Zenbakia

Euskara azterketa “makroetan” eta egitas…

PDF formatuan eskaintzen da.

ELKARRIZKETA. ITZIAR IDIAZABAL, Euskal curriculumaren dimentsio linguistikoaz EHUko Euskal Filologiako Irakasle katedra

Imanol Esnaola
Zergatik aitortzen zaio horrenbesteko garrantzia tokiko edukiak eskolaratzeari, eta beraz, tokiko hizkuntzan eskolatzeari? Eskolan, tokiko hizkuntzari, eta hizkuntzari oro har, garrantzia berezia eman izan zaio beti, toki guztietan eta hizkuntza komunitate guztietan, ahal izan duten heinean. Gurean ere, oinarri nagusitzat hartu izan dugu. Beraz, gurean ematen diogun garrantziak ez du ezer berezirik, nahiz eta nahikoa larria den gurea bezalako hizkuntzek duten arazoa.


Makroikerketa Soziolinguistikoei buruzko irakurketa kritikoa

Maria-Jose Azurmendi
Aldizkariaren zenbaki honetako dosierrean zenbait nazioarteko ikerketa makrosoziolinguistikoetan, edo “makroetan�», euskararen egoera erlatiboa, hau da, beste hizkuntzekin alderatu eta horren araberakoa, nolakoa den azaltzen da. Aspaldidanik egiten dira mota askotako ikerketa makroak, 1960ko hamarkadaz geroztik batik bat, eta helburu ezberdinen pean bideratzen dira: 1) Batzuetan hizkuntza izan da ardatz nagusia eta, horrelakoetan, euskarari buruz, soilean, edo euskara hizkuntza erregionala, gutxiengoena, gutxitua, menpekoa, eta abarren inguruan mintzatzen da; besteetan, berriz, hiztun multzoa izan da ardatz hori eta, orduan, deitura ezberdinak erabiltzen dira: euskara hiztun taldeak edo euskaldun taldeak, euskal gutxiengo linguistikoa, euskal komunitatea, Euskal Herria, etab. 2) Deskribatzaileak dira, gehienetan, zenbait alderdiren arabera: hizkuntza familiak, hizkuntza tipologia, kokapen geopolitikoa, hiztun kopurua, ahozkoa / ahozkoa eta idatzizkoa den, hizkuntza estandarizazio maila, etab.; baina badira teorizazioan oinarrituta egin direnak ere: korpusa eta estatusa bereiztuz, bizitasun edo bizindar etnolinguistikoa, hizkuntza berreskuratzea, giza eskubideak, adibidez. 3) Batetik, batez ere helburu zientifikoaren pean egindakoak ditugu, inozenteak edo, ezagutza soziolinguistikoa areagotzeko; bestetik, batez ere helburu politikoaren pean bultzatu direnak, ez horren inozenteak, esate baterako, hartuko diren edo jadanik hartuta dauden zenbait erabaki justifikatzeko. 4) Batzuek hizkuntza guztiak (6.000 inguru, gehienen iritziz) jaso nahi dituzte; beste batzuek, ordea, hizkuntza gutxi aztertzen dituzte, baina gutxi horiek nahiko adierazgarriak izan daitezkeenak, prototipo gisa, guztien ordezkari modura hartuz. 5) Diziplina baten pean antolatu direnak; hizkuntzalaritzan sar daitezkeenak dira gehiengoak. Baita diziplinanitzak edo disziplinartekoak direnak ere, sozio-psiko-linguistikoak gehienetan. 6) Ikerlari, unibertsitate eta herri berezi batzuen inguruan garatu direnak daude; baita sakabanatuta egin direnak ere. Hau da, ikerketa makro mota askotakoak, eta mota ezberdinen artekoak ere, badaude. Hauetan, euskararen eta euskal komunitatearen presentzia ziurtatua egon ohi da, gehienetan. Mereziko luke euskara, euskal komunitatea eta Euskal Herria sartuz kanpotik bideratu diren ikerketak nolakoak izan diren eta nolako emaitzak eman dituzten aztertzea; baina beste baterako utzi beharko dugu. Artikulu honetan ikerketa makro hauetako batzuk bakarrik hartuko dira kontuan: Europako Batasunak (EB) azken urteetan zuzenean edo zeharka bultzatu dituen ikerketak, batik bat bertako “hizkuntza ez-ofizialak�» (eskualdekoak edo gutxiengoak, EBko deiturak erabiliz) eta hauen “hizkuntza taldeak�» aztertzeko bideratu direnak. Hauen artean ondorengoak aukeratuko dira, soziolinguistika alorrean aipatuenak direlako, beharbada: 1) Europako Kontseiluak landu eta 1992an onartu eta argitaratutako European Charter for Regional or Minority Languages/Charte européenne des langues régionales ou minoritaires, 2) Europako Batzordeak agindua eta 1996an argitaratua: Euromosaic. Production et reproduction des groupes linguistiques minoritaires au sein de l´Union européenne, nahiz eta argitalpenean ondorengoa esan: “txostena Batzordeko zerbitzuen barne erabilerarako ezarri da. Publikoen eskura jarri bada ere, ezin da Batzordeko posizio ofizialaren azalpen modura hartu�», 3) ECMIk edo Gutxiengo Egoeratarako Europako Zentroak 1999an argitaratutako The cost-effectiveness evaluation of minority language policies: Case studies on Wales, Ireland and the Basque Country ikerketa.


