Marleen Haboud Bumacharmhaboud@puce.edu.ec
Ahozkotasuna Modernotasuna diziplinarteko ikerketa programa. Irakasle emeritua, Pontificia Universidad Católica del Ecuador, Quito, Ekuador. Irakasle elkartua, Ruhr Universität, Bochum
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-129.2
Artikulu honek Andeetako Ahotsak eta Arbasoen Jakintzak proiektuaren filosofia eta metodologia
deskribatzen ditu, kitxuaz ez hitz egin arren, beraien burua kitxuatzat duten Ekuadorko landa eremuko
zenbait komunitaterekin lotuta. Proiektu hori Pintag parrokiako (Pichincha probintzia) hiru komunitatetan
egin da, Quito hiriburutik 35 km-ra. Proiektuak inguruko landare sendagarriak berriz aurkitzeko
prozesua eta herritarren sendatze praktikak erakusten ditu, pausoz pauso, eta garrantzi berezia ematen
dio ikerketa elkarrizketan oinarritzeari eta haren diziplinartekotasunari. Ikerlan honen ikuspegi metodologikoa
ulertzeko, aurrez egindako zenbait ikerketa lan azaldu dira, lehenbizi. Ondoren, dokumentazio
eta biziberritze prozesua zehaztu da, eta azpimarra egin da bidean izan diren erronka batzuetan izandako
arrakastan eta beste lorpen batzuetan; izan ere, ekimen komunitarioetan epe luzerako lorpenak izan daitezkeela
aurreikusten da. • Hitz gakoak: Ekuador, hizkuntza eta kultura biziberritzea, oinarrizko komunitateekin
ikerketa, elkarrizketaren metodologia, diziplinartekotasuna, dokumentazio aktiboa, biziberritzea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(
3,00€)