somdn_product_pageEider Saragueta
eider.saragueta@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1325-5697
, Oihana Leonet
oihana.leonet@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8801-5455
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.3
Guraso, irakasle eta eragileek euren kezka adierazten ari dira haurrek geroz eta adin goiztiarragoan
gaztelaniaz hitz egiten hasten direlakoan. Kezka horretatik abiatu da ikerlan hau,
izan ere, helduen pertzepzioak eta haurren hizkuntza-errealitatearen arteko desberdintasunak
antzeman dira. Nahiz eta ikerlan hau azterketa zabalago baten parte izan, lan honetan bereziki
helduen hizkuntza-hautemateak eta -usteak jaso dira. Aztertutako 7 udalerrietako 139
haurrekin egin dira gela-barneko dinamikak eta 43 heldurekin talde-eztabaidak. Ikerketa zabalean
haurren euskararen bizi-indarrean eta erabileran eragiten duten 148 faktore identifikatu
dira, eta multzo hauetan bildu: eskola-mailakoak, herrikoak, Euskal Herriko fenomenoak,
fenomeno orokorrak eta ikus-entzunezkoak. Ondorio nagusienak erakusten dute identifikatu
diren faktore gehienak elkarri lotuta daudela eta asko haurren eskumen eta fokutik kanpo
daudela, batzuk UEMArenetik kanpo ere. Hala ere, helduen partetik jasotako erantzun eta
hautemate asko euskararen egoerarekiko ezkorrak izan diren arren, datuek ez dute euskararen
egoeraren atzerakadarik erakusten. Haurrei dagokionez, berriz, kontziente dira euskararen
egoeraz, eta euren ikuspegia helduena baino baikorragoa da. Ondorioz, garrantzitsua da
helduen hautemateetan sakontzen jarraitzea, horrek lagun baitezake hizkuntza-plangintzarako
tresna eraginkorragoak garatzen. Era berean, UEMAko udalerrietan egoeraren azterketa
zehatzak egitea eta haurren ahotsak entzutea egoeraren irakurketa zehatzago bat egiten lagun
dezakete. Azkenik, proposatzen da UEMAko kide diren udalerrietan neurketa eta ikerketa
bereziak egitea egoeraren bilakaeraren jarraipen egokia egin ahal izateko.
Hitz gakoak: euskara, hezkuntza, haurren hizkuntza ohiturak, hizkuntza erabilera.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi
(
3,00€)