HITZAURRE GISA 46 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Aldizkariaren ohiturari jarraituz, zenbaki honetan berriro ere hiru zati bereiztu behar dira: Dosierra, Gurean eta bestelakoa; azken honek, kasu honetan, Elkarrizketa jasotzen du. Ezin da esan atal hauen artean kalitatezko aldea egon behar duenik, zenbaki honetan gertatzen den bezala: Dosierrean adierazten dira aldizkariaren Batzordeak aurretik plangintzatutako gaiarekin lotzen diren zenbait lan; Gurean atalean, ordea, aurretik gehiegi plangintzatu gabe, baina gure artean Euskarari buruz egindako zenbait ikerketa nagusi eta berri azaltzen dituzten lanak.


Hizkuntzen osasunari beha

Imanol Esnaola
Oharra: Honako lan hau David Crystal-en La muerte de las lenguas (Crystal 2001) liburuko lehen atalaren laburpena da. Honen bitartez ondoren datozen lanak eta hizkuntzen inguruan egin diren makroikerketak zer diren eta zein egoeretan gauzatzen diren ulertzeko atari lana egingo zuen azalpen bat osatu nahi izan dugu. Gaur egun Arriskuan dauden hizkuntzen atlasa eta Arriskuan dauden hizkuntzen liburu gorria ezagunak bazaizkigu ere, hizkuntzak zenbatu eta sailkatzea aspaldidanik datorren lana da. David Crystal-ek hizkuntzen heriotzaz egindako lanak horrelako ikerketak zergatik egin behar diren, nola egin izan diren, zein arazorekin topo egin dutenÂ… azaltzen digu.


‘Munduko hizkuntzei buruzko txostena’ren inguruko zenbait jakingarri

Andoni Barreña, Itziar Idiazabal, Patxi Juaristi, Belen Uranga
1. SARRERA Munduko hizkuntzei buruzko txostena hizkuntza ordezkapen prozesuek eragiten duten homogeneizazio arazo larriak bultzaturik sortu da. Izan ere, orain arte bildutako datuen arabera, argi ikusten da azken hogeita hamar urteotan hizkuntza kopurua murrizten joan dela (Sasse, 1992; Comrie, Matthews eta Polinsky, 1996; Wurm, 2000; Hagège, 2000), hizkuntza gehienetako hiztun kopurua gutxitzen ari dela, eta hedapen prozesuan dauden hizkuntzetako (ingelesa, gaztelera, swahilia, tagaloa edo pilipinera, indonesiera, e.a.) hiztun kopurua, berriz, goraka doala (Junyent, 1999; Dixon, 1997; Nettle, 1999; Moreno Cabrera, 2000). Esanak esan, hizkuntz desagerpena mende honetako arazorik larrienetakoa da (Hale, 1992; Krauss, 1992). Askotan, gainera, hiztunak ez dira konturatzen euren hizkuntza hiltzen ari dela, harik eta ordezkatze prozesua oso aurreratua dagoen arte. Beraz, garbi dago premiazkoa dela munduko hizkuntza aberastasunaren babesa bultzatuko duen konponbideren bat aurkitzea (Crystal, 2000).


