Zenbakia

Hizkuntza eskubideak eremu pribatuan…

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 38. ZKIA.

Imanol Esnaola
Hizkuntza eskubideen auzia pil-pilean egon ohi da hizkuntza gutxituak bizi diren eremuetan. Ez du erraza Davidek Goliat mendean hartzea. Euskaltzaindiak Hizkuntza Gatazka Euskadin edo Euskararen Liburu Zuria argitaratu zituenetik hiru hamarkada luze joan dira eta bitartean ez da falta izan hizkuntza eskubideen aldeko borrokarik. Egudaino emandako urrats nagusiak, ordea, tokiko herri-erakundeetan oinarrizko erabilera maila ziurtatzeko izan dira. “Eremu pribatua”, aldiz, eginbehar honetatik kanpo gelditu izan da. Aldizkariaren zenbaki honetan gaiari helduz zuen esku jarri nahi izan dugu gaia ulertzeko lagungarri gerta daitezkeen ikuspegiak.


Arlo komertzialeko hizkuntza araudi nagusiak beste herrialdeetan

Jacques Leclerc
Agur andere eta jaun, Atsegina da niretzat gaurkoan zuekin batera arlo komertziala, iragarkiak, enpresen izenak, kontsumitzailearekiko zerbitzu hizkuntza eta abarri zuzendutako legediak egin dituzten herri zenbaiti buruz aritzea. Guk egunero jorratu nahi izaten dugun komertzioaren sektore zabal hori izango dugu aipagai gaurkoan. Jakin badakizue Quebec-en arlo honek legegilea kezkatu izan duela. Zer da, ordea, beste herrietan gertatzen dena? Oro har, herri edo estatu gehienek ez dute legediarik behar izaten arlo honetan, arazo bereziak dituzten horiek izan ezik. Alegia, atzerriko hizkuntza bat hizkuntza nazionala edo ofizialaren lekua hartzen ari den herri edo estatu horietan izan ezik. Alde batera utziko ditut arlo jakin batzuetako legediak, ohiko kontsumoa duten produktuen etiketaia esaterako, hau da, jakien kontserba ontziak edo sendagaien erabilera arauak. Kasu hauek oso bereziak dira eta gutxi dira munduan bere herritarrek produktu hauek ezagutzen ez duten hizkuntza batean jasotzea onartzen dute herrialdeak, eta are gutxiago produktu horiek herrialdean bertan ekoitzi dituztenean.


Euskarazko etiketaren garrantzia kontsumitzaile elkarte baten ikuspegitik

Joseba Zinkunegi
Sarrera Azken urte eta hilabeteotan Europa osoan zehar elikagaiekin gertatzen ari direnak ikusi eta entzunda gero garrantzia handiagoa hartzen ari da kontsumitzaileok informatuak izateko dugun eskubidea behar bezala bermatzea. Informatuak bai, baina ongi informatuak, egiazko eta informazio osoa jasoz. Hori dela eta, EKAk beti eman izan dio berebiziko garrantzia kontsumitzaileok jasotzen dugun informazioari. Eta gaurko artikulu honen mamiari helduz, etiketaiari, eta zuzenago esanaz, euskaraz egindako edo egiten ez den euskarazko etiketaiari. Izan ere, eta tamalez, egun oraindik gure hizkuntzaren egoera arlo honetan oso kaxkarra da.


Botere publikoaren eskuhartze behartzaileak eremu pribatuan, Antoni Milian i Massanaren gogoetak

Imanol Esnaola
Honakoa Antoni Milian i Massana, Bartzelonako Universitat Autònomako Zuzenbide Administratiboko Katedradunaren “ Algunes reflexions sobre les intervencions lingüístiques públiques constrictives en el sector privat a propòsit del capítol V de la llei 1/1998, de 7 de gener, de política lingüística» artikuluaren laburpen iruzkindua da ( Revista de Llengua i Dret, (1999), 31. zka. (31-65. Or.). Hemen esandakoa, halaber, ondoren datorren artikuluan aipatzen den sententziarekin batera aztertu behar da. Artikulu honek hizkuntza normalkuntza prozesuak indarrean dauden eremu guztietan oso gatazkatsua gertatu ohi den gat bat jorratzen du: botere publikoak eremu pribatuan hizkuntzarekin loturiko eskuhartze behartzaileak egiteko duen legitimitatea.


