Telleria Andueza Koldo, Otamendi-Irizar Irati eta Santolaria del Campo Oihana
Euskararen kaleko erabileraren inguruko neurketek emaitza ezberdinak eman dituzte urteetan
zehar eta aldaketa horiek aldagai ezberdin askorengatik eman dira. Gure lurraldea antolatzeko
ezarri den hiri ereduak eragina izan du, beste faktore globalen artean, Euskal Herriko kaleetan, espazio
publikoetan, eman diren aldaketetan. Eta, bestalde, aldaketa horiek gure eguneroko bizitza ohituretan
eragin dute: nola mugitzen garen, nola elkar zaintzen dugun, nolako elkarbizitza dugun, etab. Kaleen
forma, funtzionamendua eta izaera aldatzeak, beraz, gure harremanetan eta hizkuntza ohituretan ere
eragina izan du. Faktore soziodemografikoek hirigintzarekin duten erlazioan sakonduz, hirien, herrien
eta auzoen garapena euskararen erabilerarekin eta haren bilakaerarekin erlaziona daiteke. Soziolinguistika
Klusterrak jasotako datuak oinarri hartuta, euskararen erabilerak eta hiri eraldaketak duten lotura
ikertzen hasteko lehen pausua izan nahi du artikulu honek. • Hitz gakoak: euskararen erabilera, hirigintza,
espazio publikoa, kalea, elkarbizitza
Eskuragarri dauden Deskargak: