Zenbakia

ADIMEN ARTIFIZIALA ETA EUSKARA

10,00

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila


Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala

Xabier Arregi IparragirreORCID profila

Xabier Arregi Iparragirre

xabier.arregi@ehu.eus
HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-3359-1295ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.1
Adimen Artifizialaren eta zehatzago, Hizkuntza-Teknologiaren bilakaeraz eta gaur egungo egoeraz dihardu artikuluak. Helduarora iritsi dira, irismen handia dute eta presente daude nonahi geure bizimoduan. Teknologia horren oinarriak, ezaugarriak eta erabiltzeko moduak deskribatuta, ikusi da nola eragiten ahal dien geure harremanei, lan egiteko moduei, eskubideei eta garapen sozioekonomikoari, eta, batez ere, ikusi da nola eragin diezaiokeen euskararen erabilerari. Herri-estrategia baten alde egin da, eta bide propio horren ezaugarri eta osagai batzuk zehaztu dira. Soziolinguistikaren ikuspegitik, kalitate oneko teknologia euskaraz erabilgarri izatea zein garrantzitsua den azpimarratu da. Adimen artifizialaren laguntzaz, euskaraz eroso aritzeko gai izatea da helburua. Euskaraz aritzeko gaitasuna, hau da, aldrebeskeriarako lizentzia hartuta, arimena. Hortik dator izenburua. • Hitz gakoak: Euskara, adimen artifiziala, hizkuntza-teknologia, soziolinguistika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Politika publiko digitalak euskararen biziberritze-aro berria bultzatzeko

Josu Aztiria UrtaranORCID profila

Josu Aztiria Urtaran

josuaztiria@gmail.com
ikertzaile independentea
ORCID: 0000-0002-3359-1295ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.2
Eraldaketa global sakoneko garaiak eta aldaketak bizi ditugu eta euskararen biziberritzearen prozesuan zuzenean talka egiten ari dira; areago, geroz eta indar handiagoz egingo dutela ere, aurrera daiteke. Gure balio-sistema eta komunitate-sena erreproduzitzeko orain arte nagusi izan diren gizarte-interakzio, sozializazio- eta komunikazio-paradigmak eraldatzen ari dira nabarmen. Beraz, paradigma eta eraldaketa globalen garaia, adimen artifizialaren azken eztanda, justuki, euskararen biziberritze-prozesuaren geldotze-fase garaiotan datorkigu, eta arrisku handiak dakartza geldotze- fasearen kasuak erreproduzitu eta anplifikatzeko gai izan daitezkeelako. Aitzitik, adimen artifizialaren eta digitalizazioaren eztandak aukerak eta orain arte pentsaezinak ziren esku-hartze-paradigma berriak ekar ditzake. Geldotze-fase betean eta teknologiaren disrupzio berrien aurrean, erreakzio-egitura sendoak eratu eta eraiki beharrean gaude ezinbestean. Erreakzio horri bultzada emateko politika publiko digitalak euskarri garrantzitsuak izan daitezke. • Hitz gakoak: Euskara, adimen artifiziala, eredu neuronala, hizkuntzaren biziberritze-prozesua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Itzulinguru proiektua. Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran

Eduardo Apodaka OstaikoetxeaORCID profila

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

eduardo.apodaka@ehu.eus
UPV/EHU Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, INNOkLab ikerketa taldea
ORCID: 0000-0002-3359-1295ORCID profila
, Asier Amezaga EtxebarriaORCID profila

Asier Amezaga Etxebarria

asier.amezaga@ehu.eus
UPV/EHU Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, INNOkLab ikerketa taldea
ORCID: 0000-0002-3359-1295ORCID profila
, Asier Basurto ArrutiORCID profila

Asier Basurto Arruti

a.basurto@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.3
Itzulinguru ikerketa proiektuak itzultzaile neuronalek (IN) euskara biziberritzeari egin ahal dizkioten ekarpenak aztertu ditu. Ikerketan hogeita bost eragilerekin osatu zen sare bat, guztiek esku-hartze esperimentalak egin zituzten bere jarduera-arloan eta, ondoren, haietan ikasitakoak gogoeta- saioetan partekatu zituzten. Artikulu honetan ikerketaren abiapuntua eta garapenaz gain, esku-hartzeetan ikasitakoak aurkezten ditugu: testugintzaren eraldaketak, testu-zainketa integrala, hizkuntza- -ideologien eraginak, gaitasun tekno-linguistikoen birdefinizioa, eta, funtsean, disposizio psikosozial eta dispositibo tekno-estrukturalak egoki artikulatzearen garrantzia teknologia ahalduntzaileak sortze aldera. • Hitz gakoak: Itzultzaile Neuronalen tentsioak eta aukerak, esperientzia-sarea, jarduera-sistema, esku-hartze esperimentalak, euskararen digitalizazioa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Bortzirietako bilakaera soziolinguistikoa aztergai Euskara Mankomuniatearen plan estrategiko berriaren atarian