Europako Justizia Auzitegiaren epaia produktuen etiketaia-hizkuntzari buruzko auzi batean

Imanol Esnaola
Ondoren laburbilduko dugun epaia aurreko artikuluan Milian i Massana katedradunak esandakoa osatzera dator. Epaia Milian i Massana jaunak artikulua argitaratu ondorengoa da eta gure aburuz irakurleak biak ezagutu behar ditu gaia zertan den jakiteko. Beljikan gertatu ziren Auzitegiak epaitzen dituenak. Flandrian kokaturiko azalera handiko saltoki bi dira aurrez aurre daudenak. Saltokiok auzian Bigg´s eta Colim izenez agertzen dira. Colim enpresak eskatuta ikuskatzaile judizial batek Bigg´s saltokian produktu askoren etiketan oinarrizko informazioa tokiko hizkuntzan idatzi gabe zegoela ikusi zuen. Bigarren ikustaldian oraindik bazen hogeita hamarren bat produktu antzeko ezaugarriekin. Horretan oinarrituz 1996ko irailaren 27an Bigg´s-en saltoki horretanan hizkuntza arauak betetzen ez zituzten 48 produkturen salmenta debeka zekion eskatu zion epaileari Colim-ek.


Euskaraz Bizitzeko Hitzarmena

Itziar Amonategi
Ukatu ezina da, azken hogei urte hauetan, euskararekiko kezka hedatzearekin batera alor batzuetan, behinik behin, lan eskerga egin da. Gure artean ez dira falta izan euskararen aldeko ekimenak, baina, era berean, euskara ez da behar adina sustatu hizkuntza baten normalkuntzarako beharrezkoak diren funtzio guztietan. Azken hamarkadak garapen, lan eta arazo berriak ekarri dizkio euskarari, eta etorkizunak gehiago dakarzkio oraindik. Horrexegatik, euskalduntze-prozesuak arrakasta izango badu, gaurtik ekin behar zaio lanari. Ezinbestekoa da euskararen erabilera bermatzea euskararen normalkuntzarako funtsezkoak diren gizarteko arlo guztietan. Hau da, administrazioan, komunikabideetan, hezkuntzan, kulturan, legerian eta, jakina, enpresen munduan. Horixe da, hain zuzen, Euskaraz Bizitzeko Hitzarmenaren erronka: euskara, pixkanaka, guztion eguneroko tresna bihurtzea konpromiso zehatzen bidez.


Plataforma Per la Llengua, katalanez etiketatzearen aldeko ekimena

Imanol Esnaola
Ekimen hau 1992an jarri zen martxan autonomia aroak hizkuntza arloan eman zuenaren irakurketa kritikoa gizarteratuz. Irakurketa honen inguruan hizkuntzaren aldeko zenbait erakunde eta mugimendu politikoetako gazte sail zenbait elkartu zen. Ekimenak, bestalde, Valentzia eta Balear irletako mugimendu zenbaiten babesa jaso zuen. Plataforma osatzen dutenen aburuz aro honetan katalaneraren normaltasuna berrezartzeko ezinbestekoak diren hainbat eremutan ez da ezer aurreratu edo atzera egin da. Eremu aipatzen dituztenak, besteak beste, honakoak dira: zinema eta ikusentzunekoen industria, enpresa eta lan mundua, informatika, produktuen etiketaia, eremu publikoa, justizia...


Frantziako hizkuntza politika(k) epe luzera: alde sendo eta ahula

Henry Boyer
OHARRA: Honako lan hau “Polítiques lingüístiques a països plurilingües�» izeneko jardunaldietan Henry Boyer irakasle jaunak emandako hitzaldiaren itzulpena da. Txosten honetan Frantziako estatuan izandako prozesu glotopolitikoaren1 hainbat gauza azpimarratu nahiko nituzke: batetik, prozesu horren konplexutasuna eta iraupena; eta, bestetik, horren berariazkotasuna, prozesua “salbuespeneko�» bihurtzen baitu. Horra hor, zergatik dauden, milurtekoaren amaiera honetan, hain egoera kritikoan –desesperatuan ez esateagatik– Frantziako hizkuntza gutxituak, edo ofizialki –eta modu desegokian– eskualdeetako hizkuntza deitutakoak. Frantziaren historia soziolinguistikoan –eta ondorioz glotopolitikoan– beti unilinguismoa bilatu izan da, unilinguismo zorrotza eta tinkoa. Batasuna inposatzeko joera (Bordieu-k esango lukeen bezala indarkeria sinboliko gehiago edo gutxiagorekin) bi esparrutan eman da: interlinguistikoan nahiz intralinguistikoan. Eta joera horren emaitza azpimarratzeko erabili dut, hain zuzen, Unilinguismo hitza, eta ez monolinguismoa edo elebakartasuna.


