Zenbakia

HIZKUNTZEN ERABILERAREN KALE NEURKETA (2021)
10,00€
BAT Soziolinguistika Aldizkaria 125, 2022 (4) | 5
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2021. Emaitza nagusiak
Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi, Asier Basurto Arruti eta Belen Uranga Arakistain
Artikulu honetan Euskal Herrian 2021ean eginiko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren
zortzigarren edizioaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. 1989. urtean abian jarritako ikerketak
hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa
zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako, eskualdeetako, eta hiriburuetako
emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere. Euskal
Herriko kaleetako hizkuntza-erabilerari buruz datu enpirikoak eskuratzeaz gain, datu horiek aztertzea
eta interpretatzea da ikerketaren helburua, eta, batez ere, euskararen biziberritze-prozesuari begira bere
ekarpena egin nahi dio hausnarketarako, hizkuntza-politikak erabakitzeko eta hizkuntza-plangintza diseinatzeko
ezagutza-tresnak eskainiz. • Hitz gakoak: Kale-erabilera, euskara, biziberritzea, erabilera,
informala, behaketa, kale-neurketa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera. Zein da lotura?
Telleria Andueza Koldo, Otamendi-Irizar Irati eta Santolaria del Campo Oihana
Euskararen kaleko erabileraren inguruko neurketek emaitza ezberdinak eman dituzte urteetan
zehar eta aldaketa horiek aldagai ezberdin askorengatik eman dira. Gure lurraldea antolatzeko
ezarri den hiri ereduak eragina izan du, beste faktore globalen artean, Euskal Herriko kaleetan, espazio
publikoetan, eman diren aldaketetan. Eta, bestalde, aldaketa horiek gure eguneroko bizitza ohituretan
eragin dute: nola mugitzen garen, nola elkar zaintzen dugun, nolako elkarbizitza dugun, etab. Kaleen
forma, funtzionamendua eta izaera aldatzeak, beraz, gure harremanetan eta hizkuntza ohituretan ere
eragina izan du. Faktore soziodemografikoek hirigintzarekin duten erlazioan sakonduz, hirien, herrien
eta auzoen garapena euskararen erabilerarekin eta haren bilakaerarekin erlaziona daiteke. Soziolinguistika
Klusterrak jasotako datuak oinarri hartuta, euskararen erabilerak eta hiri eraldaketak duten lotura
ikertzen hasteko lehen pausua izan nahi du artikulu honek. • Hitz gakoak: euskararen erabilera, hirigintza,
espazio publikoa, kalea, elkarbizitza
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan?
Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Euskal Herriko neurketa nagusiaren joerak berretsi ditu UEMAko udalerrietako neurketak:
erabilera orokorra bere horretan dago, baina herri euskaldunenetan, arnasguneetan, euskara gutxiago
entzun da. Urte gutxian aldaketa handiak gertatu dira udalerri euskaldunetan, batez ere arnasguneetan,
eta, oro har, ez dira euskararen erabilerarentzat mesedegarriak izan. Hala ere, alde handiz,
udalerri horiek dute euskara erabiltzeko egokierarik onena, eta horietan erabiltzen da gehien. Euskara
indarberritzeko prozesuan ezinbesteko heldulekua dira, hortaz. • Hitz gakoak: Arnasguneak, udalerri
euskaldunak, UEMA, kale-neurketa, estatistikak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Gasteizen. Hainbat apunte
Alex Vadillo Otxoa
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egin du 2021. urtean
eta hainbat txosten prestatu ditu Euskal Herriko zein tokian tokiko emaitzak azaltzeko. Testu honetan
Gasteiz hiriari dagokion txostenaren irakurketa kritikoa egin nahi izan da, bestelako datu batzuekin gurutzatuz,
ikuspegi osatuagoa eman nahian. Bertan, bestelako gogoetak ere egin dira, hiriko euskararen
egoeraz eta kale-erabileraz, bereziki. • Hitz gakoak: Gasteiz; euskararen erabilera; euskararen biziberritzea;
hiriburuak; soziolinguistika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Zer erakusten du adinak kale-erabileran?
Iñaki Martinez de Luna
Euskeraren kale-erabilera (EKE) adin-taldeka aztertuz, emaitza deigarri eta joera esanguratsuekin
egiten dugu topo. Halakoak eta beren zergatiak ulertzeko, soziolinguistikak zenbait kontzeptu
eta ikuspegi baliotsu eskaintzen ditu, hala nola hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza-identitatea,
gizarte-araua eta abar. Izan ere, hiztun elebidun edo eleaniztunek ez dute ausaz hautatzen unean-unean
erabiliko duten hizkuntza, baizik eta egoera bakoitzeko baldintza sozialen arabera. Horietako batzuk
islatzen dira Euskal Herriko hizkuntzen erabileran. Abiapuntu horretatik abiatuz, saiatzen gara hemen
adin-taldeen EKE maila ezberdinak ulertzen, batetik, eta balizko interpretazioez hausnartzen, bestetik.
• Hitz gakoak: Hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza indarberritzea, hizkuntza-transmisioa, identitatea,
gizarte-araua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Xabier Aierdi Urraza
EUskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen
aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren
alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio
kulturalean asko hazi baita. Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak,
ordea, frustrazioa sortzen du. Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen
duten ezaugarriei. Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen
ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak,
lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu
berriak), ekonomikoak eta kulturalak.
Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu
hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren
segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika
linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua. Horiek guztiak kontuan
izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik
eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko. •
Hitz gakoak: euskara, immigrazioa, hizkuntza-plangintza, klase soziala.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen kale neurketaz, euskaltzaleen topagunearen talaiatik
Kike Amonarriz Gorria
Artikulu honetan, Soziolinguistika Klusterrak kaleratu berri dituen 2021eko hizkuntzen
erabileraren kale neurketari dagozkion emaitzen irakurketa egiten da Euskaltzaleen Topagunearen talaiatik.
Datuen baliagarritasuna eta fidagarritasuna nabarmentzen dira. 32 urtetan, erabilera orokorra
% 10 eta %14 artean kokatu denez, erabileran jauzi bat emateko baldintzak sortu beharra aipatzen da.
Datuen irakurketa xeheagoa ere egiten da, adin-multzoen, lurraldearen edo sexuaren arabera. Azkenik,
Topaguneak, jauzi hori eragite aldera, esku artean dituen egitasmoak aletzen dira. • Hitz gakoak: Euskaltzaleen
Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, kale neurketa, euskara, jauzia, Euskaraldia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan
Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Leire Cancio Orueta, Gorka Espiau Idoiaga eta Jokin Lekuona Zabala
Artikulu hau “Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan” azterlanaren laburpena
da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz Agirre Lehendakaria
Centerrek 2021ean burututakoa. Gizarte eraldaketaren oinarrian gizarte horrek aldaketarekiko
aukera eta erronken pertzepzioak kokatzen dira, eta horiek estuki daude lotuta aldaketa ahalbidetu
edota oztopatuko duten jarrera eta jokamoldeekin. Azterketak gazteen artean euskararen erabileraren
inguruan dauden narratibak ezagutu nahi izan ditu 88 gazteen artean egindako ikerketa kualitatiboaren
bidez (hurbilpen etnografikoa), eta narratibak multzokatuz gazteen segmentazio bat proposatzen du. •
Hitz gakoak: Narratibak; Pertzepzioak; Euskararen erabilera; Gizarte berrikuntza; Gazteak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)