Zenbakia

TXILLARDEGI-HAUSNARTU SARIAK (2025)
15,00€
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137 PDF formatuan eskaintzen da.Zuk, zergatik ez? Hizkuntza hautua finantza-entitateen zerbitzu digitaletan
Ainhoa Delgado Iriondo
ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-2188-6215
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.1
Bizirik nahi badugu, euskarak sarean egon behar du ezinbestean. Egote hutsa, ordea, ez da
nahikoa; erabili egin behar da. András Kornai hizkuntzalariaren teoriatik abiatuta eta finantza-
entitateen zerbitzu digitalak aitzakiatzat hartuta, euskararen bizitasun digitala aztertzen
du lan honek. Eskaintza eta eskaria aztertu dira, hizkuntza aukeratzerakoan eragina duten
faktoreak identifikatzeko eta euskararen erabilera areagotzeko estrategiak proposatzeko.
Ikerketak erakusten du hizkuntza-hautua ez dela neutroa eta hainbat faktorek baldintzatzen
dutela: araudiak, euskarri digitalen konfigurazioak, erabiltzaileen gaitasunak, zerbitzua eskaintzen
duenaren proaktibitateak… Eta zuk, zergatik ez?
Hitz gakoak: Bizitasun digitala, eskaintza, eskaria, mugak, hautua.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Ainhoa Delgado Iriondo
delgado.ainhoa@gmail.comikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-2188-6215
Aipatu artikulu hau
Erosi (5,00€)
Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles Kolegioaren kasua
Kimetz Perez-Harispe
ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-9492-5991
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.2
Bertako ikasleen euskara maila eta praktika ezaz kezkatua, Baionako Estitxu Robles Kolegioko
irakasleengandik jasotako oihartzunetatik abiatuz egin den ikerketa da hau. Hasiera
batean, sinpleki ikasleen hizkuntza praktikak aztertzea bazen helburua, kolegioak praktika
horietan zuen eraginaz ohartu nintzen. Honela laburtu daiteke beraz ikerketa honen helburua:
nerabeentzako, hirigune frantses batean euskaraz ikasteak eragiten duena ezagutzea,
haien hizkuntza praktiketan erreparatuz eta testuinguru horretan kolegioaren diskurtso edo
estrategiak arakatuz. Landa lanaren bidez, ikerketa esploraitzalea da honakoa, beraz ikasleen
bizipenetan oinarritzen dena. Hizkuntza gutxituan irakasten duten ikastetxe geroz eta gehiagotan
den arazo horri beste begirada batetik ikusteko proposamenak egiten dira, munduan
zehar antzeko egoeran direnei buruzko lanetan oinarrituak.
Hitz gakoak: Nerabezaroa, hizkuntza praktikak, elebiduntasuna, akomodazioa.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Kimetz Perez-Harispe
kperezharispe@gmail.comikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-9492-5991
Aipatu artikulu hau
Erosi (5,00€)
Irakaslegaiak euskararen sistole: bizi a(ha)la iraun? Euskal Herrian euskararen transmisioan gako izango direnen azterketa
Mikel Gartziarena San Policarpo
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-0614-6129
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.3
EHUko Arabako eta Gipuzkoako Hezkuntza Fakultateetako ikerketa misto honek (N = 608; N
= 40) irakaslegaien euskararekiko eta gainerako hizkuntza kurrikularrekiko jarrerak eta auto
-pertzepzioak aztertzen ditu. Emaitzek erakusten dute euskara atxikimendu eta identitatean
ardatz dela, eta, oro har, gaztelaniaz eta euskaraz dituztela gaitasun eta erraztasun-mailarik
altuenak, hurrenez hurren. Aldagai denek korrelazio esanguratsuak dituzte, bereziki euskarari
emandako garrantziak, hitz egiteko erraztasunak eta erabilera informalak. Irakaskuntzan,
ahozko jardun komunikatibo eta erabilgarriak lehenesten dituzte, ahozko jardunean trebatzeko.
Halaber, sareetan eta ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia eta kalitate handiagoa
aldarrikatzen dute, eredu linguistiko gisa. Euskararen transmisio eta biziberritzearen aldeko
jarrera sendoa nabarmendu arren, datuek estrategia berrien premia azaltzen dute praktika
esanguratsuagoak garatzeko.
