Zenbakia

Hizkuntzen erabileraren kale neurketa (2021)

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 125, 2022 (4) | 5
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Available Downloads:

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
Hitzaurrea
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi ()

Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2021. Emaitza nagusiak

Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi, Asier Basurto Arruti eta Belen Uranga Arakistain
Artikulu honetan Euskal Herrian 2021ean eginiko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren zortzigarren edizioaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. 1989. urtean abian jarritako ikerketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako, eskualdeetako, eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere. Euskal Herriko kaleetako hizkuntza-erabilerari buruz datu enpirikoak eskuratzeaz gain, datu horiek aztertzea eta interpretatzea da ikerketaren helburua, eta, batez ere, euskararen biziberritze-prozesuari begira bere ekarpena egin nahi dio hausnarketarako, hizkuntza-politikak erabakitzeko eta hizkuntza-plangintza diseinatzeko ezagutza-tresnak eskainiz. • Hitz gakoak: Kale-erabilera, euskara, biziberritzea, erabilera, informala, behaketa, kale-neurketa.
Available Downloads:


Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera. Zein da lotura?

Telleria Andueza Koldo, Otamendi-Irizar Irati eta Santolaria del Campo Oihana
Euskararen kaleko erabileraren inguruko neurketek emaitza ezberdinak eman dituzte urteetan zehar eta aldaketa horiek aldagai ezberdin askorengatik eman dira. Gure lurraldea antolatzeko ezarri den hiri ereduak eragina izan du, beste faktore globalen artean, Euskal Herriko kaleetan, espazio publikoetan, eman diren aldaketetan. Eta, bestalde, aldaketa horiek gure eguneroko bizitza ohituretan eragin dute: nola mugitzen garen, nola elkar zaintzen dugun, nolako elkarbizitza dugun, etab. Kaleen forma, funtzionamendua eta izaera aldatzeak, beraz, gure harremanetan eta hizkuntza ohituretan ere eragina izan du. Faktore soziodemografikoek hirigintzarekin duten erlazioan sakonduz, hirien, herrien eta auzoen garapena euskararen erabilerarekin eta haren bilakaerarekin erlaziona daiteke. Soziolinguistika Klusterrak jasotako datuak oinarri hartuta, euskararen erabilerak eta hiri eraldaketak duten lotura ikertzen hasteko lehen pausua izan nahi du artikulu honek. • Hitz gakoak: euskararen erabilera, hirigintza, espazio publikoa, kalea, elkarbizitza
Available Downloads:


Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan?

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Euskal Herriko neurketa nagusiaren joerak berretsi ditu UEMAko udalerrietako neurketak: erabilera orokorra bere horretan dago, baina herri euskaldunenetan, arnasguneetan, euskara gutxiago entzun da. Urte gutxian aldaketa handiak gertatu dira udalerri euskaldunetan, batez ere arnasguneetan, eta, oro har, ez dira euskararen erabilerarentzat mesedegarriak izan. Hala ere, alde handiz, udalerri horiek dute euskara erabiltzeko egokierarik onena, eta horietan erabiltzen da gehien. Euskara indarberritzeko prozesuan ezinbesteko heldulekua dira, hortaz. • Hitz gakoak: Arnasguneak, udalerri euskaldunak, UEMA, kale-neurketa, estatistikak.
Available Downloads:


Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Gasteizen. Hainbat apunte

Alex Vadillo Otxoa
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egin du 2021. urtean eta hainbat txosten prestatu ditu Euskal Herriko zein tokian tokiko emaitzak azaltzeko. Testu honetan Gasteiz hiriari dagokion txostenaren irakurketa kritikoa egin nahi izan da, bestelako datu batzuekin gurutzatuz, ikuspegi osatuagoa eman nahian. Bertan, bestelako gogoetak ere egin dira, hiriko euskararen egoeraz eta kale-erabileraz, bereziki. • Hitz gakoak: Gasteiz; euskararen erabilera; euskararen biziberritzea; hiriburuak; soziolinguistika.
Available Downloads:


Zer erakusten du adinak kale-erabileran?

Iñaki Martinez de Luna
Euskeraren kale-erabilera (EKE) adin-taldeka aztertuz, emaitza deigarri eta joera esanguratsuekin egiten dugu topo. Halakoak eta beren zergatiak ulertzeko, soziolinguistikak zenbait kontzeptu eta ikuspegi baliotsu eskaintzen ditu, hala nola hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza-identitatea, gizarte-araua eta abar. Izan ere, hiztun elebidun edo eleaniztunek ez dute ausaz hautatzen unean-unean erabiliko duten hizkuntza, baizik eta egoera bakoitzeko baldintza sozialen arabera. Horietako batzuk islatzen dira Euskal Herriko hizkuntzen erabileran. Abiapuntu horretatik abiatuz, saiatzen gara hemen adin-taldeen EKE maila ezberdinak ulertzen, batetik, eta balizko interpretazioez hausnartzen, bestetik. • Hitz gakoak: Hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza indarberritzea, hizkuntza-transmisioa, identitatea, gizarte-araua.
Available Downloads:


Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo

Xabier Aierdi Urraza
EUskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio kulturalean asko hazi baita. Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak, ordea, frustrazioa sortzen du. Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen duten ezaugarriei. Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak, lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu berriak), ekonomikoak eta kulturalak. Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua. Horiek guztiak kontuan izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko. • Hitz gakoak: euskara, immigrazioa, hizkuntza-plangintza, klase soziala.
Available Downloads:


Hizkuntzen kale neurketaz, euskaltzaleen topagunearen talaiatik

Kike Amonarriz GorriaORCID profila

Kike Amonarriz Gorria

kikeamonarriz@gmail.com
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9956-5989ORCID profila
Artikulu honetan, Soziolinguistika Klusterrak kaleratu berri dituen 2021eko hizkuntzen erabileraren kale neurketari dagozkion emaitzen irakurketa egiten da Euskaltzaleen Topagunearen talaiatik. Datuen baliagarritasuna eta fidagarritasuna nabarmentzen dira. 32 urtetan, erabilera orokorra % 10 eta %14 artean kokatu denez, erabileran jauzi bat emateko baldintzak sortu beharra aipatzen da. Datuen irakurketa xeheagoa ere egiten da, adin-multzoen, lurraldearen edo sexuaren arabera. Azkenik, Topaguneak, jauzi hori eragite aldera, esku artean dituen egitasmoak aletzen dira. • Hitz gakoak: Euskaltzaleen Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, kale neurketa, euskara, jauzia, Euskaraldia.
Available Downloads:


Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan

Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Leire Cancio Orueta, Gorka Espiau Idoiaga eta Jokin Lekuona Zabala
Artikulu hau “Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan” azterlanaren laburpena da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz Agirre Lehendakaria Centerrek 2021ean burututakoa. Gizarte eraldaketaren oinarrian gizarte horrek aldaketarekiko aukera eta erronken pertzepzioak kokatzen dira, eta horiek estuki daude lotuta aldaketa ahalbidetu edota oztopatuko duten jarrera eta jokamoldeekin. Azterketak gazteen artean euskararen erabileraren inguruan dauden narratibak ezagutu nahi izan ditu 88 gazteen artean egindako ikerketa kualitatiboaren bidez (hurbilpen etnografikoa), eta narratibak multzokatuz gazteen segmentazio bat proposatzen du. • Hitz gakoak: Narratibak; Pertzepzioak; Euskararen erabilera; Gizarte berrikuntza; Gazteak.
Available Downloads: