Zenbakia

29. zenbakia · 1998 (1)

Hizkuntza gutxiagotuak justizia administrazioa


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 29 ZKIA

J. L. Alvarez Enparantza (Txilardegi)


Euskara Justizia Administrazioan

Xabier Iriondo Laburpena:
1. SARRERA Espainiar Konstituzioak bere 24. artikuluan prozedura publikoaren eredua arautzen duela oinarri bezala hartuz, B.J.L.O.-k zera dio 229. artikuluan: “Egintza judizialak nagusiki ahozkoak izango dira, batez ere arlo kriminalean�». Hau oinarri gisa ekarri nahi izan dut gaurko berbaldi honetara, lehenik ohar gaitezen hizkuntzak arlo judizialen duen garrantziaz. Rodriguez Aguilera jaunak, justizia administrazioari buruzko jardunaldi batzuetan esan zuen moduan “zuzenbide munduan hitza edo elea ezinbesteko elementu bat da�». Erraz kontura gaitezke juriston lanabes garrantzitsuena hitza dela. Nahiz hiritar orok erabiltzen duten edo dugun hitza gure eguneroko elkar komunikaziorakom juriston kasuan hitza gure “materia prima�» da, beronen bitartez lan egiten baitugu.


Euskara epaiketetan. Mahai ingurua

Imanol Esnaola Laburpena:
Ale honen dosierreko gaia jorratzeko, 28. alean egin bezala, gaiaren zuzeneko ezagutza duten hainbat pertsona deitu eta mahai inguru batean bildu genituen Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan maiatzaren 26an. Mahai inguru honetan izan genituen: Urko Aiartza Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kidea; Augusto Maeso, Irungo epaitegiko epailea; Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariko zuzendaria eta justiziaren erabiltzaile; Joseba Erkizia, itzultzailea eta EIZIEko kidea; Moderatzaile lanetan, berriz, Imanol Esnaola, aldizkariaren koordinatzailea izan zen. Gaiaren aurkezpena:


Katalana justizia-administrazioan gaur egun

Agustí Pou i Pujolrás Laburpena:
I. SARRERA Inorri ez zaio arrotz egiten autogobernuaren instituzioen berreskuratzearekin batera hasi zen hizkuntz normalkuntza prozesuak esparru judizialean oztopo serioak topatu dituela -eta topatzen jarraitzen dituela-. Oztopo horiek kezkagarriak bihurtzen dira justizia administrazioan, bera izan baita erkidego autonomoen berezko hizkuntzak berreskuratzeko gutxien egin duen botere publikoa. Honetaz gain gaiaren inguruan ez dago datu estadistiko ziurrik, eta datuak eman direnean kopurua jarduera juridikoan ez da %4 edo 5etik pasatzen. Katalunian sarrera gisako azalpen txiki hau guztiz baliozkoa da. Justizia administrazioan katalan hizkuntzaren normalkuntzan egindako lanak, ez bada ekintza puntual batengatik edo, ez du presentzia esanguratsua Ámbit jurídic y normalicació lingüistica.Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada, 1993; L´Administració de justicia als estats plurilingües. Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada,1997; eta Justforum aldizkariaren 9. alea, 1998ko ekaina.', true); return false" href="?" class="helpLink" id="l1">[1]. Egoera honek esparru horretan katalanaren erabileraren behin-behinekotasuna iraunarazi egiten duten izaera desberdineko faktoreen zerrenda bati erantzuten dio. Hau ikustera dago zuzendua lan honen zati bat. Gainera lan honetan saiatzen gara kataluniako justizian katalanaren erabileraren egoeraren datu batzuk ematen, bai eta egiten diren jarduerak azaltzen. Hala ere, gure helburua ez da azterketa zehatz bat egitea, bestela da, guk nahi duguna da justizian katalanak duen presentziaren eta, gehien bat eta zoritxarrez, haren gabeziaren alderdi inportanteenei buruzko zirriborro bat egitea.


Administrazio juridiko eleanitzak. Suitzaren eta bere kantonamendu eleanitzen kasua

Claudine Brohy Laburpena:
SARRERA Mendebaldeko beste herrialde eleanitz ofizial batzuekin alderaturik (Belgika, Kanada), Suitzak ez ditu lege gehiegi egin hizkuntza gaietan, ez konstituzioari, ez legegintzari, ez zuzenbideari dagokienez. Badira idatzi gabeko legeak, esate baterako, lurraldetasun printzipioa eta bere kontrapartida, nortasun printzipioa (cf. Auer 1992), edo zerbitzuetako lanpostu jakin batzuetarako hizkuntza osagarritasuna (adib. ama hizkuntza bakoitzaren zuzendari eta zuzendariordea). Kuotek bermatu egiten dute lau hizkuntza taldeen gutxi gorabeherako ordezkaritza administrazio federalean.


Euskara kartzeletan

Joxe Miguel Azurmendi Laburpena:
Sarrera 1997ko indultoaren ondoren, abenduaren lauan Fran Aldanondo kaleratu eta egun gutxitara (abendua amaitu aurretik) ezker abertzaleko beste lagun batzuk espetxeratu zituzten. 1978ko urtarrilaren hasieran beste lau lagun atxilotu zituzten Iruñean (Xefe eta Txintxo hil zituzten operazio berean) eta harrez gero, Euskal Preso Politikoen zerrenda geroz eta luzeagoa izan da. Euskal Preso Politikoak Euskal Herritik urruntzearena ez da atzo goizeko kontua. Ez zuen Martin Villak asmatu, ezta Barrionuevok edo Mayor Orejak ere. Frankismoaren garaiko preso politikoek -eta beraien senideek, lagunek.... ere- ondo asko ezagutu zituzten Puerto de Santa Maria, Jaen, Kordoba eta beste hainbat bazterretako espetxeak. Geroztikook ezagutu ditugun bezala. Une honexetan bertan ehundaka dira urruneko espetxe horietan preso dauzkaten euskaldunak... Euskal Preso Politikoak.


El bilingüismo en el Estado Español (Maitena Etxebarria Arostegui Ed.). Liburua

Joxe Manuel Odriozola Laburpena:
Liburu mardula hau, mardulik baldin bada. Egia esan, liburu bakar baten barruan bi liburu daudela esan beharko genuke. Lehenengo erdiak elebitasunaren gora-beherak jorratzen ditu, eta bigarrenak Espainiako komunitate elebidunen egoera azaldu nahi luke. Etxekoa dugu, gainera, egilea: Maitena Etxebarria, profesora de la UPV/EHU y una de nuestras primeras especialistas en Socilingüística. Etxeko izate hori, hala ere, ez dirudi euskararen arauetara iri­tsi denik, deiturak berak salatzen duen bezala: Arostegui. Izenak ba ote du oraingo honetan izanarekin zerikusirik? Goazen bada, bestetara baino lehen, liburuaren barne-egitura aurkeztera. Esan berri dugunez, liburuak izari bikoitza du bere garapenean. Eta lehen parteko idazpuruak, dauden daudenean emanda, honako hauek dira: Bilingüismo individual; Tipos de bilingüismo; Medidas de bilingüismo; Formación y desarrollo del individuo bilingüe; Bilingüismo social; Comunidades bilingües; La educación bilingüe. Bigarren partearen idazpuru nagusiak zera dio: Las comunidades bilingües de España. Eta oihal nagusi honen azpian estaltzen ditu beste aztergaiok: La configuración de las comunidades autónomas con lengua propia en España; Cataluña/Catalunya; Islas Baleares/Illes Balears; Valencia/País Valencia; Galicia/Galicia; Comunidad Autónoma del País Vasco/Euskal Herriko Autonomi Elkartea; Comunidad Foral de Navarra/Nafarroako Foru Komunitatea; Otras comunidades en situación de diversidad lingüística.


Menua