Zenbakia

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk

10,00

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 129, 2023 (4)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Iñaki Martinez de Luna
Available Downloads:
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi ()

Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: kontakizunak biziberritzeko izpiak

Xan Aire

Xan Aire

xanaire@psteo.net
Euskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.1
Artikulu honek biziberritzen ari diren munduko hizkuntza-komunitateen kontakizunak ditu hizpide: udako ikastaro batean partekatu ponentziak eta mahai-inguruen edukiak laburbiltzen ditu, jakinez Amerikako, Afrikako zein Europako pertsona erreferenteek dutela ikastaro horretan parte-hartu. Hizkuntza-komunitateen arteko ekintza partekatzea baino, globalizazio-testuinguruan eta etorkizuneko kontakizunetan bizi duten krisi-unea du zeharkatzen eta sakontzen, ohartaraziz krisi-sentipena partekatua dela, baina utopia nagusi bat sortzeko prest ere agertu dela bildutako jendea, hizkuntzen biziberritzeari jendarte-dimentsioa emateko xedez. • Hitz gakoak: Biziberritzea, kontakizuna, hizkuntza- ideologia, utopia nagusia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Andeetako ahots eta arbasoen jakintzetara itzul gaitezen, elkarrizketaren metodologia erabiliz: aurrerapausoak eta erronkak

Marleen Haboud Bumachar

Marleen Haboud Bumachar

mhaboud@puce.edu.ec
Ahozkotasuna Modernotasuna diziplinarteko ikerketa programa. Irakasle emeritua, Pontificia Universidad Católica del Ecuador, Quito, Ekuador. Irakasle elkartua, Ruhr Universität, Bochum
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.2
Artikulu honek Andeetako Ahotsak eta Arbasoen Jakintzak proiektuaren filosofia eta metodologia deskribatzen ditu, kitxuaz ez hitz egin arren, beraien burua kitxuatzat duten Ekuadorko landa eremuko zenbait komunitaterekin lotuta. Proiektu hori Pintag parrokiako (Pichincha probintzia) hiru komunitatetan egin da, Quito hiriburutik 35 km-ra. Proiektuak inguruko landare sendagarriak berriz aurkitzeko prozesua eta herritarren sendatze praktikak erakusten ditu, pausoz pauso, eta garrantzi berezia ematen dio ikerketa elkarrizketan oinarritzeari eta haren diziplinartekotasunari. Ikerlan honen ikuspegi metodologikoa ulertzeko, aurrez egindako zenbait ikerketa lan azaldu dira, lehenbizi. Ondoren, dokumentazio eta biziberritze prozesua zehaztu da, eta azpimarra egin da bidean izan diren erronka batzuetan izandako arrakastan eta beste lorpen batzuetan; izan ere, ekimen komunitarioetan epe luzerako lorpenak izan daitezkeela aurreikusten da. • Hitz gakoak: Ekuador, hizkuntza eta kultura biziberritzea, oinarrizko komunitateekin ikerketa, elkarrizketaren metodologia, diziplinartekotasuna, dokumentazio aktiboa, biziberritzea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Datutik kontakizunera. Autodiagnostikorako prozesu komunitarioak, diskurtso berriak eta tokiko ekintza

Miriam Viviana González GarzónORCID profila

Miriam Viviana González Garzón

linguamerindia@gmail.com
UPV/EHU. Doktorego-programa
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-3450-653XORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.3
Artikulu honen helburua da diagnostiko soziolinguistikorako prozesu komunitarioei, datuen inguruan sortzen diren diskurtsoei eta ondoriozko tokiko ekintzari buruz gogoeta egitea. Bereziki, Kolonbiako hizkuntzen azterketa soziolinguistikoak ditu ardatz, 2007 eta 2020 urteen artean erakunde indigenek eta gobernu erakundeek eginak, eta haiei buruz egiten da gogoeta egoera globalaren esparruan. • Hitz gakoak: hizkuntza indigenak, biziberritze-prozesuak,ikerketa soziolinguistikoa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara)

Paula Laita PallaresORCID profila

Paula Laita Pallares

p.laita@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-1660-7070ORCID profila
, Russell Myers RossORCID profila

