Zenbakia

Suomieraren normalkuntzaz

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 30 ZKIA

Imanol Esnaola


Suomieraren normalkuntzaz

Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)
Urte askotan barrena Suomi-ko hizkuntz arazoa Unibertsitatean azaldu ondoren, gauza bat segurta dezaket : Euskal Herrian bertan - edo euskaldun gazteen artean bederen - oso jende gutxik dakiela, are somatzen ere, Finlandia ofizialki elebiduna denik; eta are gutxiagok Iparralde aurreratu eta baketsu hartan, azkeneko ehun urte honetantsu, hizkuntz borroka gogorra egon denik, baita bost hilabeteko gerla zibila ere. Horretaz jabeturik, Bat aldizkari honen Idazkaritzarekin elkar aditurik, lan berezi hau eskaintzea erabaki dugu. 1 - Sarrera gisa : Suomi-ren kokagunea eta oinarrizko datoak. Har dezagun eskutan hiztegi entziklopediko bat. Eta honelako zerbait irakurriko dugu :


Suomieraren corpus-plangintza hiztegiaren ikuspegitik

Andoni Sagarna
Suomieraren genealogia Hizkuntza finougriarren taldekoa da suomiera edo finlandiera; estonieraren senidea etahungarieraren urruneko ahaidea. Hizkuntza hauek eta beste batzuek hizkuntza uralikoenfamilia osatzen dute. 1. irudiak hizkuntza uralikoak denboran zehar nola desberdindu diren erakusten digu. Duela milaka urteko proto-frinougriera ez zen hizkuntza bakar bat, gaur ulertuko genukeen zentzuan. Oso sakabanatuak bizi ziren herri haiek oso harreman gutxi izan baitzezaketen euren artean. Alabaina, hizkuntza haiek bazituzten nonbait luzaro iraun zuten hainbat kidetasun, hiztegi eta gramatika aldetik. Esan liteke herri haiek hizkuntza bera zutela, baina desberdintasun dialektal askorekin taldetik taldera.


GATAZKAK eta AKORDIOAK gizarte hizkuntzanitzetan: Finlandia

Kenneth D. McRae
Marko konstituzionala eta instituzionala Azken hamarkadetako Belgika edota Kanadarekin konparatuz gero, Finlandian hizkuntzei buruzko konstituzio eta legegintzako akordioek garbi erakusten dute bertan egonkortasun instituzional azpimarragarria dagoela. Lehenengo kapituluan adierazi dugun bezala, independentziaren lehen urteak oso garrantzitsuak izan ziren. Urte horietan hizkuntza eta bestelako gai etnokulturalak gobernu berriaren agenda betetzen zuten gai serioetako batzuk besterik ez ziren. Bi hizkuntz komunitaterik garrantzitsuenen arteko harremanak hiru multzo hauetan tratatu eta erregulatu ziren batez ere: 1919ko Konstituzioan, 1920an Ã…land uharteentzat propio egindako lege berezietan, eta azkenik, hizkuntzei buruz 1921ean eta 1922an onartutako hainbat legetan. Legegintza jarduera aldi emankor horren ondoren, berriz, gutxi gorabehera zazpi hamarkada iraun duen nolabaiteko egonkortasun instituzionala etorri da. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan hizkuntz lege berriek eraso ugari jasan zuten nazionalismo finlandiarraren aldetik, 1935ean egindako zuzenketa batzuen kasuan izan ezik. 1962 eta 1975ean egindako doikuntza batzuez gain, lege horiek bi fenomeno jasan dituzte: suedieradunen jaitsiera demografiko luze eta geldoa alde batetik, eta komunitate horren talde identitate bereizgarriaren ahultzea bestetik (gai hori 2. eta 3. ataletan aipatu da). Garai horretan aldakuntza formalek baino garrantzi handiagoa izan zuten orokorrean gizarte mailako usadio eta ohituren aldaketa sakonek; baita sistemaren izpirituan gertatutakoak ere, oro har hartuta. Dena den gai horiek azterketa sakonagoa eskatzen dute, eta hain zuzen ere, horren nabarmenak ez diren faktore horien eragina garbiago azalduko da atal honetan aurrera egin ahala.


