36. zenbakia · 2000 (3)

Enpresetako normalkuntza plangintzak gaur egun. Mahai ingurua

Imanol Esnaola
Bildutakoak: Patxi Alaña, Artez Hizkuntza Zerbitzuak Tere Barrenetxea, Elhuyar Patxi Larrañaga, LKS Juan Luis Arexolaleiba, EMUN. Normalkuntzaren plangintza bide sendoa urratzen ari da azken urteotan Euskal Herrian. Katalunia edo Quebec-ek egindako bidea aztertuz, Euskal Herrian hainbat elkarte eta eragilek planifikazio lanari ekin dio. Horri buruz jarduteko bildu ditugu mahaiaren bueltan protagonista zenbait. Izan ere, nor egokiago gai honi buruz jarduteko planifikatzaileak eurak baino? Tere Barrenetxea (Elhuyar), Patxi Alaña (Artez hizkuntza zerbitzuak), Patxi Larrañaga (LKS) eta Juan Luis Arexola Leiba (EMUN) izan genituen mahaiaren bueltan. Haien erantzun jantzi eta oparoek entzulegoa adi-adi izan zuten saioak iraun zuen bitartean.