Russell Myers Ross

russnundiYl@gmail.com
Yuneŝit’in Government
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-5997-2309ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.4
Nenqayni ch’ih (Tŝîlhqot’in) Kanadako Columbia Britaniarreko hizkuntza indigenen artean bizitasun maila gorena daukan arren, desagertzeko arriskuan dago. Artikulu honetan aurkezten den ikerketa kolaboratiboan metodologia indigenak (Tuhiwai Smith 1999) eta komunitatean oinarritutako metodo parte-hartzaileak (Strand et al 2003; Etmanski eta al 2014) erabili dira Yuneŝit’inen Nenqayni ch´i (Tegoera soziolinguistikoa eta hizkuntza biziberritzeko beharrak aztertzeko. Parte hartzaileen behaketa, erdi-bideratutako solasaldiak, partekatutako zirkuluak eta dokumentuen analisia baliatu dira datuak biltzeko. Artikuluan, analisi tematikoaren emaitzak aurkezten dira: hizkuntza-transmisioa eten egin da eta hiztun kopurua gutxitzen doa. Hortaz, hiztunak sortzeko eta, aldi berean, ezagutza tradizionala transmititzeko, kulturan oinarritzen diren eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eta lurraldearekiko harremana sustatzen duten murgiltze programak eta materialak beharrezkoak dira. • Hitz gakoak: hizkuntzen biziberritzea, hizkuntza gutxituak, soziolinguistika, komunitatean oinarritutako ikerketa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

HIGA! 2023: munduko hizkuntza gutxituen etorkizunerako aletxo

Ainhoa Pardina Arenaza, Beñat Garaio Mendizabal DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.5
Gizateriaren aberastasunik handienetako bat hizkuntzak dira, gehienak hizkuntza gutxituak, eta aurreikusten da munduan hitz egiten diren 6.000 hizkuntzen % 90 desagertuko dela XXI. mendearen amaieran. Horregatik da garrantzitsua hizkuntza gutxituen biziberritzean lan egitea eta hori da HIGAren helburua. HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da, hizkuntza gutxituen biziberritzea eta munduko hizkuntza-komunitateen arteko sare-lana helburu duena. 2023ko uztailean egitasmo honen 4. edizioa egin da Gasteizen, eta, antolatutako 5 eguneko programazioaren baitan, komunitate ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko aukera izan dute. HIGAko parte hartzaileak 18-30 urte bitarteko gazteak dira. Artikulu honetan, HIGA proiektuak hizkuntza gutxituen biziberritzean egiten duen ekarpena ikusi nahi dugu. • Hitz gakoak: HIGA, gazte, hizkuntza gutxitu, biziberritze prozesua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Haurren euskarazko sozializazioa Zumaian

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
, Ibon Manterola GarateORCID profila

Ibon Manterola Garate

ibon.manterola@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.6
Zein da zehazki Zumaiako haurren eta nerabeen sozializazioan euskarak duen lekua? Berdin hitz egiten dute haiek eskola-esparruan eta eskolatik kanpo daudenean? Zein leku du euskarak lagunekin kalean daudenean eta bestelako aisialdiko jardueretan? Zein da euskararen lekua haur horien etxeetan? Eta loturarik ba ote da etxeko erabilera-ohituren eta haurren kaleko eta eskolako euskararen erabileraren artean? Zumaian bizi diren euskaradunen dentsitatea eta herriko kaleetan entzuten den euskararen erabilera aintzat hartuta, esan daiteke Zumaia herri oso euskalduna dela. Testuinguru horretan egin da haurren sozializazioan euskararen presentziaren inguruko ikerketa. Zehazki, Zumaiako HH5, LH4 eta LH6ko haur eta nerabeen hizkuntzen erabileraren behaketa zuzena egin da alde batetik, eta, bestetik, nerabeek eta euren gurasoek osatutako inkestaren bitartez jasotako datuak aztertu dira. Artikulu honetan, ikerketak emaniko emaitza izan den diagnosiaren laburpena eskainiko da. • Hitz gakoak: euskara, aisialdia, hizkuntzen erabilera, sozializazioa, hizkuntza-jarrerak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)