Hizkuntza plangintza Unibertsitate-ikastaroa

Iñaki Martinez de Luna
SARRERA Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitate (EHU) Soziologia 2 saila, Udako Euskal Unibertsitate (UEU) eta SEI elkartearekin batera, HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA antolatu du 2001-2002 ikasturterako. Aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, ikastaroak diseinu malguari eusten dio horrekin balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz. Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du; ondorioz, izena emateko eskakizunak eta baita ikasketak burutu eta gero lor daitezkeen ziurtagiriek balio akademiko ezberdinak izango dituzte.


Lanbide heziketaren euskal adarra azken urteotan ikasmaterialgintzaren ikuspegitik

Xabier Aramendi
ABIAN Erreforma edo Lanbide Heziketa berriaren ezartze-aldiak hankaz gora jarri zuen euskal adarraren sendotze-prozesu motela: ikasle eta irakasle euskaldun kopurua gero eta handitzenago, LHrako liburu-bilduma osatze bidean… Ez Erreforma kaltegarria zelako – uste dut denok aitortu behar dugula onuragarria izan dela Lanbide Heziketarako – ordura arteko prozesu guztiak birmoldatzea eskatzen zuelako baizik, planteamendu berri batera egokitzera behartuz. Lanbide Heziketa berria ezarri aurretik, ikasleak, orohar, hiru adar edo familia nagusitan metatzen ziren eta honek euskalduntze prozesua errazten zuen:


Euskararen transmisioa gaur: ikerketa tresnak eta estrategiak

Jone Miren Hernández García
Hizkuntz transmisioa eta, era berean, kultur transmisioa dira egun nire zeregin ikertzailea bideratzen duten kezka nagusiak. Euskararen transmisioa dut, adibidez, tesiaren gai nagusi. Ikuspuntua eta lan ildoak antropologia sozialetik datoz. Hizkuntz eta kultur transmisioa aipatu ditut, baina artikuluaren hainbat momentutan transmisioa era orokor eta zentzu irekian planteatuko dut, gogoeta hauek kezka teoriko zabalei lotuta baitaude. Artikulua bi zatitan egituratu dut. Lehenengoan, bi gai nagusiak landuko ditut. Batetik azken hamarkadetan -euskara dela eta- hizkuntz transmisioaren inguruan egindako ikerketak eta hainbat hausnarketa aipatuko ditut labur-labur. Bestetik, ikerlan horien ondorioz, euskararen transmisioa definitzeko eta aztertzeko garaian erabili izan diren irizpide nagusiak bildu eta eztabaidatuko ditut, horiek aldagai berrietara egokitzeko proposamen orokorra luzatuz.


Llengua, dialects i estandarditzacio (Carles Castellanos). Liburua

Fito Rodriguez
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpengintza eta Interpretalaritzako Saileko irakasle dugun Castellanos jaunak berriki argitaraturiko liburu hau benetako harribitxia dugu. Bertan, bere Doktorego Tesiaren alde teorikoa aurkezten badigu ere ( "El procés d´estandarització de les llengües. Aplicació a la llengua amaziga"-1998-), 126 orrialde besterik ez dituen liburutxoa etika eta gizarte-zientzien artean dauden harremanei buruzko ikasgaia emateko baliagarria da. Izan ere, hizkera, dialekto, hizkuntz-erregistro eta mintzairaren artean mugak lausotzeko joera indarrean dagoen honetan, non hizkuntz zientzien teoriak erlatibismo handienaz ari diren, hiztunak eta hizkuntz guneak aurretik onartua zuten funtsezko erreferentzialtasuna galtzen ari dira.