EUROMOSAIC, hizkuntza taldeen egoera europako batasunean

Imanol Esnaola
Oharra: Lan hau Euromosaic txostenaren laburpena da (P. Nelde; M. Strubell; G. Williams (1996): Euromosaic, producción y reproducción de los grupos lingüísticos minoritarios de la UE. Luxenburgo, Argitalpen Ofizialen Bulegoa[1]. 1992an Europako Komisioak, garai hartan Batasuneko kide ziren 12 estatuetako gutxitutako hizkuntza taldeei buruzko ikerketa esleitzeko deialdi publikoa egin zuen. Lehiaketaren ondoren egitasmoa lau zentroren eskutan gelditu zen[2]. Bi eginkizun nagusi bete behar zituen ikerketak: 1.- Hizkuntza talde bakoitzari buruzko hainbat lan egitea: hizkuntza eta bere ezaugarri linguistiko eta literarioen deskripzioa; egoera juridikoa, politikoa, administratiboa eta sozio-ekonomikoa aztertzea; gizartean duen erabilera ikertzea (adin taldeen erabilera barne); haur eta gazteen eskola eta eskolaz kanpoko erabilerari buruzko datuak biltzea; hedabideetan duen erabilera; eta bizitza profesional eta komertzialean duena. 2.- Ikerketaren emaitzak argi eta zehatz aurkeztea hizkuntza guztientzat irizpide berdinak erabiliaz. Lan horrek Europan egoera minoritarioan dagoen hiztun talde bakoitzarekin txosten mardul bat egitea eskatu zuen, orotara 48 txosten izan ziren, talde bakoitzarekin bat.


EUSKAINI: Euskarazko Eskaintzaren Adierazlea

Olatz Altuna, Pablo Suberbiola Unanue
SARRERA: EUSKAINIREN JATORRIA 1998tik 1999ra bitartean Santa Coloma de Grameneteko Consorci per a la Normalització lingüística-ko teknikariek OFERCAT sortu zuten. OFERCAT hizkuntza eskaintza publikoaren erradiografia indize batean laburtzen duen adierazle sistema da. Gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, komunikabideetan, etab.) jasotzen dugun hizkuntza eskaintza du aztergai; hau da: herritar batek jasotzen duen hizkuntza errealitatearen zein proportzio dagoen hizkuntza jakin batean (errotuluak, idazkiak, ahozko komunikazioa...). OFERCATen kasuan, katalanez dagoen proportzioa neurtzen da, hortik bere izena: oferta en catal� .


Erabileran Eragin Jardunaldian ateratako ideia nagusiak

Imanol Esnaola
2001. urtean SEI elkarteak Kale Erabileraren IV. Neurketa egin zuen. Neurketaren emaitzak eta ondorioak 2002. urtean kaleratu ziren. Bi urte horietan zehar, SEI elkartearen xedea, datuak eta datu horien irakurketa gizarteratzeaz gain, erabilerari buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatzea izan zen. Asmo horrekin 2002ko abenduaren 20an, Erabileran Eragin Jardunaldia antolatu zuen. Martin Ugalde Parkeko mintegian 120 lagun bildu ziren. Horien artean euskararen normalizazioan esparru guztietan diharduten adituak eta teknikariak. Egunak egitura oso oinarrizkoa zuen: hiru mahai inguru: orain arte egindakoa, etorkizunak iragartzen duena eta etorkizunean egin beharrekoa. Bistan da hiru gaiak mardulegiak zirela mahai-inguru bakar batean agortzeko. Ez zen hori antolatzaileon asmoa. Balio izan zuen, ordea, galdera eta zalantza nagusiei erantzunak emateko, iritziak trukatzekoÂ…


Hizkuntz eskubideen egoera Euskal Herrian, 2002an

Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Oharra: artikulu honetan Behatokiaren 2002. urteko txostenaren atal batzuk aurkezten dira. Arloka egindako azterketa berezituetan, ideia nagusienak biltzen dira. Ondorioak, berriz, txostenean bertan ageri direnak dira, bere horretan[1]. HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAREN XEDEA ETA JARDUNBIDEAK Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioa 2001eko ekainean sortu zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta. Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntz eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, bermatzera zuzentzen du bere jarduera.


Hiru enpresatako erabileralplanen azterketa Hizkuntza Prozesuen Ingeniaritzaren bidetik

Mikel Urdangarin
SARRERA Artikulu hau aurretik egindako lan baten laburpena da, eta, aldi berean, garapena. Oinarrian Hiznet[1] ikastaroan egindako sakontze lana dago, hain zuzen ere, “Lan-mundua berreuskalduntzeko marko teoriko-metodologikoaren bila: hiru erabilera-planen azterketa eta ondorioak�» (Urdangarin 2002); baina artikulua egiteko proposamenak gehiago sakontzeko aukera eman digu. Horien fruitua da eskuartean duzuena. Hasierako lanean, AZTI Fundazioa, MAIER Taldea eta ELAY Taldeko erabilera-planen informazioa jaso genuen, eta J. Ignazio Marko Juanikorena izan genuen tutore. Datu bilketarako, hark proposatutako galdetegia erabili genuen (Marko 2001), eta analisiaz gain, sarrerako atalak ere gehitu genizkion: erabilera-planak zer diren eta zergatik lan munduan, aurrekariak, egungo egoera...[2]


Elkarrizketa Itziar Idiazabali

SEI elkartea