Hitz gakoak: Hizkuntza-jarrerak; autopertzepzio linguistikoa; euskararen transmisioa; irakaslegaiak;
testuinguru soziolinguistikoa; hizkuntza-irakaskuntza.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Mikel Gartziarena San Policarpo
mikel.gartziarena@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-0614-6129
Aipatu artikulu hau
Erosi (5,00€)
Euskararen erabileraren definizio berri baterantz: komunikaziotik ikas dezakeguna
Josu Amezaga Albizu
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-9072-3637
, Ane Martinez Juez
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0009-0000-4772-2439
, Libe Mimenza Castillo
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4944-824X
, Naroa Burreso Pardo
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0009-0006-3380-4699
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.4
Gaur egungo euskararen erabileraren balorazioa (eta ondorioz lau hamarkadetako ibilbidearena)
ez da zuzena izango erabilera kontzeptua gehienbat pertsonarteko eta aurrez aurreko
erabilera ekoizlera mugatzen badugu.
Statistical matching metodo matematikoak erabiliz, informazio mota ezberdinak ematen dizkiguten
bi inkestaren emaitzak fusionatu ditugu: CIES enpresaren Estudio de audiencia de medios
bata, eta Inkesta Soziolinguistikoa bestea. Bi datu baseak fusionatuta, euskarazko hedabideen
kontsumoa populazioaren hizkuntza gaitasunarekin, erabilerarekin, harreman sarearekin
zein iritzi eta jarrerekin gurutzatu ahal izan dugu.
Analisiak zera erakutsi du: hedabideen kontsumoa hizkuntza erabilera mota gisa ulertzen
badugu, erabilera horretan eragiten duten faktoreak bestelako (eta bereziki pertsonarteko eta
aurrez aurreko) erabileretan eragiten duten faktoreen ezberdinak direla. Zeinak bere dinamika
du, eta bi erabilera moten arteko loturarik badago ere, ezin da kontsumoa ulertu pertsonarteko
eta aurrez aurreko erabileraren menpeko gisa.
Hitz gakoak: Erabilera, kontsumoa, hedabideak, datuen fusioa.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Josu Amezaga Albizu
josu.amezaga@ehu.eusGizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-9072-3637
Ane Martinez Juez
ane.martinezj@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0009-0000-4772-2439
Libe Mimenza Castillo
libe.mimenza@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4944-824X
Naroa Burreso Pardo
naroa.burreso@ehu.eusGizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0009-0006-3380-4699
Aipatu artikulu hau
Erosi (5,00€)
Genero- eta hizkuntza-praktiken txirikorda kirolean. Pasaiako hiru kirol-klubekin egindako ikerketa etnografikoa
Nahia Urdalleta Azpiolea
ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0003-9901-5324
, Markel Laskurain Arrese-igor
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-0865-4647
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.5
Azken hamarkadan egindako ikerketek erakutsi dute kirolak berebiziko rola betetzen duela
gazteen bizitzetan, bai hizkuntza-sozializazioan bai feminitate- eta maskulinitate-ereduen
produkzioan. Hortaz jabetuta, Pasaiako Udalak eskatuta ikerketa kualitatiboa abiatu genuen
2023-2024 ikasturtean, kirol esparruan hizkuntzaren eta generoaren arteko uztardura aztertzeko
helburuarekin. Artikulu honek ikerketa horren berri ematen du, metodo etnografikoak
soziolinguistikari egin diezazkiokeen ekarpenak balioan jarriz. Hiru kirol-klubekin egindako
elkarlanak erakutsi du beharrezkoa dela hizkuntza-planifikazioa garatzea, genero ikuspegia
txertatuko duena eta gazteen ahotsak erdigunean jarriko dituena.
Hitz gakoak: Ikerketa parte-hartzailea, Antropologia, Hizkuntza-sozializazioa, Generoa, Kirola.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Nahia Urdalleta Azpiolea
nahiaurdalleta@gmail.comikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0003-9901-5324
Markel Laskurain Arrese-igor
mlaskurain002@ikasle.ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-0865-4647
Aipatu artikulu hau
Erosi (5,00€)
