailako Heziketa Zikloak. Guztira 1100 ikasle eta 100 langile inguru dituen ikastetxe bat gara, gaur egun.


Tolosaldea GLHI eta hizkuntza normalkuntza

Joxe Mari Elola
    SARRERA     TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketa Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da eta Tolosako Santa Luzia Hezkuntza gunean kokaturik  dago.


Bergarako Goi Berariazko Miguel Altuna Institutua hizkuntza normalkuntzan

Pello Arrondo
  NON GAUDE     Gure ikastetxea Gipuzkoan Deba Goiena bailaran kokaturik dago ingurune ia guztiz euskaldun batean. Bergarako Goi Berariazko Miguel Altuna Institutua Hizkuntza Normalkuntza egitasmoan hasiera-hasieratik dago. Hastapenean lanbide heziketaz gain beste ikasketak ere batxilergoa, IEE, bagenituen, baina, gaur egun lanbide heziketa bakarrik irakasten dugu; hori bai, Goi Berariazko Lanbide Heziketa Orotariko garen aldetik, hiru heziketa motak irakasten ditugu: hau da, Hasierako Prestakuntza, Etengabeko eta Hastapeneko Prestakuntza.


Hizkuntza normalkuntza Goierri Lanbide Eskolan borondatetik plangintzara

Jexux Aizpurua
  SARRERA Lerro labur hauen bidez, gure eskolako Lanbide Heziketan euskarak izan duen ibilbidea azaldu eta bidean izandako ahulune eta emaitzak argitaratzen saiatuko gara.    


Euskara Lanbide Heziketan

Helena Artano, Jon Iartza
Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bitartean, gure haur eta gazteak euskaldundu behar eta euskaldundu nahi ditugu. Horretarako baditugu eredu desberdinak, A, B eta D eredu ezagunak eta eredu bakoitzaz egin dezakegu geure hausnarketa. Zer gertatzen da, ordea, ikasketa maila horiek amaitu ostean? Zer gertatzen da Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan, nahiz Lanbide Hastapeneko Ikastaroetan? Soilik A edo D ereduak ditugu eta inguruaren eta egoeraren arabera, aukera oso kaskarra da, are gehiago, aurrez egindako lana pikutara bidal dezakeelako. Eta honen aurrean, ikastetxe bateko eragile desberdinen arteko premiek, beharrek, eta interes desberdinek gatazkak sor ditzakete eta sortzen dira. Ikastetxe bakoitzak bere erantzunak ematen dizkio, ahal duen ondoen eta ahalik eta erantzunik onena, ziurrenera, baina guztien nahiak asetzen ez dituena.


Euskal Lanbide Heziketa

Iñaki Conde
Ugari dira azken urteotan Lanbide Heziketan gertatu diren aldaketak. Luze joko luke banan-banan aipatzea, eta gainera, ez da hori artikuluaren gaia. Bai, ordea, agertu nahi nuke Lanbide Heziketarako onuragarriak izan direla eta, geroari begira, erronka berriei behar den moduan aurre egiteko egitura eta baliabideak eman dizkiotela.  


Toki Ona Institutua: Lanbide Heziketan euskararen egoera

Toki Ona Institutua
Lerro hauetan, Berako Toki Ona Institutuan Lanbide Heziketan euskarak duen egoera zein den azaltzen saiatuko gara:     1)       Toki Ona Institutuan, DBHko A, B eta D ereduez eta batxilergoaz gain, bi Lanbide Heziketa ziklo egiten ahal dira, bata erdi mailakoa eta bestea goi mailakoa. Biak industria munduko mantenuan ikasleak formatzeaz arduratzen dira. Erdi mailako zikloa Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa da, eta Goi mailakoa, berriz, Industri Ekipoen Mantenimendua.


Lanbide Heziketa Nafarroan eta Elizondoko Lanbide Eskolan

Joxe Urroz
  LANBIDE HEZIKETAREN EGOERA NAFARROAN   Lanbide Heziketaren egoera Nafarroan ona dela esan dezakegu. Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukerei buruz hitz egiten badugu, aldiz, egoera ez da horren baikorra.  


Euskararen Datu-Basea -EDB 1.0-

Olatz Altuna, Iñaki Iurrebaso Biteri
SARRERA   Euskararen Datu-Basea 1.0 –EDB 1.0- SEI Elkarteak eta Aztiker Soziologia ikerguneak elkarlanean buruturiko egitasmoa da. Datu-base honek Udalbiltzaren laguntza ekonomikoa jaso du.   EDB 1.0 euskararen datu estatistikoen biltegi bat da. Iturri batetik eta bestetik datu asko jasotzen dira, baina datu horiek sakabanatuta geratu ohi dira. EDBren lehen bertsio honek datu horietako batzuk bildu eta bateratu egin ditu, eta gainera publikoki eskaintzen ditu www.sortu.org/edb web-gunean. Horrez gain, Euskal Herri mailako estimazioak egin dira, besteak beste. Hala, lehen aldiz Euskal Herri osoko hiztun guztien datu estimatuak ditugu, lurraldez lurralde banatuta, adinaren, sexuaren eta bilakaeraren arabera. Informazio hori guztia erraz ikusi eta aztertzeko, batetik, Internet teknologia erabili dugu; eta bestetik, irudi grafiko eta mapei garrantzi berezia eman diegu.  


Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean hizkuntz proiektuaren markoan

Kike Amonarriz, Iñaki Arruti, Erramun Osa
  *Oharra: artikulu honetan aipatzen diren zenbait ideia BAT 49. zenbakian argitaratuak dira (BAT aldizkaria, Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskurapena ,49. zenb.)