64. zenbakia · 2007 (3)

Aurreko joeren baieztapena

Eguzki Urteaga
Sarrera 2006ko Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketak aurreko inkestetan agertutako joera nagusiak baieztatzen ditu, ipar Euskal Herriari dagokionez behintzat, bai erabileraren mailan, bai erabileraren bilakaeraren mailan. Aitzitik, berezitasun batzuk agertzen dira, udalerrietako biztanleriaren eta adin-taldeen arabera, funtsean eraldaketa sozioekonomiko, jario migratorio eta hizkuntza politiken ondorioz.