Zenbakia

EUSKARA ELKARTEEN AKTIBAZIOA

10,00

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 128, 2023 (3)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
Eskuragarri dauden Deskargak:


Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu”. Euskaltzaleen Topaguneak Oinarriparren Lehen Kongresutik hona egindako ibilbidea

Kike Amonarriz GorriaORCID profila

Kike Amonarriz Gorria

kikeamonarriz@gmail.com
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9956-5989ORCID profila
, Jasone Mendizabal AltunaORCID profila

Jasone Mendizabal Altuna

jmendizabal@topagunea.eus
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0009-0008-2394-1037ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.1
Laburpena. Euskaltzaleen Topaguneak III. Kongresua burutu du Aldaketaren Teorian oinarrituta. Artikulu honetan, Topaguneak sortu zenetik gaur egun arte egin duen ibilbidea aztertzen da: zein izan diren bere jardueraren ardatzak eta denboran zehar zer nolako bilakaera izan duten. Bestalde, aurreko bi kongresuek suposatu zuten aldaketaren berri ematen da eta ezarri zituzten jarduerarako oinarriak aintzat harturik egindako bidearen balorazio bat egiten da, etorkizunera begira mugimenduak dituen erronka nagusienak identifikatuz. • Hitz gakoak: Topagunea, Kongresua, Oinarriparrak, Euskara Elkarteak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Batera Jauzi elkarrizketa prozesua. Euskararen erabilera bultzatzeko pentsamendu berri(tu) bat eraikitzen

Jasone Mendizabal AltunaORCID profila

Jasone Mendizabal Altuna

jmendizabal@topagunea.eus
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0009-0008-2394-1037ORCID profila
, Iñigo Retolaza EgurenORCID profila

Iñigo Retolaza Eguren

iretolazae@gmail.com
University of Sussex
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-9138-1180ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.2
Artikulu honen helburua Batera Jauzi elkarrizketa prozesuko ikaskuntza metodologikoak azaltzea eta sintetizatzea da. Hau da, prozesua diseinatzeko eta errazteko erabili dugun logika zehazten du, eta ikaskuntza esanguratsuenak azaltzen ditu. Lehenik eta behin, prozesua abiatzeko Euskaltzaleen Topagunearen arrazoiak eta euskararen egungo egoerari buruzko irakurketa jasotzen ditugu. Jarraian, erabilitako metodoari zentzua ematen dion marko teorikoa azaltzen dugu. Horren ondoren, marko metodologikoaren osagai nagusietan sakontzen dugu: Aldaketaren Teoria, aldaketaren dimentsioak, premisa metodologikoak, taldearen osaera, egitura eta prozesu osoaren gobernantza-sistema. Amaitzeko, azken atalean antzeko izaera duten elkarrizketa-prozesuak aurrera eramateko garrantzitsutzat jo ditugun ikaskuntzak jasotzen ditugu. • Hitz gakoak: Aldaketa Teoria, elkarrizketa, euskararen erabilera, justizia epistemikoa, Batera Jauzi.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Arau sozialak, hizkuntzak praktikak eta gobernantza ereduak

Garazi Azkue OtegiORCID profila

Garazi Azkue Otegi

gazkue@gmail.com
Komunikazio teknikaria
ORCID: https://orcid.org/0009-0000-8181-0125ORCID profila
, Arrate Illaro EtxebarriaORCID profila

Arrate Illaro Etxebarria

arrateillaro@gmail.com
Euskara teknikaria
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-2558-5024ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.3
Euskaralditik abiatu dugu artikulu honetan jaso dugun irakurketa, baina ez gara Euskaraldiaz arituko. Ekimenetik ikasi dugunaren arabera, euskararen normalizazioan paradigma aldaketarako gako izan daitezkeen zenbait aldagai bildu nahi izan ditugu. Hala nola, herritarren hezkuntza soziolinguistikoa antolatu eta bideratzea, arau sozialetan eragiten jarraitzea, mota guztietako entitateak inplikatzea eta parte egitea, hiztunen gaitasunari erreparatzea, erabaki partekatuetan oinarritutako lankidetza indartzea, zein aldeko jarrerak eta atxikimendua euskarazko portaera bihurtzeko ekimenak gauzatzea. Euskaraldiak bestelako lankidetza eta ekimenetarako baliagarriak izan daitezkeen irakaspenak eman dizkigu; balia ditzagun, ekimen honetatik harago, pauso berriak emateko. • Hitz gakoak: Euskaraldia, kultura soziolinguistikoa, lankidetza, arau sozialak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Euskara elkarteak, berrogei urte herrigintzan

