Zenbakia

64. zenbakia · 2007 (3)

Kale Neurketaren V. neurketa, 2006. Emaitz…


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 64 ZKIA

Olatz Altuna


Euskal Herriko Kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoak

Olatz Altuna


2006ko Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak

Kike Amunarriz


Euskararen kale erabilera Bizkaian

Patxi Juaristi Laburpena:
2001etik gauzak ez dira asko aldatu Bizkaian, euskararen kale erabilerari dagokionez. Urte hartan gutxi gora-behera hamar bizkaitarretik batek (%11) euskaraz hitz egiten zuen kalean, eta bost urte beranduago, 2006an, antzerako egoerarekin aurkitzen gara. Alegia, gaur egun ere hamar bizkaitarretik batek (%10,4) euskaraz berba egiten du kalean. Orain dela bost urte bezala, Euskal Herriko herrialdeen artean, Bizkaia tarteko egoeran dago euskararen kale erabilerari dagokionez; izan ere, bizkaitarrak gipuzkoarrak (%32,7) baino erdaldunagoak dira, baina arabarrak (%4,7), nafarrak (%6,6) eta iparraldekoak (%4,6) baino euskaldunagoak.


Euskararen kale-erabilera Araban: 1989-2006

Iñaki Martinez de Luna


Euskararen kale erabilera Gipuzkoan

Jose Feliz Diaz de Tuesta


Euskara Nafarroako karriketan 2006ko jake neurketaren emaitzen azterketa

Paula Kasares


Euskararen kale erabileraren V. neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian

Jean-Baptiste Coyos Laburpena:
Laugarren aldikoz, Soziolinguistika Klusterrari esker, Ipar Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilerari buruzko neurketa bat badugu, herrialde horrentzat lau urtean behinko neurketa hori 1993an hasi zelarik. Azken datuak 2006ko urrian bilduak izan dira. Datu horiek zinez baliagarri eta beharrezkoak dira jakinez egiazko ahozko erabilerari buruzkoak bakarrak direla, Euskal Herri osoa kontuan hartzen dutenak. Emaitzak behaketa zuzenaren bidez bilduak dira eta ez, beraz, aitorturiko erantzuni esker moldatua den ohizko inkesta soziolinguistiko baten bidez, ustezko gaitasuna edo erabilera bilduz. Hortan da segur lan horren berezitasun handiena. Egiazko erabilera, hizkuntzaren erabileraren alor txiki bat gutxienez neurtua da.


Euskararen erabileran kale

Xabier Isasi Laburpena:
Demagun hamar hiztunetatik batek euskaraz egiten duela. Euskararen presentzia, bada, %10koa dela esan dezakegu. Ondo. Baina hori zer da asko ala gutxi? Hamar hiztun horien artean zenbat dira euskaraz dakitenak? Bazter dezagun euskaraz dihardun bakar horrek bakarrizketan dabilenik. Hori horrela, hamarreko horretan, gutxienik, bi euskaldun dago. Bi gutxienik eta hamar gehienez. Bi besterik ez balego euskaldunen proportzioak %20 doi-doi jotzen du. Euskaldunak %20 izatea eta kaleko erabilera %10raino iristea ez da bat ere datu txarra. Erabilera maila oso handia da, bistan da. Oro har, euskaraz egitea posible denean %50a erabiltzen da-eta.


Aurreko joeren baieztapena

Eguzki Urteaga Laburpena:
Sarrera 2006ko Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketak aurreko inkestetan agertutako joera nagusiak baieztatzen ditu, ipar Euskal Herriari dagokionez behintzat, bai erabileraren mailan, bai erabileraren bilakaeraren mailan. Aitzitik, berezitasun batzuk agertzen dira, udalerrietako biztanleriaren eta adin-taldeen arabera, funtsean eraldaketa sozioekonomiko, jario migratorio eta hizkuntza politiken ondorioz.


Menua