Euskara Gernika-Lumoko Lehen Hezkuntzako ikasleen ahozko komunikazioan
Aitor Uncetabarrenechea del Río
Lehen Hezkuntzako irakaslea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6725-3494
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.1
21 aldiz deskargatu da.
Ikerlan honek euskara batuaren eta euskalkien erabilera aztertzen ditu, betiere ahozko
komunikazioan fokatuz. Modu berean, hezkuntza-sistemak aspektu honetan duen eragina behatzen da.
Horretarako, ingurune euskalkidun batean murgiltzen da, konkretuki, Gernika-Lumon. Udalerriko bi
eskoletako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hartu dute parte honetan, itzulpenetan oinarritutako
ahozko galdetegi bat betez. Helburua euskararen erabileraren azterketa egitea izan den arren, ikerketa
are sakonagoa izateko, hiru aldagai zehaztu dira (ama-hizkuntza, eskola mota eta bizitokia), bakoitzari
hipotesi bat egokituz. Aldagai horiekiko azterketa egin ostean, egiaztatu da euskara batuaren presentzia
ez dela eragin handikoa oraindik inguru euskalkidunetan. • Hitz gakoak: Euskara estandarra, euskalkia,
curriculuma, Lehen Hezkuntza, ahozkotasuna.
21 aldiz deskargatu da.
Aitor Uncetabarrenechea del Río
aitor.uncetabarrenecheadelrio@gmail.comLehen Hezkuntzako irakaslea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6725-3494
Aipatu artikulu hau
Eskuragarri dauden Deskargak:
