somdn_product_pageJone Goirigolzarri Garaizar
jone.goirigolzarri@deusto.es
Deustuko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1844-2600
, Ane Ortega Etcheverry
aortegaet@gmail.com
Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-2207-0267
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.1
Hizkuntza gutxitu bateko hiztun aktiboa izateko edo bihurtzeko hizkuntza-gaitasunaz aparte,
bestelako hainbat faktore indibidual eta sozialek ere berebiziko garrantzia dute, besteak
beste, hiztunaren hizkuntza-gaitasunaren autopertzepzioak, testuinguru soziolinguistikoak,
harreman sareek, erabilera-ohiturek, arau sozialek, hizkuntza-jarrera eta ideologiek, etab.
Faktore horien guztien kontzientzia garatzea giltzarria da minorizazio zein desoreka sozialeko
egoerok gainditu zein eraldatzeko (Ortega 2024). Artikulu honetan hizpide dugun ikerketa-
proiektuan euskararen aldeko mudantza-prozesuak sakonean ikertu ditugu, eta horiek
bideratzeko kontzientzia soziolinguistiko kritikoa garatzeak duen garrantzia aztertu dugu.
Horretarako, oinarri etnografikoa duen Ikerketa Ekintza Partehartzaile bat aurrera eraman dugu
unibertsitateko ikasle gazteekin. Ikerketak aditzera eman du kontzientzia soziolinguistikoa
lantzea emankorra dela gazteon euskararen aldeko mudantza ibilbideak abiatzeko; izan ere,
hiztun gisa duten subjektibitatea ezagutzeko, inguruan duten ordena soziolinguistiko ez berdinzalea
hobeto ulertzeko eta beraien agentzia indibidual eta kolektiboa garatzeko balio baitie.
Artikuluan agentzia nozioan sakonduko dugu. Zehazki, gazteen mudantza-prozesuetan
agentziak zein ezaugarri garatzen dituen aztertuko dugu eta, modu horretan, minorizazio
etnolinguistikoko testuinguruetan agentzia garatzeak zer esan nahi duen hausnartuko dugu.
Hitz gakoak: Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa, agentzia, hizkuntza-mudantza, gazteak,
ikerketa-ekintza partehartzailea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(
5,00€)