Iker Martinez de Lagos Menique

Iker Martinez de Lagos Menique

iker5m@gmail.com
Euskaltzalea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.4
Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zela lau hamarkada bete dituen urtean egin du euskara elkarteen mugimenduak hirugarren Kongresua. Artikuluan mugimenduak urteotan guztiotan euskalgintzari eta euskararen biziberritze prozesuari egin dion ekarpena aztertu da, beti ere, autorearen bizipenetatik abiatuta. AEDren sorrerako helburu eta jardun-moldeek gaurkotasuna izaten jarraitzen dute. Euskara elkarteen ugaritze eta hedapenean garrantzitsuak izan diren faktoreak aztertu eta euskara elkarteek gaur egun duten funtzioaren gaineko hausnarketa proposatzen da. • Hitz gakoak: euskara elkarteak, gizarte mugimenduak, topagunea, herrigintza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Mihigintzatik Marikobasora: prozesu baten kontakizuna

Txerra RodriguezORCID profila

Txerra Rodriguez

txerra.rodriguez@gmail.com
Emuneko aholkularia
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1243-7690ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.5
Euskara elkarteen gaineko tesia egiten ari nintzela, Tximintx elkartean hausnarketa prozesu bati ekin genion eta, tarteka, tesian ateratako ondorio batzuk txertatu genituen prozesu horretan. Abiatzeko dena prest genuenean, pandemia etorri eta prozesua hankaz gora jarri zen. Orduan, Tximintxek beste batzuekin batera Marikobaso izeneko espazioa sortu zuen Derion. Kontakizun honetan, tesitik abiatuta Marikobasoren lehen urteko ibilbidea marrazten da, kontuan hartuta hausnarketa prozesuak zer isla izan duen errealitatean. Elkartegintza prozesu arin batek zer bilakaerak, moldaketak eta ebaki-puntuak izan dituen aztertzen da, auto-etnografiatik gertuko ikuspuntu batetik. • Hitz gakoak: Euskara elkarteak, euskalgintza, auto-etnografia, mugimendu soziala.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

1950-1970eko etorkinen integrazio soziolinguistikoa Altzan

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
, Asier Basurto ArrutiORCID profila

Asier Basurto Arruti

a.basurto@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872ORCID profila
, Paula Laita PallaresORCID profila

Paula Laita Pallares

p.laita@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-1660-7070ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.6
Migrazio-prozesu bortitza gertatu zen Altzan XX mendeko erdialdetik aurrera. Bertako hizkuntza hegemonikoa, gaztelania, hitz egiten zuten etorkinek demografikoki erabat gainditu zuten jatorrizko euskal hizkuntza-komunitatea. Prozesu horretan, zein izan ziren etorkinek egin zuten integrazio sozialaren ezaugarriak eta euskarari dagokion integrazio soziolinguistikoaren nolakotasunak? Eta nola bizi izan zuten bertako euskaldunek immigrazioren integrazio-prozesu hori? Artikulu honetan, galdera horiei erantzuteko egindako ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira, azpimarratzeko integrazio soziolinguistiko arrakastatsua norabide biko prozesua dela, eta ezinbestekoa dela etorkinen eta harrera-gizarteko biztanleen arteko harremanak aktibatzea, garatzea eta sendotzea, sor daitezkeen elkar ukitzen ez duten bi munduen arteko zubiak eraikitzeko. • Hitz gakoak: immigrazioa, euskara, integrazio soziolinguistikoa, identitatea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat

Nekane Goikoetxea-AgirreORCID profila

Nekane Goikoetxea-Agirre

ngoikoetxea@mondragon.edu
HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-5664-9013ORCID profila
, Unai Ormaetxea-JauregiORCID profila

Unai Ormaetxea-Jauregi

uormaetxea@mondragon.edu
HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9588-3605ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.7
Artikuluan euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitate mailan nola bidera litekeen hausnartzen da. Zehazki, auzia zertan den azaldu ostean, HUHEZIN (Mondragon Unibertsitatea) hezkuntza graduetako ikasleekin diseinatu den prototipoa deskribatzen da. Horrela, hezkuntzan lan egingo duten irakaslegai diren 2. mailako ikasleei zuzenduriko bi modulutan, Ni,zu, gu. Gorputzak gara eta Eskola eta gizartea deituriko moduluetan, euskal kulturgintzaren lanketa nola prototipatzen den azaltzen da. Artikulua interesgarria izan liteke euskal kulturgintzaren transmisioa eskola eremuan garatzeko interesa duten irakasle eta hizkuntza normalkuntza-teknikarientzat. • Hitz gakoak: Euskal kulturgintzaren transmisioa, unibertsitatea, hezkuntza berrikuntza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)