Aunitz dakit, bizitzen badakit. Baztan (Nafarroa), hizkuntzaren antropologiatik aztertua: hizkuntzen kategorizazioa komunitate e

Paula Kasares
Hizkuntzaren pertzepzioa, mundua eta hiztunaren arteko zubi-harreman moduan ikusita, hizkuntza-hiztunen arteko harremanei eta hauek hizkuntza horietan interaktuatzen duten moduari loturik hartuta, oso gauza konplexua dela ikusiko dugu. Sarritan erabilitako hizkuntza ez da hiztunaren hautuaren ondorio edo, hala izanez gero, hiztunak ez du eskubide berdintasunez hautatzen zertaz hitz egin nahi duen, norekin eta noiz. Aldiz, hiztunak hizkuntza kategoria konplexu moduan hartzen du, balore, eskubide, nahiz jerarkian leku jakina aitortuz. Halaber, bere eguneroko bizitzan eremu fisiko jakin batekin loturik ikusten du.


Europar Batasunean desabantailan dauden hizkuntza komunitateak. Hurbilpen kuantitatiboa

Jordi Bañeres
OHAR METODOLOGIKOAK: Lan hau egiteko, datuei dagokionez, Euromosaic-en oinarritu gara. Euromosaic baita Europako Batasunean desabantailan dauden hizkuntzei buruz dagoen nazioarteko ikerketarik nabarmenena, aurrekontua, parte hartu duen pertsonala nahiz onarpen ofizialaren aldetik (Azaldu beharrekoa da onarpen hori erlatiboa dela, izan ere, azken dokumentoak berak dioen bezala “This document has been prepared for use within the Commission. It does not necessarily represent the Commission´s official position�»). Ikerketa burutzen ari da oraindik, badugu, ordea, aurrerapen bat, Euromosaic: The Reproduction and Reproduction of the Minority Language Groups of the EU. Luxemburg: Office for Official Publications of the European Communities, 1996 (gainerako hizkuntza ofizialetan ere bada bertsiorik). Argitaragabe dagoen gainerako materiala ikerlariek Centre de Documentació en Sociolingüística-n kontsulta dezakete (Institut de Sociolingüística Catalana, c/Mallorca 272, Ia pl. 08037 B). Beljikako flandriar komunitatearen kasuan, Euromosaic-en irizpideetatik urruntzen gara, izan ere, normaltasuna erabatekoa da (Ikus 14. Taula).


1996 urteko errolda. Katalanaren ezagutza. Bilakaera: 1991-1996

Institut d´Estadística Catalana
Gai zerrenda: Egoera Katalanaren ezagutzaren bilakaera Adin taldeen bilakaera Lurralde eremuak Eskualdeak 1. Egoera 1996an egindako populazioaren estatistikaren bidez populazioaren ezaugarri nagusiei buruzko datuak berritu ahal izan ditugu. Institut d’Estadística de Catalunya-k katalanaren ezagutzaren arabera populazioaren banaketa aztertzen du. Estatistika hau funtsezko tresna da azken bost urte hauetan Kataluniako berezko hizkuntzaren ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmenak izandako bilakaera aztertzeko eta, halaber, 1981ean hasitako estatistika sailari jarraipena emateko.


Eleaniztasuna Israelen

Bernard Spolsky
TESTUINGURU HISTORIKOA Israel-en kokapen geografikoa Europa, Asia eta Afrika lotzen dituen lurraldearena denez, ondorioz konkista eta birkonkista historia luzea duenez eta lau erligio handiren gune izanik (judaismoaren nahiz kristatutasunaren jaioleku eta inportantea islamarentzat zein baha´i erlijioarentzat), ziurtatua izan du hizkuntz aniztasun konplexuko eta beti aldakorreko tradizio luzea. Aro Komunaren hasierarako, orain dela 2000 urte, agertua zen, ordurako, eredu triglosiko bat non hebraiera, judu-arameoa eta grezierak rol adierazgarriak betetzen zituzten (Spolsky 1983). Hizkuntz antolamendu hori arau bihurtu zen juduentzat beren sakabanaketaldi ia osoan, hiru hizkuntza hauetako bakoitzari funtzio jakin bat eman zioten. Hebraiera (hebraiera eta arameo talmudikoa zehazkiago) erligio eta irakurketarako erabiltzen zen; hizkuntza juduren bat, hala nola, jidisha, judu-frantsesa, ladinoa edota judu-arabiera komunitatearen eta etxeko beste funtzioetarako (Rabin 1981); eta herri-hizkuntza [2] bat edo gehiago judu ez zirenekin komunikatzeko (Weinreich 1980).


