Adimen artifiziala eta euskara 133. zenbakia · 2024 (4)

Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala

Xabier Arregi IparragirreORCID profila

Xabier Arregi Iparragirre

xabier.arregi@ehu.eus
HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-3359-1295ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.1
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

Arregi Iparragirre, X. (2024). Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala. Adimen artifiziala eta euskara. https://doi.org/10.55714/BAT-133.1

Arregi Iparragirre, Xabier. 2024. "Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala." Adimen artifiziala eta euskara. doi: 10.55714/BAT-133.1.

Arregi Iparragirre X. (2024). 'Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala.' Adimen artifiziala eta euskara. doi: 10.55714/BAT-133.1.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
3 aldiz deskargatu da.

Adimen Artifizialaren eta zehatzago, Hizkuntza-Teknologiaren bilakaeraz eta gaur egungo egoeraz dihardu artikuluak. Helduarora iritsi dira, irismen handia dute eta presente daude nonahi geure bizimoduan. Teknologia horren oinarriak, ezaugarriak eta erabiltzeko moduak deskribatuta, ikusi da nola eragiten ahal dien geure harremanei, lan egiteko moduei, eskubideei eta garapen sozioekonomikoari, eta, batez ere, ikusi da nola eragin diezaiokeen euskararen erabilerari. Herri-estrategia baten alde egin da, eta bide propio horren ezaugarri eta osagai batzuk zehaztu dira. Soziolinguistikaren ikuspegitik, kalitate oneko teknologia euskaraz erabilgarri izatea zein garrantzitsua den azpimarratu da. Adimen artifizialaren laguntzaz, euskaraz eroso aritzeko gai izatea da helburua. Euskaraz aritzeko gaitasuna, hau da, aldrebeskeriarako lizentzia hartuta, arimena. Hortik dator izenburua. • Hitz gakoak: Euskara, adimen artifiziala, hizkuntza-teknologia, soziolinguistika.
yes here
Eskuragarri dauden Deskargak:
3 aldiz deskargatu da.