Zenbakia

Unibertsitate mailako soziolin…

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 61 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Gure aldizkari honen aztertze-arloa oro har soziolinguistika da, euskal soziolinguistika bereziki, bere zentzu zabalean hartuta: hainbat tradizio disziplinarren arteko lotura egiten dakiena, bertan sortzen diren ibilbide eta ikuspegi anitzak osagarri moduan lantzen dituena, teorikoa eta aplikatua dena, unibertsaltasuna eta lekukotasuna maneiatzen dakiena, eta abar. Hauetako azpimarratze asko jaso dira aldizkari honetan, neurri batean bada ere, bere historian zehar. Aldizkariaren bilakaeran parte hartu dutenen artean daude unibertsitate munduarekin lotzen diren ezagutzak eta adituak, bai irakaskuntzarekin eta bai ikerkuntzarekin gauzatzen direnak, baita gauzatu nahi direnak ere; horregatik, unibertsitatearen eta unibertsitarien inplikazioa lortzea beharrezkoa ikusten dugu modu egokienean aurrera egin ahal izateko. Horrela sortu da zenbaki honen aztergai monografikoaren beharra: unibertsitate mailako soziolinguistika irakaskuntza eta ikerkuntza nolakoak ditugun jakin beharra, nahiz eta zenbaki honetan irakaskuntza landuko den. Horretarako, Euskal Herrian ditugun unibertsitateetara eta unibertsitate mailako bestelako irakaskuntzetara ere joan gara nolako egoera dagoen jasotzeko asmoarekin; zenbaki honetan lortutakoa adierazten dugu.


Soziolinguistika ikasketak UPV/EHUko hiru kanpusetan

Maitena Etxeberria, Xabier Isasi, Iñaki Martinez de Luna


Soziolinguistika ikasketak Filologia, Geografia eta Historia fakultatean

Maitena Etxeberria


Soziolinguistika irakaskuntzaren argi-ilunak

Xabier Isasi Balanzategi


Soziologia lizentziaturan antolatu zen hizkuntzaren soziologiaren ibilbidearen berri

Iñaki Martinez de Luna


Soziolinguistika arloa Deustuko Unibertsitatean

Estibaliz Amorrortu


Mondragon Unibertsitatearen eta Soziolinguistikaren arteko hartu-emanak

Nekane Arratibel, Karmele Perez, Pili Sagasta, Matilde Sainz


Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza eta ikerkuntza Ipar Euskal Herrian

Eguzki Urteaga
   


Soziolinguistika eta UEU (Udako Euskal Unibertsitatea)

Lore Erriondo


HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroa

Iñaki Martinez de Luna, Elixabet Almandoz
    SARRERA HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroa e-learning, on-line heziketa edo heziketa birtual izenekin ezagutzen den motakoa da, hau da, nagusiki internet bidez eskaintzen den horietakoa, hain zuzen. Baliteke hori izatea gradu-ondoko ikastaro honek lortu duen arrakastaren gakoetako bat, izan ere sarearen bitartez burutzen den ikasketa hauetan ikasleen joan-etorriak neurri handian saihesten direnez, horrek, azken finean, denbora eta dirua aurreztea dakar. Arrakasta diogu, euskaraz baino eskaintzen ez den halako ikastaro batek sei urtez (2001etik 2006ra bitartean) irautea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Azaldu eta azter ditzagun, ondoko lerroetan, ikastaro honen izaera eta hainbat ezaugarri.


Soziolinguistika Renoko Unibertsitateako Euskal Mintegian

Estibaliz Amorrortu
  NONDIK-NORAKOAK Renoko Euskal Mintegiak (ingelesez CBS: Center for Basque Studies; ikus webgunea) batez ere ikerkuntzan dihardu. Bere euskal gaiei buruzko liburutegia oso ezaguna da Euskal Herrian eta asko dira Europatik aldi labur batean hainbat dokumentu, artikulu, eta liburu begiratzeko bertaratzen direnak. Euskal Bildumak 50.000 liburu eta 1.500 aldizkari ditu. Mintegiko irakasleak eta ikerlariak honako gai hauen inguruko lanak ari dira argitaratzen: antropologia, historia, emakumearen eta kulturaren inguruko ikerketak, literatura, bibliografia eta lexikografia. Soziolinguistika ez da berez Mintegian lantzen den arloa, ez delako hango irakasleren baten intereseko gaia, baina beti daude pozik ikerlari bisitariak hartzeko eta modu horren bidez badago aukera hango liburutegi eta giro akademiko ezin hobeaz aprobetxatu eta bertan lanak burutzeko.


Soziolinguistikaren irakaskuntza Herrialde Katalanetan

Ernest Querol
  1. HITZAREN ESANAHIA Soziolinguistika hitzak berak adierazten duen bezala, alor hori bi diziplinaren artekoa da, eta horrek kontzeptuaren zabaltasuna adierazten digu, hein batean. Perspektiba zabal batetik, geure buruari galdetzen badiogu curriculumeko zer ikasgaik duten soziolinguistikarekin zerikusia, konturatuko gara asko direla. Centre Universitari de Comunicació i Sociolingüística (CUSC) (*1) delakoak nahiko zabal azaltzen du zer ikasgai ikas daitezkeen katalanez hitz egiten den esparruko unibertsitateetan, soziolinguistikaren kontzeptu zabaletik abiatuta. Antropologiaren bidean, honako gai hauekin lotutako ikasgaiak aurkituko ditugu: etnikotasun eta nazionalismoarekin lotutakoak, eta immigrazio eta kultura-aniztasunarekin lotutakoak. Hizkuntzaren eta literaturaren didaktikaren alorrean, beste gai hauekin zerikusia dutenak: ukipenean dauden hizkuntzekin eta ikerketa etnografikoekin. Gizarte-hezkuntzaren aldetik, beste gai hauekin lotutako ikasgaiak daude: hezkuntza kulturanitzarekin eta ingelesa bigarren hizkuntzatzat hartzearekin lotutakoak.


Euskararen normalizazioa testuingugu askotarikoan

Castillo Suárez, Mikel Galartza
SARRERA   Euskararen normalizazioan diharduten gizarte erakundeek eta erakunde publikoek garrantzizko erronka bati aurre egin behar diote, alegia, gaur egun Euskal Herrian nagusi den kultura eta hizkuntza aniztasuna kudeatzen jakin beharko dute. Izan ere, jende askok, iritsi berritan, ez du Euskal Herriaren ikuspegirik, eta berezko hizkuntza badela ere ez dakite. Premiazkoa da, eta beharrezkoa, etorkin saldo iritsi berrien artean euskararenganako eta euskara sustatzeko egiten ari den lanarenganako jarrera positiboa bultzatzea –edo errespetuzkoa, bederen—; eta orobat beharrezkoa da etorkin horiek guztiak hizkuntzaren normalizazio prozesuan txertatzea.