Zenbakia
Hizkuntza gutxitua, bizi iraupena eta…
PDF formatuan eskaintzen da.Hizkuntza gutxitua, bizi iraupena eta normalkuntza
Xabier Isasi Balanzategi
Badirudi plangintzen garaia iritsi dela Euskal Herrira. Biziberritzeko planak, normalkuntza planak, plangintza estrategikoak, kudeaketa planak,.... Planak eta plangintzak noiznahi, nonahi eta zernahirako. Kontu horietan hasi besterik egin ez dugunean eta plangintzak eta kuantitatibismoaren aurkako ahots kritikoak agertu zaizkigu. Batzuk arrazoiz eta borondate onez gogorarazi digute gogoeta eta eztabaida beharrezkoa dela.
Hizkuntzaren normalkuntzan, hizkuntzei buruzko teoria sozialetan, bereziki soziolinguistikan, elementuren bat ezinbestekoa bada zerbait ulergarri eraikitzeko, hizkuntza bera da ezinbestekoa. Pernandoren egia bota dudala pentsa daiteke eta, zintzo esanda, horrela da. Baina, badirudi batzuei ahaztu egin zaiela. Badirudi batzuek euskararen hizkuntza- komunitatea eraiki nahi dutela euskara bera existitu ez bailitzan. Begi bistakoa da euskararen hizkuntza-komunitatean euskara dela muina eta ardatza. Hori jakina dela, inplizitu dagoela, ez dela aipatu behar eta antzekorik esan diezadaketenei, hizkuntzaren beraren egoera zertan den ezagutzea ezinbestekoa dela ihardetsiko nieke.
Nafarroako administrazio publikoetan erabilera arautzeko dekretua
Dabid Anaut Peña
Idatzi honetan aztertu eta baloratuko duguna Nafarroako Gobernuak prestatu duen zirriborro bat da, hain zuzen ere Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko dekretu berriaren zirriborroa. Dekretuaren azterketa sakon, zorrotz eta xeheak artikulu honen luzera aisa gaindituko luke eta aurrekarien eta dekretuaren beraren hustuketa ere egitea eskatuko luke. Gu, hain ur sakonetan murgildu gabe, eskualde euskaldunean izan dezakeen eraginaz balorazio bat egiten saiatuko gara.
Oro har, dekretuaren idazkerak berak, bere zakarrean, dekretuaren asmoa zein den garbi erakusten du. Honen erakusgarri, esaterako, 22. artikuluko esaldia: "Las Administraciones Públicas de Navarra con sede en la zona mixta no tienen ninguna obligación de calificar el conocimiento del vascuence como preceptivo para acceder o proveer los puestos de trabajo incluidos en sus plantillas, salvo en los dedicados a labores de traducción vascuence-castellano". Horrelako esaldi batek beste deusek baino argiago erakusten du zein den egilearen asmoa, zein dekretuaren helburua. Ustez, gisa honetako dekretu batek administrazioen betebeharrak zein diren arautu beharko luke. Bete behar ez dituzten obligazioak zein diren, alegia, zer egitera ez dauden behartuta adieraztea harritzekoa da, susmagarria akaso.
Euskal Herri mailako erabileraren laugarren kale neurketa abian
Olatz Altuna
Euskal Herri osoan aski ezaguna da 1989az geroztik, lau urtean behin, burutzen den Euskararen erabileraren kale neurketa. Euskararen normalizazio arloan dihardugunon artean, tresna ezinbestekoa baita hizkuntzaren bilakaera eta uneko egoera zertan diren ezagutzeko batez ere.
Lagunartean kalean darabilgun ahozko erabilera du aztergai ikerketa honek, eta hizkuntza ororen osasuna neurtzeko hiru adierazle garrantzitsuenen azterketa osatzera dator. Beraz, ezaguera eta motibazioaren ondoan beharrezkoa den adierazle dugu erabilerarena. Izan ere, bi adierazle hauek errolda eta Inkesta Soziolinguistikoan jasotzen dira (Euskararen Jarraipena I eta II). Hiru faktore hauen azterketa zehatzik gabe nekez plantea daiteke normalizazio egitasmo eraginkorrik.
Itzultzaile baten ametsa… egunero
Pablo Suberbiola Unanue
Katalunia aldean izan naizen bolara batean, besteak beste, “El Periodico de Catalunya�»k 98ko udazkenaz geroztik erabiltzen duen bapateko itzulpen sistema ezagutzeko aukera izan dut, bertako hizkuntza arduradunaren laguntzari esker.
