Zenbakia

Euskal soziolinguistikan ikerketa gaztea

10,00

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 127, 2023 (2)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127
Eskuragarri dauden Deskargak:
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi ()

Euskara Gernika-Lumoko Lehen Hezkuntzako ikasleen ahozko komunikazioan

Aitor Uncetabarrenechea del RíoORCID profila

Aitor Uncetabarrenechea del Río

aitor.uncetabarrenecheadelrio@gmail.com
Lehen Hezkuntzako irakaslea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6725-3494ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.1
Ikerlan honek euskara batuaren eta euskalkien erabilera aztertzen ditu, betiere ahozko komunikazioan fokatuz. Modu berean, hezkuntza-sistemak aspektu honetan duen eragina behatzen da. Horretarako, ingurune euskalkidun batean murgiltzen da, konkretuki, Gernika-Lumon. Udalerriko bi eskoletako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hartu dute parte honetan, itzulpenetan oinarritutako ahozko galdetegi bat betez. Helburua euskararen erabileraren azterketa egitea izan den arren, ikerketa are sakonagoa izateko, hiru aldagai zehaztu dira (ama-hizkuntza, eskola mota eta bizitokia), bakoitzari hipotesi bat egokituz. Aldagai horiekiko azterketa egin ostean, egiaztatu da euskara batuaren presentzia ez dela eragin handikoa oraindik inguru euskalkidunetan. • Hitz gakoak: Euskara estandarra, euskalkia, curriculuma, Lehen Hezkuntza, ahozkotasuna.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Hedabideak eta hizkuntza gutxituak: EITBren ekarpenak euskararen biziberritzean

Martin Txintxurreta AlbizuaORCID profila

Martin Txintxurreta Albizua

mtxintxurreta003@ikasle.ehu.eus
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1578-9093ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.2
Laburpena. Euskararen biziberritzea 1980ko hamarkadan abiatutako prozesu soziala da, euskarak hizkuntza gutxitu gisa galdu zituen esparruak berreskuratzeko. Prozesu horretan balio sinboliko handia izan zuen Euskal Irrati Telebistaren sorrerak, 1982an. Hain zuzen ere, sorrerako helburuetan euskara sustatzeko zeregina ezarri zitzaion. Lan honek EITBk euskararen biziberritzean egindako ekarpenei helduko die, hizkuntza-plangintzaren hiru arlotan (corpus-plangintza, estatus-plangintza eta jabekuntza- plangintza) bultzatutako ekimen nagusiak bilduz. • Hitz gakoak: Hizkuntza-plangintza, hizkuntza gutxituko hedabideak, euskararen biziberritzea, EITB.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Aisialdia, hezkuntza ez-formala, bizipen positiboak eta euskara: Eman Hegoak udaleku irekien ebaluazio-ikerkuntza

Odei Guirado IrasuegiORCID profila

Odei Guirado Irasuegi

oguirado@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595ORCID profila
, Jone Rua AlkainORCID profila

Jone Rua Alkain

jrua@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-9219-0094ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.3
Eman Hegoak Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak udaran antolatzen dituen udaleku irekien egitasmoa da. Ebaluazio-ikerketa honetan 2023ko udaran antolatutako udalekuetan, aisialdi esku- -hartzeak izandako eragina, eta, ondorioz, euskararen erabilerak izandako bilakaera aztertu da. Halaber, udalekuetako esperientziak haurrentzako bizipen positibo gisa izan duten balioaren balorazioak jaso dira eta aldagai batek eta besteak duten harremanari erreparatu zaio. Modu horretan, helburua izan da erabilitako hizkuntza-estrategiaren eta esku-hartze pedagogikoaren eragina neurtzea, eta, orobat, hobekuntzara bideratutako erabakiak hartzeko aisialdi-programa ebaluatzea. • Hitz gakoak: euskara, erabilera, hezkuntza ez-formala, atxikimendua, aisialdia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan

Irati Lizeaga ElizaldeORCID profila

Irati Lizeaga Elizalde

i.lizeaga@elhuyar.eus
Elhuyar Aholkularitza
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-3201-7960ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.4
Oarsoaldea eskualdea ardatz hartuta, arlo sozioekonomikoan euskararen egoera zein den jasotzea helburu izan duen ikerketa baten parte da artikulu honetan eskaintzen den emaitza. Euskararen egoeraren erakusle direlarik, urtez urte bailara-mailan lan-mundua euskalduntzeko egin diren zenbait ekimen kontuan hartu dira. Eta horrekin batera, Oarsoaldeko biztanleei zabaldutako galdetegitik ateratako emaitzen analisiak eskainiko dira. Era berean, galdetegi horren emaitzak 2003-2004. urteetan jasotako datuekin alderatu eta sektorearen araberako hizkuntza-datuen analisia egin da, datu horietan oinarrituta, bailarako lan-munduan euskarak duen egoeraren berri jasotzeko. • Hitz gakoak: Arlo sozioekonomikoa, hizkuntza-inpaktua, euskararen normalizazioa, lan-mundua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)