Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eta agentzia euskararen aldeko mudantza prozesuak garatzeko: ikerketa-ekintza parte hartzaile bat unibertsitatean
Jone Goirigolzarri Garaizar
Deustuko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1844-2600
, Ane Ortega Etcheverry
Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-2207-0267
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.1
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00€) Hizkuntza gutxitu bateko hiztun aktiboa izateko edo bihurtzeko hizkuntza-gaitasunaz aparte, bestelako hainbat faktore indibidual eta sozialek ere berebiziko garrantzia dute, besteak beste, hiztunaren hizkuntza-gaitasunaren autopertzepzioak, testuinguru soziolinguistikoak, harreman sareek, erabilera-ohiturek, arau sozialek, hizkuntza-jarrera eta ideologiek, etab. Faktore horien guztien kontzientzia garatzea giltzarria da minorizazio zein desoreka sozialeko egoerok gainditu zein eraldatzeko (Ortega 2024). Artikulu honetan hizpide dugun ikerketa- proiektuan euskararen aldeko mudantza-prozesuak sakonean ikertu ditugu, eta horiek bideratzeko kontzientzia soziolinguistiko kritikoa garatzeak duen garrantzia aztertu dugu. Horretarako, oinarri etnografikoa duen Ikerketa Ekintza Partehartzaile bat aurrera eraman dugu unibertsitateko ikasle gazteekin. Ikerketak aditzera eman du kontzientzia soziolinguistikoa lantzea emankorra dela gazteon euskararen aldeko mudantza ibilbideak abiatzeko; izan ere, hiztun gisa duten subjektibitatea ezagutzeko, inguruan duten ordena soziolinguistiko ez berdinzalea hobeto ulertzeko eta beraien agentzia indibidual eta kolektiboa garatzeko balio baitie. Artikuluan agentzia nozioan sakonduko dugu. Zehazki, gazteen mudantza-prozesuetan agentziak zein ezaugarri garatzen dituen aztertuko dugu eta, modu horretan, minorizazio etnolinguistikoko testuinguruetan agentzia garatzeak zer esan nahi duen hausnartuko dugu. Hitz gakoak: Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa, agentzia, hizkuntza-mudantza, gazteak, ikerketa-ekintza partehartzailea. PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Jone Goirigolzarri Garaizar
jone.goirigolzarri@deusto.esDeustuko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1844-2600
Ane Ortega Etcheverry
aortegaet@gmail.comIkertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-2207-0267
Aipatu artikulu hau