HITZAURRE GISA 38. ZKIA.
Imanol Esnaola
Hizkuntza eskubideen auzia pil-pilean egon ohi da hizkuntza gutxituak bizi
diren eremuetan. Ez du erraza Davidek Goliat mendean hartzea. Euskaltzaindiak
Hizkuntza Gatazka Euskadin edo Euskararen Liburu Zuria argitaratu zituenetik
hiru hamarkada luze joan dira eta bitartean ez da falta izan hizkuntza eskubideen
aldeko borrokarik. Egudaino emandako urrats nagusiak, ordea, tokiko herri-erakundeetan
oinarrizko erabilera maila ziurtatzeko izan dira. “Eremu pribatua”,
aldiz, eginbehar honetatik kanpo gelditu izan da. Aldizkariaren zenbaki honetan
gaiari helduz zuen esku jarri nahi izan dugu gaia ulertzeko lagungarri gerta
daitezkeen ikuspegiak.