Urko Ikardo EnparanORCID profila

Urko Ikardo Enparan

euskara@bortziriak.eus
Bortzirietako Euskara Mankomuitateko teknikaria
ORCID: 0009-0001-0668-4381ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.4
Artikulu honen xedea da Bortzirietako bilakaera soziolinguistikoaren azterketa egitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen III. Plan Estrategikoa lantzen hasiko garen honetan. Horrez gain, Nafarroako udalerri euskaldunentzat erabilgarria izaten ahal den diagnostiko eredu edo marko bat proposatu nahi dugu. Euskararen Adierazle Sistemaren eskemari jarraiki, honako gai hauek landuko ditugu: datu soziodemografikoak, euskara gaitasuna, lehen hizkuntza, hezkuntzako hizkuntza ereduak, helduen euskalduntze-alfabetatzea, euskararen erabilera, eta euskara sustatzeari buruzko jarrerak. Ikerketa edo adierazle aldetik ditugun hutsune eta beharrak azaleratuko ditugu, eta, ondorioetan, azterketaren emaitzek iradokitzen dituzten lehentasun edo eragin eremuak aipatuko ditugu, plan estrategiko berria osatzera goazenean aintzat hartzeko. • Hitz gakoak: Egoera soziolinguistikoa, bilakaera, Bortziriak, adierazleak, diagnostikoa, lehentasunak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioen ebaluazioa EHUko Medikuntza graduan

Itxasne Etxaniz Etxaburu

Itxasne Etxaniz Etxaburu

itxasne.etxanizetxaburu@osakidetza.eus
Osakidetza
ORCID:
, Aitor Montes Lasarte

Aitor Montes Lasarte

aitor.monteslasarte@osakidetza.eus
Osakidetza
ORCID:
, Izaskun Elezgarai

Izaskun Elezgarai

izaskun.elezgarai@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID:
, Maisie Edwards

Maisie Edwards

m.e.edwards.1908235@swansea.ac.uk
Abertawe Unibertsitatea (Gales)
ORCID:
, Alwena MorganORCID profila

Alwena Morgan

a.h.morgan@swansea.ac.uk
Abertawe Unibertsitatea (Gales)
ORCID: 0000-0002-3441-5357ORCID profila
, Jon Zarate SesmaORCID profila

Jon Zarate Sesma

jon.zarate@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: 0000-0003-1999-057XORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.5
Artikulu honetan osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioa aztertzen da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) medikuntza ikasleen artean, eta osasun arreta kalitateari nola lotzen zaion, Galesen garaturiko ikerketa batean oinarrituz sortutako berariazko galdetegi baten bitartez. Galdetegia egokia dela ondorioztatzen da, eta etorkizunean azterketa zabalago bat egiteko aukera ahalbidetzen duela, Euskal Herriko herri ezberdinetan metodologia berdina erabiliz.• Hitz gakoak: osasun arreta, lehentasunezko hizkuntza, kalitatea, eskaintza aktiboa, hizkuntza kontzientzia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Zer den (esaten) eta zer ez. Begiratu labur bat euskararen ideologiari

Naroa AnabitarteORCID profila

Naroa Anabitarte

naroa.anabitarte@ehu.eus
UPV/EHU, Gizarte Psikologia Saila. Psikologiako fakultatea
ORCID: 0000-0002-9999-1777ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.6
Artikulu honetako ideiak Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak argitaratutako liburu batean garatutako lanean oinarritzen dira. Liburua Things that are (said) and things that are not: a brief look at the ideological context of the Basque language da (Anabitarte 2022). Lan horretan, hizkuntza jokabideak eta, beraz, hizkuntzaren psikologia testuinguru ideologikoan kokatzea izan da helburua. Ideologiak sinesmen eta balio multzo koherente eta egonkor baten gisan hartu ordez, testuinguru ideologikoa erretorikoa dela argudiatzen da, eta euskararen testuinguruan ematen diren hainbat argudio eta kontra-argudio erretoriko seinalatzen dira. • Hitz gakoak: euskara, hizkuntza, ideologia, psikologia, erretorika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)