EKBren desegitea

Olatz Osa
Donostian, 1999ko otsailaren 27an Euskal Kulturaren Batzarrearen (EKB) Nazio Batzordeak egin duen bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu da: Aurrekariak EKBren helburu nagusiak erdiesten ari dira, arrakastaz gainera. Batetik, euskalgintza osoa edo ia osoa bilduko duen gune bat osatzea lortu da, Kontseilua. Bestetik, EKBk bere hastapenetik bultzatzen zuen Plangintza Orokorraren prozesua abian da, Kontseiluaren eskutik aurrera ateratzen ari den Plan Estrategikoa alegia. Gainera, Plan Estrategikoaren beharra eta gauzatzea gizarteko sektore zabal horretatik at, euskalgintzatik at, beste sektore batzuetara ere hedatzen ari da, hala nola, tokian tokiko administraziotara, lan mundura e.a. EKBk bere sorreratik aldarrikatu duen helburua gauzatzen dela ikustea euskalgintza osoaren lorpena da. Lorpen hauek eman daitezen EKBren ekarpena ere garrantzitsua izan da, historikoki euskalgintzarentzan funtsezko bilakatu diren beste proiektu batzuk (UEMA eta Euskaldunon Egunkaria kasu) aurrera atera ahal izateko egindako ekarpena bezalaxe. Eragite funtzioa, hots administrazio publiko, erakunde sozial eta politikoek euskararen aldeko urratsak eman ditzaten eragitea, funtsezko egitekoa da eta euskalgintzatik erantzun beharrekoa. EKBk zeregin honetan bete duen espazioa garrantzitsua izanik ere, ez da ondorioztatzen bilgune honek jarraitu behar duenik funtzio hori betetzeko. Jadanik eragite funtzioa euskalgintzako beste erakunde batzuk ere betetzen dute, hala ere, beharrezkotzat jotzen da ahal den neurrian EKBk bete duen espazioa hori euskalgintzako beste erakunde batek edo batzuk betetzen jarraitzea. Zerbitzuak, nazioarteko harremanak eta hainbat sektoretan bideratu izan diren dinamikak garrantzitsuak izanik ere eta euskalgintzan eta euskalgintzarentzat bere funtzioa betetzen dutela garbi izanik ere, ez dira EKBren betebeharretan lehentasunezko funtzioak izan. Hala ere, beharrezkoa ikusi da hainbat zerbitzu eta dinamikek segida izatea beste erakunde eta bide batzuetatik. Aurrekari hauek kontuan hartuz, hurrengo erabakia hartu du Nazio Batzordeak:


Soziolinguistika eskuliburu eginda, katalaneraren lagungarri. Sociolingüística de la llengua catalana (Boix eta Vila). Eskulib

Imanol Esnaola
Halaxe azalduko genuke hitz gutxitan argitaratu berria den Sociolingüística de la llengua catalana (E. Boix eta X. Vila (1999) Barcelona, Ariel Lingüística) eskuliburuak berarekin dakarrena. Liburuaren aurkezpen lanak egiten dituen kontrazalean honela dio “katalaneraz mintzo diren lurraldeen irudi linguistikoan aniztasun handia dago, eta kontraesankorra ere bada: katalanera, gaztelera, frantsesa, italiera, ingelesa, migrazio berriekin etorritako hizkuntzak... Zein eragilek laguntzen digu gaur egungo egoera ulertzen? Zein joera somatzen diogu bilakaerari? Eragin al daiteke katalaneraren etorkizuna ziurtatzeko demokrazia eta aniztasuna errespetatuz? Egin nahi al dugu halakorik? Esperientzia hau gure mugez haratago eraman al dezakegu errespetu handiagokoa eta zuzenagoa izango den etorkizuna lortzeko?�»