Sistema hau erabiltzen dutenetik egunero egunkari beraren bi edizio ateratzen dituzte, berdin-berdinak (argazkiak, formatoa...) bata erabat gazteleraz eta bestea erabat katalanez. Egunkaria katalanez (ere) argitaratzearen ekimena “El periodico�» bertakoa izan zen, alegia enpresa pribatua berarena (lekutan gaude!), eta bertako informatiko eta hizkuntza teknikariek sortu eta garatu duten programa informatiko batean oinarrituta egiten dute.
Hizkuntza politikarako legearen araua oraindik hedatu gabeko eremuetan
Jordi Bañeres
Urtarrilaren 7ko 1/1998 legea, hizkuntza politikari buruzkoa (HPL) zazpi dekreturen bidez hedatu da. Dekretu hauek notaritzako agiriak, izen eta deiturak, mapa soziolinguistikoa, zinemagintza eta irratigintza esparruetan hedatu dira. Oraindik hedatzeko eremu asko falta baditu ere horietako askok jada HPLren zeharkako eragina jaso dute. Pujals kontseilariak, Parlament-ari balantzea egitean [99ko apirila] “ekonomia, zinema, bideoa, aldizkako prentsa, kultura eta informatika industrien alorrean egoera kezkagarria�» zela zioen –alor kezkagarri hauetako bi izan ezik, gainerakoak kronika honetan jorratuko ditugu.
Kronika: Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Konkresua
Iñigo Urrutia Libarona
2000.eko udan Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademiak (IALL-AIDL), bere VII. Kongresua burutu du. Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademia disziplinarteko erakundea da, 1984. urtean sortua, eta bertan integratzen dira hizkuntza eta zuzenbidea ardatz dituzten profesional eta ikerlariak. Hots, juristak, hizkuntzalariak eta soziolinguistak batez ere. Akademiak Montrealen (Quebec-en) du bere egoitza; eta bere jardute-eremu zientifikoa "hizkuntz zuzenbide konparatua"-rena da. Alegia, hiru dira ikerketa-esparru orokorrak: hizkuntzari buruzko zuzenbidea, zuzenbidearen hizkera, eta hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubide gisa aztertzea.
Enpresetako normalkuntza plangintzak gaur egun. Mahai ingurua
Imanol Esnaola
Bildutakoak:
Patxi Alaña, Artez Hizkuntza Zerbitzuak
Tere Barrenetxea, Elhuyar
Patxi Larrañaga, LKS
Juan Luis Arexolaleiba, EMUN.
Normalkuntzaren plangintza bide sendoa urratzen ari da azken urteotan Euskal Herrian. Katalunia edo Quebec-ek egindako bidea aztertuz, Euskal Herrian hainbat elkarte eta eragilek planifikazio lanari ekin dio. Horri buruz jarduteko bildu ditugu mahaiaren bueltan protagonista zenbait. Izan ere, nor egokiago gai honi buruz jarduteko planifikatzaileak eurak baino?
Tere Barrenetxea (Elhuyar), Patxi Alaña (Artez hizkuntza zerbitzuak), Patxi Larrañaga (LKS) eta Juan Luis Arexola Leiba (EMUN) izan genituen mahaiaren bueltan. Haien erantzun jantzi eta oparoek entzulegoa adi-adi izan zuten saioak iraun zuen bitartean.
Donall O´Riagainekin elkarrizketa
Imanol Esnaola
“Gehien kezkatzen nauena, belaunaldien arteko trasmisioaren beherakada da, hori komunitate gehienetan ari da gertatzen�»
Donall Ó Riag� in izan da sorreratik (1981) orain bi urte Hizkuntza Gutxiagotuen Bulego Europarreko (HIZGABE) zuzendari. Gobernuz kanpoko erakundea da eta Europako Batasuneko hizkuntza gutxiagotuak bultzatu eta hauen hiztunen hizkuntza eskubideak bultzatzea da. Bulegoaren eginbeharretako bat maila orotan (Europa nahiz estatu mailan) hizkuntza gutxiagotuek beren hizkuntzan bizi eta aurrera egiteko behar duten lege-eremua eta zerbitzuak ziurtatzea da. Xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero jo ezazue euren web orrira: www.eblul.org.