30. zenbakia ·
1999 (3)
Suomieraren corpus-plangintza hiztegiaren ikuspegitik
Andoni Sagarna
Suomieraren genealogia
Hizkuntza finougriarren taldekoa da suomiera edo finlandiera; estonieraren senidea etahungarieraren urruneko ahaidea. Hizkuntza hauek eta beste batzuek hizkuntza uralikoenfamilia osatzen dute.
1. irudiak hizkuntza uralikoak denboran zehar nola desberdindu diren erakusten digu.
Duela milaka urteko proto-frinougriera ez zen hizkuntza bakar bat, gaur ulertuko genukeen
zentzuan. Oso sakabanatuak bizi ziren herri haiek oso harreman gutxi izan baitzezaketen
euren artean. Alabaina, hizkuntza haiek bazituzten nonbait luzaro iraun zuten hainbat kidetasun, hiztegi eta gramatika aldetik. Esan liteke herri haiek hizkuntza bera zutela, baina desberdintasun dialektal askorekin taldetik taldera.